Hilerri digitala
Heriotzaren aurrean gorpuak lurperatu beharrean errausteko aukera egiten dutenak gero eta gehiago dira eta, ondorioz, hilerrien kontzeptua ere aldatzen hasi da. Hilerri digitalen berri baduzu?
Mikel Idoate enpresaria da eta tanatorio bat du bere esku. Berriki hilerri digitalaren zerbitzua eskaintzen hasi dira, eta berrikuntza horri buruz elkarrizketatu dute Euskalerria irratian.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.
Irudia: izardi.com
HIZTEGI LAGUNGARRIA Sortu genuenetik. Sortu genuen unetik, momentutik. Behin hori bukatuta. Hori bukatu ondoren. Argazkiak partekatu. Argazkiak beste norbaitekin elkarbanatu. Zendutako pertsona hori. Hildako pertsona hori. Esaldi horrek asko adierazten du. Esaldi horrek asko esaten, transmititzen du. |
Esataria. Udako magazina, Guardasola, entzuten ari zara. Izarra tanatorioko nagusia, Mikel Idoate, hementxe daukagu gure artean. Egun on.
Mikel Idoate enpresaria. Kaixo, egun on.
Esataria. Aizu, Nafarroako lehen hilerri digitala. Duela zenbait hilabete jarri zenuten…
Mikel Idoate. Bai.
Esataria. abian. Izardi izena ipini diozue. Zer da hilerri digitala? Zer da Izardi?
Mikel Idoate. Ba bueno, duela… Izarra tanatorioa proiektua sortu genuenetik, 2016. urtean, buruan genuen digitalki heriotzak egon behar zuela presente, ez? Eta bueno, pixkanaka Mikel Legarrarekin ere lantzen pentsatu genuen, ba bueno, ba hilerri digital bat ere egon behar zuela. Hau da, guk azkenean, Izarra tanatorioan digitalki ematen ditugu zerbitzu batzuk. Adibidez, hildako bat dagoenean han publikatzea bere, bere izena, bere eskela digitala ere bai… Guk sortu genuen, ez zegoen sektorean sortuta, baina sortu genuen loreak online bidez eskatu ahal izatea, eta beste zerbitzu digital batzuk. Baina ikusten genuen, ba bueno, behin hori bukatuta, web-orritik desagertzen da pertsona hori, eta ja ordura arte hildako horren inguruan sortutako guztia, adibidez, kondolentzia edo doluminak bidaltzea online bidez eta hori, desagertu egiten dela. Eta bueno, bakarrik memorian gauza fisikoa zegoela, ez? Hau da, hilerri bat… Eta hilerriak gero eta funtzio txikiagoa dauka, zeren eta gero eta gehiago errausten da, eta orduan errauts horiekin ja gauza asko egiten dira. Eta pentsatu genuen memorian, alderdi fisiko hori digitalera eramatea. Nola? Hilerri digital bat sortuz, non eta informazioa eduki dezakezun momentuan, web-orrian sartuz, Izardi.com-en, eta gainera, interakzio bat ere egon, egin ahal izatea, hildako horrekin. Bai pribatuki, nik nire amari, hil da, edo nire amonari edo nire aitonari esan nahi diot zerbait, ez?, pues, gogoa dudalako, adibidez, “eskerrik asko, aitona”. Ba orduan joaten naiz bere izarrera, bere perfilera (profilera), eta bidaltzen diot eskutitz pribatu bat, nirea. Edo bestela, adibidez, nire lehengusuekin nahi dut nire aitonari, nire aitonaren inguruan perfil (profil) bat sortu, adibidez, whatsapp-talde bat balitz bezala, eta hor pues, elkarrekin ditugun argazkiak partekatu, hurrengo urterako ba bueno, anibertsarioan (urteurrenean) edo zerbait berezia egin, ba izango da Izardi.com-en sartu eta nire lehengusu eta lehengusinak gonbidatuko ditut perfil horretan egoteko.
Esataria. Perfila, (profila) eta bueno, kanal bereziak, ezta? lagun artean eta, eta senideen artean sortzea. Hori izan liteke, ezta? Zendutako pertsona hori izar bat dela diozue?
Mikel Idoate. Bai. Hasiera, hasieratik gainera, e! Izarra gustuko genuen. Guretzako hildako bakoitza izar ba da, ez?; nik uste dut esaldi horrek asko adierazten duela, filosofikoki ere zertarako egiten dugun lan, ez? Hau da pertsona bakoitza izar bat da, izar bakoitza desberdina da, baina denak elkarrekin daudenean ba kosmosa osatzen dute, ez?, eta kosmosa oso polita da, ez? Heriotza askotan begiratu izan da gure, begiratu izan da lurrera, lurperatzen dugu, beti behera begiratzen dugu… Eta filosofia bakarrik bada ere, guretzako garrantzitsua da ba behera ez begiratzea baizik eta gora, ez?