detalle dokuteka-generico-fitxa

Bitcoin-a: ezagutu txanpona ez den txanponari buruzko datu guztiak

2009 urte inguruan sortu zen moneta birtuala da Bitcoin-a.

Diru-trukeak egiteko eredu berria proposatzen du: deszentralizatua eta bitartekaririk gabea. Ikus ezazu bideoa.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JAIME  OTAMENDI- Eta diruaz hitz egin behar dugu. Batez ere, gainera, kontsulta partikularra egin nahi genioke gure ekonomia-adituari. Txanpona ez den txanpon hau, munduan sortua da eta jendea diru asko ari omen da egiten txanpona ez den txanpon honekin eta guk hau ulertu egin nahi genuke, nahiz eta badakigun ez dela erraza. Baina jendea erabiltzen ari da eta diru asko egiten ari da; bitcoin-az ari gara. Niko Cuenca, arratsalde on.
NIKO CUENCA- Arratsalde on, Jaime.
J.O.-  Bitcoin-a.
N.C. – Hori da. Txanpon birtuala.
J.O.-  Bai, txanpon birtuala. Hau guretzat gauza berria gertatzen da, alegia, patrikan ez dugulako izango baina jende asko erabiltzen ikusten dugulako, jende aberasten ere bai eta ez da…
N.C. – Aberasten eta galtzen.
J.O - Eta galtzen ere bai.
N.C – Oraintxe ikusiko dugun bezala.
J.O – Orduan, bitcoin-a, hasteko, zenbatean dago?
N.C –Ba, justu oraintxe, sartu aurretik begiratzen egon izan naiz, seiehun eta hirurogeita hamabost dolarretan dago. Orain hamar minutuko kotizazioa izan da, baina hain arin aldatzen denez, litekeena da momentu honetan ba, dezente aldatzea.
J.O - Ea kotizazioak ikusi ditzakegun lankideok, bai.
N.C – Bai, ikus dizzagun datuak, hori da. Eta hori da, e… ba bueno, azkeneko urte honetan izan duen bilakaera eta batez ere azkeneko hilabetetan ikusten ari gara gorabehera oso oso altuak izan dituela eta datu horiei erreparatuta esango beharko genuke inkluso egun berean kotizazioa erdira jaitsi dela. Hau da, egun berean bitcoin-ak erosi eta balioaren erdia galtzeko aukera izan dela edo irabazteko aukera izan dela. Orduan e…
J.O – Ja.
N.C -Oso oso gorabehera handiak dituen kotizazioa …
J.O -Gorabehera handiak dituena da, baina aurtengo Eguberritan seguru dirutzak egin dituena. Niko eta ze arraio da bitcoin-a?
N.C – Hori da galdera. Berez, txanpon birtuala da.
J.O – Bai.
N.C – Ez da bakarra, baina ezaguna da, ezagunena da eta berez proposamen bat da, esperimentu, alternatiba… deitu nahi duzun bezala. Berez da transakzio-modu berri bat, ohiko transakzio-ereduei aurre egin nahi diena edo alternatiba izan nahi duena eta hiru kontzeptutan oinarritzen dena. Hasteko eta behin, txanpon birtuala izanik, inkriptatua, segurtasun maximoa izan beharko lukeena, eta badaukana berez, deszentralizatua, sarean oinarritzen delako eta partekatzean oinarritzen delako, software librean nolabait oinarritzen delako, eta nolabait komunala, hau da jende asko mugitzen duena, oraintxe azalduko dugun bezala.
J.O – Ja, baina…
N.C -Zein… nork sortu zuen eta hori da galdera nagusiena. Inork ez daki, berez e … Satoshi Nakamoto izeneko pertsona edo kolektibo batek, hori oraindino ez dakigu, orain sei urte sortu zuten bitcoin-aren liburu zuria proposatu zuten eta bertan sarean eta partekatzean oinarritutako sistema berri hau proposatu zuten eta tira, proposatu eta gero, bost hilabete beranduago martxan jarri zuten eta eta hor dabil.
J.O – Ja ja ja
N.C - Satoshi Nakamoto honek bi urte beranduago proiektua utzi zuen eta munduari opari bezala utzi zuen eta bueno, hor dabil.
