Tytti Thusberg moda-diseinatzailea bere jaioterriaz

Tytti Thusberg moda-diseinatzailea slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Finlandiarra da sortzez, baina Donostian bizi da aspaldian. Mikkeli, bere jaioterria, nolakoa den azaltzen du pasarte honetan.

EITBko Barruan gaude podkastetik hartutako pasartea da. Podkastean Tytti Thusbergek hainbat gai aipatzen ditu jaioterriaz gain. Audioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 

 

 

 

Argazkia: Ikasbil

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Azken aldian askoz gehiago. Azken boladan askoz ere gehiago.  

Herrian bertan. Herri-gunean, herriaren erdigunean

Finlandiako hego-ekialdean. Finlandiako hegoaldean eta sortaldean (eguzkia sortzen den aldean).  

Baina izugarrizko handiak. Sekulakoak alegia, handi-handiak baino handiagoak.   

Basetxe oso xume bat. Basetxe umila, sinplea, apala, harrokeriarik gabea.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Oier Aranzabal esataria. Faltan botatzen duzu Finlandia?

Tytti Thusberg moda-disenatzailea. Noski baietz! Eta gainera, azken aldian askoz gehiago zeren hango pertsonak zahartzen ari dira, eta bueno, hango lagunak ere, bueno, han daude eta ez gara ikusten hainbeste. Eskerrak whatsappak eta horrelako teknologia berriak dauden zeren hori (horrek) ematen du: gerturatzen ari zara gehiago. Baina bueno, ez da berdina han ez egotea eta…

Oier Aranzabal. Mikkeli herrian jaio zen moda-diseinatzailea.      

Tytti Thusberg. Bai, ba oso herri txikia da, Finlandiako hego-ekialdean. 30.000 biztanle daude herrian bertan, baina gero nola, bueno, oso desberdina da geografikoki. Orduan, zabaltzen da, eta gaur egun daude ja(da) 65.000 biztanle, baina dago oso sakabanatuta. Dago, bueno, erdigune bat, eta gero dago lakuz inguratuta, daude laku pila bat…

Oier Aranzabal. Lakuak.  

Tytti Thusberg. Lakuak, baina izugarrizko handiak, eta da zonalde hori mila lakuen zonaldea. Eta oso zoragarria da, benetan. Oso polita da.  

Oier Aranzabal. Hor hazi zinen zu?

Tytti Thusberg. Bai. Bai. Hazi, bueno, hirian baina konturatu behar duzue nolakoak diren hango hiriak, zeren daude basoaren erdian eta ura dago edozein lekutan. Orduan da naturan bizitzea nahiz eta pisu batean bizi. Baina gero dago beste gauza bat, daukagu basetxe oso xume bat.   

Oier Aranzabal. Basetxe bat.  

Tytti Thusberg. Basetxe bat laku baten ondo-ondoan. O sea, zera, ateratzen duzu [zara] etxetik eta lakua dago han. Eta da laku izugarrizkoa. Finlandiako laku handiena da. Eta bueno, han nire opor guztiak pasatu nintzen [nituen] txikitan, o sea (alegia), basoan eta lakuan, eta baserri batean.  

Oier Aranzabal. Zer gogoratzen duzu baso eta laku haietatik?  

Tytti Thusberg. Ba bueno, oraindik joaten gara. Beti joaten gara hara, zeren etxea han dago eta bueno, lasaitasuna, natura, askatasuna… Pozgarria zen, oso pozgarria da. Eta bueno, gure semeak ere oso pozik daude zeren hara joaten gara beti. Ja(da) helduak dira baina konexio hori urarekin eta naturarekin, animaliekin, ez dakit, oso, oso osasungarria da. Benetan.

B1
2022-04-07
29350841
00:02:43
573