Maddalen Marzol, lurrinetan aditua

Maddalen Marzol lurrinetan aditua da, eta bideo honetan lurringintzari buruzko gorabeherak kontatzen ditu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    Zer dira ‘nitxo’ lurrinak?
Hasi ziren protesta modu bezala, beste filosofia jakin batekin, ikusita etxe komertzialek nola gero eta joera gehiago zeukan diru guztia publizitatean gastatzeko. Hau da, pixka bat alde batera utzi zuten betiko lurringintza edo artisautza hori, ez? Eta etxe hauek hasi ziren sortzen, bada ez dakit, 70.(eko) hamarkadan jada aurkitu daitezke batzuk eta gero badaude batzuk oraindik klasikogoak direnak. Bai hasi ziren pixka bat gauzak lehenago bezala egin nahi horrekin: perfumegileari protagonismoa ematen, hau da, perfumegileak aukera izateko berak nahi duen artelana egiteko, ez? Eta perfumeetan etxe komertzialaren izena daukazu baina ez dakizu zeinek egin duen perfumea. Eta etxe hauek pixka bat hori erreibindikatzen dute, ez? Egilearen izena eta bueno, bere protagonismoa. Gero, ez dute publizitatean gastatzen, hau da, presupuesto guztia perfumea egitera dihoa (doa), orduan, osagaiak ere hobeak dira, eta gero bai, produkzioa txikiagoa den heinean, etxeak bertan nahi behar izan, nahi behar izaten du edo berak exijitu behar du ere bai distribuzio mugatuago bat, zainduago bat izatea. 

2.    Zergatik egiten duzu lan mota honetako lurrinekin?
Ni aurrena komertzialekin hasi nintzen eta komertzialen afizioa neukan. Eta egia da, momentu horretan igual ez dakizula beste mundu paralelo bat dagoela edo hortik haratago zerbait gehiago dagoela. Eta hasi nintzen Interneten eta horrela markak ezagutzen eta bai afizioa daukanarentzat eta bai perfumeak gustatzen zaizkionarentzat mota hau usaintzen hasten denean, jada komertzialek ez daukate zerikusiri(kan). Hau da usain kalitatean ez dago alderik(an). Nik beti esaten dut, eta gustatzen ez zaizkionarentza(ko) ere bai. Da ardoarekin bezala, ardoez ez dakigu baina bai dakigu ardo bat noiz dagoen ona eta noiz dagoen txarra. Noiz gustatzen zaigun eta noiz ez. Orduan perfume hauekin pixka bat hori nabaritzen da. Nik uste dut kalitatean salto majoa dagoela, prezioan hainbesterako ez dagoena, hau da, bai dira pixka bat garestiagoak, baina disfrutatzen duenarentza(ko) ba pentsatzea hogei euro gehiagogatik daukazula zerbait askoz ere bereziagoa eta gainera, mundu guztiak ez daukana, hau da zuk zure usain propioago bat daukazula, ba beste xarma bat dauka ez?

3.    Zer desberdintasun dago lurrin komertzialen eta ‘nitxo’ lurrinen artean?
Ba berez, argiena esateko, daude hiru puntu: bat da publizitatea, hau da, perfume hauek ez dutela publizitatean dirurik(an) gastatzen. Eta datu bat emango dut, niriretza(ko) oso fuertea dena:  komertzialek % 97 publizitatean gastatzen dute. Hau da, horrek esan nahi du % 3 bakarrik geratzen dela perfumea egiteko, lurringileari ordaintzeko, eta aparte, % 3 horretan ere bai behin perfumegile batek esaten zidan tapoiak berak gehiago balio izaten duela barruan dagoen lurrinak baino.     Orduan, azkenean hauek dirua horretan ez gastatzean, fraskoak ere ia denak askoz ere sentziloagoak bezala dira eta hori, publizitatean ez dute eta hori da filosofiaren barne bezala. Gero, lurringilearen itxura, hau da, etxe askotan, lurringilearen beraren izena dago edo behintzat argi eta garbi, etxeentzako ohore bat da lurringile horrek etxe beraiekin lana egitea. Hau da, figura hori azaldu egiten dute eta daukan protagonismoa ematen zaio. Eta gero, hirugarrena da distribuzioarena. Hau da, hiru puntu horiek edukiko genituzke. Gero egia da, adibidez, batez ere, distribuzio kontuan norberak jartzen duela muga zer den ‘nitxo’ eta zer ez.

B2
2017-02-10
16171019
00:04:42
4272