J.O –  Bai, ba gizon hau oso ospetsua izango da, baina diru hau nola arraio lortzen da edo no …
N.C – Hori da. ez zuk ez jende askok.
J.O –  Ez baitut nik oraindik garbi ikusten, ze sarean bai, japoniar hau ere bai, baina nola…?
N.C – E? eta azaltzeko adibide oso on bat jartzen saiatuko naiz eta adibide hau da…
J.O –  Eta nik ulertzeko moduan, ea!
N.C – Saiatuko gara. Meatzariaren kontzeptuan oinarritzen da. Orain urte batzuk, orain hamarkada asko, ba urrearen sukar hori edo patroi, bueno sukarra egon zen. Hau da urrea, nolabait esateko munduan barrena sakabanatuta dago, eta jendeak urreari balio bat eman zion eta zoro moduan topatzeari ekin zion. Batzuk meatzetan, beste batzuk erreketan topatzen egon ziren. Orduan, urrea topatu eta merkatuan sartzen zuten.
J.O –  Bai.
N.C – Eta kasu honetan, kolektibo honek edo bueno pertsona honek, oraindino ez dakigulako nor den, gauza bera egin zuen. Sarean mundua izan balitz bezala, sarean , 21 milioi bitcoin lurperatu zituen. Hau da , algoritmo edo formula matematikoen bitartez, sarean 21 milioi bitcoin sakabanatu zituen. Orduan hackerrak, informatika-adituak, hor buru-belarri dabiltza problema matematiko horiek edo algoritmo horiek deszifratu nahian eta behin deszifratzen dutela, bitcoin bat eskuratzen dute.
J.O – Ja, baina  diru hori ez da benetakoa.
N.C – Ez baina …
J.O – Urrea benetakoa zen.
N.C – Urrea benetakoa zen ba, beste adibide bat izan liteke gatza. Urrea, urreak balioa dauka?
J.O – Ja.
N.C – Edo gatzak balioa zeukan?
J.O –  Guk eman diogu balioa.
N.C – Hori da, kasu honetan jendeak orduan balioa ematen dio. Hogeita bat milioi bitcoin baino ez dago esanez, jendeak ematen dio balio hori.
J.O –  Ja.
N.C - Momentu honetan hor meatzari hauek edo hor lanean dabiltzan hauek topatu dituzte 12 milioi, eta oraindino badira beste bederatzi milioi bitcoin topatzeko. Hori bai, badakiguna dela, honek kopuru mugatua izango dela, 21 milioi bitcoin, hori baino ez. Honek ekartzen duena da, ohiko txanponen, txanponekin konparatuta inflaziorik ez sortzea.
J.O – Ja.
N.C – Hori abantaila bat izan liteke.
J.O – Ja, asko jakin behar da eta bilatu egin behar da eta enkriptatu eta hori guztia. Hori da bide bat edo pentsatzen dut zuk baldin badauzkazu bitcoinak , nik zuri bitcoinak erostea.
N.C – Hori da, edo guk zuzenean beste inori eros ahal dizkiogu, hori da.
J.O – Erosi.
N.C – Bi modu: topatzea, oso gaitza dena , edo zuzenez erostea. Eta horretarako, bada, badira atari birtualak erosteko, badago dibisen merkatu bat non kotizatzen duen, orduan erreza da erostea.
J.O –  Erreza da erostea eta transakzioak egitea ere bai; alegia erosi, saldu ; erabili liteke.
N.C – Hori da.
J.O –  E? eta hau zer da, hau ez da arriskutsu samarra?
N.C – Arriskutsu samarra?… bueno alde batetik arriskua, arriskutsua da anonimoa delako, eta nik uste dut munduko agintari gehienak horren beldur direla. Bankuetan ditugun dibisekin konparatuta, hor badakigu zenbat diru daukagun eta kontrolatu egiten digute. Kasu honetan ez, anonimoa da. Orduan, erabili izan da drogak salerosteko, armak, gauza onak eta txarrak ere egiteko.
J.O – Bai baina, batzuei entzun diet hau iraultza berria dela.
N.C – Iraultza …
J.O.  –  Eta beste batzuek esaten dute ez, hauxe kontuz ze hau lehertu egingo da.
