Islandia eta baleak

Itsasoan azken lauzpabost gizaldiotan balea ugari ehizatu da, baina Islandiak ehiza hori debekatzea erabaki du.

Balearen ehizak Islandian hartu duen norabidea ezagutzeko, entzun Pello Zubiriak ematen duen azalpena audio-pasartean.

 

 

Pixabay

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Esan nahi baita herritarrak kontzientziatu direnean. Hau da, herritarrek kontzientzia hartu dutenean.  

ekarri du baita ere turismoaren gehitzea. turismoa handitzea, areagotzea ere ekarri du.

berrikitan: duela gutxi, berriki.

horiek dira-eta. horiek baitira, horiek direlako.  

milaka zuhaitzen parekoa. milaka zuhaitzen adinakoa. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Eneritz Arzallus. Bueno, esan dugu behintzat erabakiko duela Islandiak baleen ehiza hau debekatzea. Galdera da, zergatik? Eta hemen diozu, ez?, Hasieran diozu, eta juxtu ez da hainbeste urtetan herritarrek egin dituzten protestengatik.  

Pello Zubiria. Ez. Ez.  

Eneritz Arzallus. Zergatik da?

Pello Zubiria. Da… Kasu batean bi argudio aipatzen dira hemen. Eta argudio horietako batean bai da herritarren protestak. Esan nahi baita herritarrak kontzientziatu direnean edo… En fin, edo, igual ez dakit herritarrak esan behar den edo kaletarrak, gero eta animalietatik hurbilago, urrutiago bizi garenok hasi garenean baloratzen bizi basatiaren eta animalien eta istorio guzti hori… Ba sentiberago gaude haien sufrimenduaren-eta aurrean eta… Orduan, horrek ekarri du baita ere turismoaren gehitzea. Orduan, orain ikusten da baleak ikustea bihurtu dela…

Eneritz Arzallus. Turismo mota bat.

Pello Zubiria. Turismo mota bat.  

Laburbilduz, Islandiari gehiago komeni zaio balea bizirik edukitzea hilda edukitzea baino.  

Eneritz Arzallus. Bai, ez? Esaldi bat diozu: zertarako hil errentagarriagoak badira bizirik?  

Pello Zubiria. Bai.  

Eneritz Arzallus. Errentagarritasun-ikuspegi bat dago alde batean edo bestean.  

Pello Arzallus. A, bai, bai! Tamalez horrek funtzionatzen du. Holako zerbait gertatu zaie Islandian turismoarekin. Hau da, diru gehiago ematen digu baleak ikusteak horiek harrapatzeak baino. Hor badago beste parte txiki bat, eta da: Islandian asko jaitsi da balearen kontsumoa, balea-haragiaren kontsumoa, eta esportatzen zuten edo esportatu nahi zuten Japoniara.  

Eneritz Arzallus. Japoniara.  

Pello Zubiria. Baina nonbait edo prezioz (salneurriz) edo kopuruz edo dena delakoz ez du bere espektatiba bete. Orduan bi gauza juntatuta (elkartuta), ez da interes oso handikoa.  

Eneritz Arzallus. Baina bada beste arrazoi, bueno, arrazoi bat baino gehiago esan dugu erabaki honen beste …  

Pello Zubiria. Bai.

Eneritz Arzallus. Ekarriko lukeen onura bat. Beste artikulu batek aipatzen duena, eta hori da onura ekologiko bat ekarriko lukeela baleak bizirik uzteak.  

Pello Zubiria. Bai. Bai.  

Eneritz Arzallus. Nola, nola lotzen da? Bueno, ekologia lotzen da animalia-espezie bat bizirik irautearekin.  

Pello Zubiria. Bigarren arrazoia.  

Eneritz Arzallus. Baina bada beste arrazoi bat, ez?  

Pello Zubiria. Eta hori ja, hori bai sartzen da gaur egun ja mainstream, mainstream bihurtu den gaiarekin: klimaren aldaketa eta karbonoa.  

Bueno, guk hartu dugu, nolabait argudioa ilustratzeko (argitzeko) iturri bezala eta, eta hari nagusia segitzeko bezala Munduko Diru Funtsak edo Nazioarteko Diru Funtsak berrikitan, azken boletinean, atera duen ikerketa bat, lauzpabost ekonomialarik egina. Eta horiek argudiatzen dute, bueno, nola… Haiek egin dute laburbiltze-lan bat dagoen dokumentazio zientifikoarena… Eta esaten dute: “Zer ari gara gu azkeneko baleak hiltzen hain obsesionatuta gaudenean karbonoa nolabait atmosferari kendu eta lurpean, edo kasu honetan, itsasoan, urpean kolokatzeko beharra ikusten dugunean, zer ari gara gu baleak hiltzen, horiek dira-eta dauzkagun erreminta natural inportanteenetako batzuk?”  

Eneritz Arzallus. Baleek nolabait harrapatzen dute edo xurgatzen dute, edo nola esango genuke, CO2-a?

Pello Zubiria. Bai. Bueno, hori esplikatzen dute, bueno, kontatzen dute nola funtzionatzen duen balearen… Baleak nola funtzionatzen duen bere bizi-ziklo osoan zehar bai elikatze aldetik, eta beraz, elikatze horretan ze eragin daukan itsasoan eta hori nola gurutzatzen den karbonoaren zikloarekin. Eta orduan bai ikusten da garbi nola balea batek bere 50-60 urteetan zehar, daukan tamaina handiarekin, balea… Islandian harrapatzen zituztenak orain txikiagoak ziren. Beren tamainarekin lotuta esaten dute, eske balea batek egiten digu guri funtzio ekosistemiko bat ba milaka zuhaitzen parekoa.           

B2 C1
2022-03-24
29306846
04:08
906