Munduko lurrinik gozoena eta kiratsik txarrena

Usaimen kontuak oso subjektiboak diren arren, Suedian gizakioi gehien eta gutxien gustatzen zaizkigun usainen inguruko ikerketa egin dute. Hala, usain horiek zeintzu diren ere adostu dute.

Gaztea irratiko GU saioan munduko usainik atsegin eta desatseginena asmatu nahian aritu dira.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, klikatu hemen

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Asko ikertu da urteetan zehar. Urte bat baino gehiagotan, urtez-urte.  

Usaimenaren inguruan. Usaimenari dagokionez, usaimenari buruz, usaimena oinarri hartuta.  

Usainik. Alain Perezek usairik esaten du. Euskaran badira hitz batzuk –n letrarekin bukatzen direnak, baina euskara ez estandarrean  –n hori ez da esaten zenbait tokitan: usai(n), orai(n), pozoi(n), ipui(n), zai(n) aditza…  

Oso pertsonala omen da. Zalantzazko esamoldea. Hala omen da, ez da ziurra. 

Adostasun batera heltzea. Adostasun edo akordio batera iristea, adostea, bateratzea. 

Gizakion kasuan. “Kasu” hitza maiz erabiltzen da euskaraz: gizakion kasuan, zure kasuan, nire kasuan: gizakioi dagokigunez, zuri dagokizunez, niri dagokidanez…       

Nik botako dut. Nik esango, proposatuko dut. 

Ez duzue sekula asmatuko. Ez duzue inoiz asmatuko. “Noiz asmatuko duzue?” galdetuz gero, “sekula ez” erantzun behar da ezezkoan, alegia “ez” osagaia ezin da kendu erantzuna ezezkoa bada. Alegia, inoiz ez. 

Ikerketa honen arabera.  Ikerketa honek dioenez, ikerketa hau kontuan hartuta. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ibon Fernandez esataria. Zein esango zenuke dela gehien gustatzen zaizun usaina? Eta gutxien? Ikerketa batek usain onena eta txarrena zein diren identifikatu ditu. Alain Perez, arratsalde on. 

Alain Perez esataria. Arratsalde on. Arratsalde on. Ba bai. Bueno, asko, asko ikertu da urteetan zehar usaimenaren inguruan ze(ren) ez da zerbait oso erraz identifikatzeko, ezta? Eta klaro, zerbait kulturala baino gehiago, usaimena oso pertsonala den zerbait omen da.  

Maite Garmendia esataria. Bai.  

Alain Perez. Hau da, kulturalki, egia da kultura batzuek usain batzuk hobeto toleratzen (onartzen) dituztela… 

Ibon Fernandez. Bai.  

Alain Perez. hobeto asimilatzen dituztela, baina zerbait oso pertsonala omen da, hau da, pertsona bakoitzak era batera jasotzen duela usain bakoitza.  

Ibon Fernandez. Dudarik gabe. 

Alain Perez. Eta horregatik daudela hainbeste lurrin, ez?, hainbeste aukera pertsona bakoitza mundu bat delako. Klaro, oso zaila dena da, aldiz, adostasun batera heltzea, ze(ren) klaro, zerbait hain pertsonala baldin bada, nola erabaki zein den orokorrean usainik onena eta zein den usainik txarrena? Nola iritsi adostasun batera?  

Ibon Fernandez. Orain esango didazu, Alain, arratoi batzuekin ikerketa egin dutela laborategi batean eta arratoiei usain batzuk jarrita erabaki dutela nolabait gizakion kasuan usain hau ona dela eta beste hau txarra dela.  

Alain Perez. Ez. Ikerketa egin dute gizakiekin, txiki.  

Ibon Fernandez. A! Bale! Bale! Lasaiago geratzen naiz. Bale.  

Alain Perez. Suediako Karolinska institutuak zehazki… (abesti baten zatia) eta hori identifikatzeko lana hartu du, hau da, zein den usainik onena eta txarrena. Bueno ba, hartu dituzte munduko, mundu osoko 250 pertsona ezberdin usain on eta txar unibertsal horiek identifikatzeko. Eta badaukagu ja ondorio ofiziala.  

Ibon Fernandez. Ui! Ui! Ui! 

Maite Garmendia. Ba al dator? 

Alain Perez. Badakigu zein den 2022an munduko usainik onena!  

Ibon Fernandez. Ojo! (Adi!) Hurrengo urterako igual beste bat izan liteke?  

Alain Perez. Bueno, ez dakit. ikerketa berriro egiten badute igual bai. Bestela, berriro egin arte hori mantentzen da.      

Maite Garmendia. Alain, egingo al dugu apustua?  

Alain Perez. A! Bai! Bai! Noski! Zein uste duzue?  

Maite Garmendia. Zuk zein… 

Alain Perez. Zein usain mota? Ez du balio esatea Ck 1. 

Ibon Fernandez. Zerbait freskoa da?   

Maite Garmendia. Fresh! (freskoa)  

Alain Perez. Bueno, ez dauka zertan. Ez dakit. Apustua. 

Maite Garmendia. Nik, nik botako dut kafearen usaina.  

Ibon Fernandez. Nik esango dut eguzkitako kremaren usaina.  

Maite Garmendia. Ai! 

Alain Perez. Ze konkretu jarri zaren, o sea, (hots) eguzkitako krema. Ez krema orokorrean, ez? 

Ibon Fernandez. Ez dakit.  

Maite Garmendia. Bota marka be (ere) nahi baldin baduzu. 

Alain eta Ibon. Nivea. (Barreak)  

Alain Perez. Ba ez, ez duzue asmatu.  

Ibon eta Maite. Joe! Jo!   

Alain Perez. Munduko usainik onena da vainilla-usaina (banilla-usaina).  

Maite Garmendia. Ai ama! 

Alain Perez. Ofiziala da, ofiziala da. Bai. Bai. Bai.  

Maite Garmendia. Bueno! 

Ibon Fernandez. Uau! 

Alain Perez. Eta zein esango zenukete dela usain txarrena? Ze(ren) hau ere badaukagu ja.  

Maite Garmendia. Komunetan egoten den usaina?  

Ibon Fernandez. Izozki-zapore bat da baita ere?  

Alain Perez. Zer izozki-zapore? 

Ibon Fernandez. Banilla bada izozki-zapore bat…   

Alain Perez. Izozki-zaporea eta beste gauza asko ere badira.  

Ibon Fernandez. Baina ez dakit, hortik doa asuntoa? 

Alain Perez. Ez.  

Maite Garmendia. Ai! 

Ibon Fernandez. Txarrena ba,  

Alain Perez. Ez duzue sekula asmatuko. 

Ibon Fernandez. Metano-usaina? 

Alain Perez. Da azido isobaleriko usaina. Azido isobaleriko usaina omen da munduko txarrena ikerketa honen arabera. Usain hau normalean, azido isobalerikoa, ze(ren) nik uste honela esanda ez duzuela identifikatuko zer den… 

Maite Garmendia. Ez.  

Alain Perez. Baina elikagaietan aurkitu dezakegu usain hau. Besteak beste, soia esnean edo gaztan, gaztan ere badago eta oinetako lurrinean ere topa dezakegu…  

Ibon Fernandez. Bai?  

Alain Perez. Hau da, oinetako izerdi horretan ere ba omen dago azido isobalerikoa.     

B1
2022-05-18
29410911
00:03:33
724