N.C – Bueno iraultza berri bat da, edo iraultza dela  defendatzen dutenek esaten dute orain arte ez dagoen sistema berria sortu dutela, partekatzean oinarritutakoa eta honek gauzak ondo joanez gero desbankatu lezakeela betiko dibisa kontzeptua. Baina, era berean, arriskutsua da, ze guk dirua bankuan badakigu daukagula, baina guk bitcoin-ak serbidore batean badauzkagu eta serbidore hori desagertuko balitz, zer gertatzen da gure diruarekin? Nork  bermatzen digu? Orduan, horregatik kontraesan hori.
J.O.  –  Eta legea? Legea toki bakoitzean …
N.C – Hori da, hain berria denez, hiru urte dauzkan txanpon batez ari gara, ari dira, Alemaniak, esateko, nolabait onartzen ditu, Txinak orain hilabete bat debekatu ditu, Estatu Batuetan bere antza dabiltza, beraz arriskutsua izan liteke. Aukera, baina arriskutsua.
J.O. - Galdera oso oso zehatza da , baina Niko Cuenca, zu zara gure aditua. Zer, Aramendi eta Ugaitzi ze aholku emango diezu?
N.C – Ba ….
J.O.  – Alegia, inbertitu behar da bitcoin-etan ala ez?
N.C – Bueno zuk behin hemen esan zenuen esaldia harrapatuta, inbertituko nuke soberan daukadan hori, ez bizitzeko behar dudan hori. Baina ere bai, oso kopuru txikia inbertituko nuke nolabait inbertsio horri , emozio-puntu bat jartzeko , baina oso arriskutsua da.
Gonbidatua.- Nahiz eta…e, e, barkatu esatea hitza baina, espekulatzeko beste modu bat?
N.C – Ez bueno, e?
AIZETA – Ez dut ulertzen.
N.C – Oso baliagarria izan zen, por ejemplo, orain, iaz Txipren krisia egon zenean, jendeak ezin dirua ukitu, eta por ejemplo Txipreko  unibertsitate publikoak erabaki zuen matrikulak ordaindu ahal izatea bitcoin-en bitartez. Orduan, alternatiba bat izan liteke, baina txanpon birtual bat da.
J.O.  – Baina urtearen bukaeran, adibidez, mila eta berrehun dolar balio zituen eta gaur seiehun eta ez dakit zenbat.
Gonbidatua – Holandan tulipanekin gertatu zen moduan, gerta daiteke bihar zero balio izatea eta hala!
N.C – Baina bueno, edozein enpresarenak, bere garaian “Bankia”- renak  erosi zituztenak ere …
Gonbidatua – Baina, baina… hori estableagoa da, hau ez. Hau da askoz inestableagoa …
N.C – Bai, grafikoan ikusi dugu eta bai, sekulako gorabeherak dauzkate, bai,  baina bueno momentuz hor dabil…
J.O.  – Ba hor dabil bitcoin-a. Ba,  zer, Aramendi?
ARAMENDI – Ez, sobera daukaguna inbertitu behar baldin bada, niri soberakinarekin bitcoin bat erosteko ere gaur behintzat ez zait ailegatzen. Beraz, ez dakit hori zatika erosi daitekeen…
N.C – Seiehun eta piko…Ez ez, ezinda zatika erosi…momentuz, ez.
ARAMENDI – Edonola ere, nik ez dakit.
N.C – Kajero, kutxazainak badaude erosteko.
ARAMENDI – Jolasa, jolasa.
J.O.  – Kutxazainak ere badaude?
N.C – Bai, badauzka.
ARAMENDI – Baina, ez ote da hobe ja honetara ipinita. garai baterako kasinoetara bueltatzea?
N.C – Bueno, hau defendatzen dutenak, defendatzen dute sistema demokratiko bat …
ARAMENDI – Han behintzat krupierrek eta kamareroek gero ekonomia erreala sortzen dute.
N.C – Nik ez dakit hemendik bi urtera honen inguruan jardungo dugun hitz egiten ala ez, baina bueno…
J.O.  – Baina hor dago eta jende asko ari da honetaz hizketan eta hori, jakinaren gainean jarri nahi zintuztegun.
N.C – Ez dakit asko azaldu dizun ala ez, ze konplikatua da, baina saiatu, saiatu gara.
J.O.  – Ulertu, ulertu dugu. Niko Cuenca, bene-benetan eskerrik asko!

detalle2

Dokuteka

B2
2014-02-14

x61pRelaContWAR

16342541
08:22

x61pViewCountWAR

6920

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR