Zuk zein irudi erabiltzen duzu komunikatzeko?
Gizakia aspaldi hasi zen irudi bidez komunikatzen: hieroglifikoak, piktogramak, ideogramak... Gaur egun, ordea, beste irudi batzuk darabiltzagu komunikatzeko, izen bereziak dituztenak: emojiak, stickerrak, gifak... Horiek guztiak dituzte hizpide Euskadi Irratiko Ezbaian podkasteko pasartean.
Emojiak, stickerrak eta gifak nola erabiltzen dituzten azalduko digute Olaia Urtiaga esatariak eta Eneritz Sanchezek eta Iñaki Cidek, podkasteko kolaboratzaileek. Bide batez, gaztelaniaz erabili ohi diren makulu-hitz batzuk euskaraz nola esan aurkituko duzu hiztegi lagungarrian.
Audioa osorik entzuteko, klikatu hemen.
Irudia: Wikimedia Comons (CC BY-SA 4.0)
Hiztegi lagungarria Jarraian, elkarrizketa informaletan maiz erabilitzen diren gaztelaniazko hitz-makulu eta esapide batzuk dituzu. Nola erabili, ordea, esapide eta hitz-makulu horiek euskaraz? Horra adibide batzuk: Ai, guay dago! Primeran dago! Oso ondo dago! |
Iñaki Cid kolaboratzailea. Bai. Niretzako [niretzat] da pixka bat…
Eneritz Sanchez. Ez zaizkigu gustatzen.
Iñaki Cid. Nola esan duzu? Bai. Stickerrak esan duzu lehen ere bai, ez?
Olaia Urtiaga esataria. Stickerrak?
Eneritz Sanchez. Gif.
Olaia Urtiaga. Gifak.
Eneritz Sanchez. Ez.
Iñaki Cid. Gifak dira beste gauza bat. Bueno, stickerrak niretzako [niretzat] dira emoji eboluzionatu batzuk bezala(koak).
Eneritz Sanchez. Bale.
Olaia Urtiaga. Horiek non daude?
Iñaki Cid. Ba, adibidez…
Eneritz Sanchez. Whatsappean daude?
Iñaki Cid. iPhone, iPhone-erabiltzaile…
Eneritz Sanchez. Nik daukat iPhone…
Olaia Urtiaga. Nik ere bai.
Iñaki Cid. Badaukate. Egiten dute. Ez daukazue? Izango duzue orduan sticker moduko bat, zure aurpegia…
Eneritz Sanchez. A, nirea(k) ez.
Olaia Urtiaga. A! Bai. Nik badaukat. Dira super txarrak.
Eneritz Sanchez. Nire antza eduki…
Olaia Urtiaga. Dira super txarrak.
Iñaki Cid. Ai, guay [primeran] dago zeren nire amak, adibidez, ez dauka iPhonerik eta bere lagunek bidaltzen dizkiotenean sticker hauek berak gordetzen ditu eta gero bidaltzen dizkizu bera izango balira bezala…
Olaia Urtiaga. Ai!
Iñaki Cid. Orduan, gizon burusoil bat, emakume beltz bat. O sea (Hau da), “ama, zergatik ari zara zure lagunei sticker hauek lapurtzen?”
Olaia Urtiaga. Baina ni gogoratzen naiz egin nuenean…
Eneritz Sanchez. A! sticker de emoji: hemen dago!
Iñaki Cid. Claro! [horixe!, jakina!, noski!] Zuen aurpegiarekin…
Olaia Urtiaga. Jarri nintzen super pozik, lehenengoan eta esan nuen: “Ai, ze ondo!”. Eta hau. Eta lagun batek esan zidan: “Olaia, ez dauka batere antzik. Ez zarete batere…”
Iñaki Cid. Ya [Bai]. Inork ez dauka antzik.
Olaia Urtiaga. Ya [Bai]. Bueno, gero niri oso moñoña iruditu zitzaidan…
Eneritz Sanchez. Es que [Zeren], baina, ze(ren) dauka pila bat aukeratzeko, en plan [adibidez, esaterako…], moño(a) (mototsa) goian, ez dakit zer…
Olaia Urtiaga. Bai. Pila bat. Flekilloa [kopeta-ilea]…
Eneritz Sanchez. Zure betaurrekoak,
Olaia Urtiaga. Belarritakoak.
Eneritz Sanchez. Masail-hezurra…
Olaia Urtiaga. Dena.
Iñaki Cid. Stickerrak, ni, adibidez, ez naiz stickerren batere zalea.
Eneritz Sanchez. Ni ezta [ni ere ez / ezta ni ere]. Ez zaizkit gustatzen.
Iñaki Cid. Fuera! (kanpora).
Olaia Urtiaga. Bale. Stickerrak kanpora.
Iñaki Cid. Ez, baina bai naiz oso laguna gifena.
Eneritz Sanchez. Ya! [Bai, ados!]
Olaia Urtiaga. A, ni ere [ni ere bai]!
Iñaki Cid. Hitz egin dezaket bakarrik gifekin. Denbora guztian.
Olaia Urtiaga. Ziur jakingo dutela, baina badaezpada esango diegu. Gifak dira klip txikitxo batzuk izango balira bezala…
Iñaki Cid. Hori da. Bideoklip txikitxo batzuk…
Eneritz Sanchez. Mugimenduarekin.
Iñaki Cid. Denbora guztian mugimendu txiki bat.
Eneritz Sanchez. Ya! [Bai!].
Iñaki Cid. Es que (Izan ere), denetarako balio dute!. Parrandan atera nahi duzu? Beyonceren gif bat.
(barreak)
Iñaki Cid. Etxean geratu nahi duzu? Katutxo bat ohean. Norbaitek zerbait esan du eta inork ez dio kasurik egin. Desertuko bola (izen hori duen gif bat dago).
Olaia Urtiaga. Jo... es que... [zeren... egia esan…] niri ume txikiak.
Eneritz Sanchez. Es que... [zeren…] ume txikiak.
Olaia Urtiaga. Badago, gogoratzen zarete? Padres forzosos…
Eneritz Sanchez/Iñaki Cid. Bai.
Olaia Urtiaga. … telesaila?
Eneritz Sanchez/Iñaki Cid. Bai.
Olaia Urtiaga. Olsen bikiak.
Iñaki Cid. Bai.
Olaia Urtiaga. Pentsatzen genuen orduan haur bat (bakarra) zirela.
Iñaki Cid. Bai.
Olaia Urtiaga. Ba badago bat musuak bidaltzen. Eta beste bat. Denetarako erabiltzen dut. Beti.
Eneritz Sanchez. Niri gustatzen zait bat. Ezagutzen duzue bat dela [dena], neska txiki bat emozionatzen dela [dena] pila bat bere urteak direlako, eta botatzen duela [duena] tarta. (barreak)
Olaia Urtiaga. Bai. Bai.
Iñaki Cid. Ez dut ikusi.
Eneritz Sanchez. Ikusi (Begira). O sea, me encanta!. [Niri izugarri gustatzen zait!]
Olaia Urtiaga. Bai.
Eneritz Sanchez. Nik hori bakarrik erabiltzen dut.
Olaia Urtiaga. Nik orain succession-eko dena.
Iñaki Cid. A, claro [jakina].
Olaia Urtiaga. Succession… Nik succession sartu eta badakit momenturen batean…
Iñaki Cid. Eta ateratzen dira pila bat.
Olaia Urtiaga. ...egongo dela errepresentatzen nauen baten bat.
Iñaki Cid. Qué guay! [Zein ona!]… eta gero (ba)daukat beste bat Rihanna mahai baten gainean parrandan…
Olaia Urtiaga. Ai ze(in) ona, ze(in) ona!
Iñaki Cid. Oso, oso erabilgarria.
Olaia Urtiaga. Es que [Hala da], bai.
Eneritz Sanchez. Bai.
Olaia Urtiaga. Gora gifak!. Egia esan…
Eneritz Sanchez. Gifak bai.
Olaia Urtiaga. Konbertsazio oso bat izan genezake gifekin.
Iñaki Cid. Gifei buruz. Bai. Bai. Es que, guay dago [Egia esan, oso ondo daude]. A, gifak erabiliaz.
Olaia Urtiaga. Bai. Erabiliaz.
Iñaki Cid. Bai. Bai. Bai.
Olaia Urtiaga. Total! [Zoragarria! Izugarria!].
Iñaki Cid. Totalmente! [Benetan!].
Olaia Urtiaga. Zer gehiago?
Eneritz Sanchez. Gero, guk dauzkagu ere janariak [janariak ere badaude], janari-platerak erabiltzen dituztenak, normalean denetarik dagoela [dago], baina gure egunerokotasunean erabiltzeko ba ez, porque [zeren] ez dago garbantzurik, ez dago txorizorik…
Olaia Urtiaga. Egia da.
Eneritz Sanchez. Ez dago sagardo-botila(rik).
Iñaki Cid. Tortila-patata [patata-tortila] bat…
Eneritz Sanchez. Tortila-patata [patata-tortila]…
Olaia Urtiaga. Bai. Bai.
Iñaki Cid. Egia da. Ez dute ezertarako balio.
Olaia Urtiaga. Badaude pila bat ezertarako balio ez dutenak, egia esan.
Iñaki Cid. Ez. Bai.
Eneritz Sanchez. O sea [hau da], polit-politak geratzen dira, baina…
Iñaki Cid. Egia da egin dezakezula menu japoniar oso bat…
Eneritz Sanchez. Hori da.
Olaia Urtiaga. Bai. Hori da. Sushia…
Iñaki Cid. Sushi pila bat daude, erramenak [ramenak] daude.
Olaia Urtiaga. Sushia egunero.
Eneritz Sanchez. Ramenak…
Iñaki Cid. Bai. Gauza arraroak bezala… Baina hemengo gauzak ez.
Eneritz Sanchez. Ez.
Olaia Urtiaga. Niri animaliak ere…
Eneritz Sanchez. Animaliak pilo bat…
Iñaki Cid. Nik erabiltzen ditut.
Olaia Urtiaga. Nik ere [bai].
Iñaki Cid. Batzuetan bilatzen ditut animalia ezberdinak, eta orduan, adibidez, hilabete honetan erabiltzen ari naiz pilo bat hartz-inurria… Inurrijale…
Eneritz Sanchez. No? [Benetan?] Oso perezoso [Hartz nagia, nagia].
Iñaki Cid. Ez. Inurrijalea.
Eneritz Sanchez. Badago?
Iñaki Cid. Bai. Bai. Bai. Bai. Oso hormiguero [Hartz inurrijalea]… Bueno, nik uste dut oso hormiguero [hartz inurrijale] bat…
Eneritz Sanchez. Eta zertarako erabiltzen duzu?
Olaia Urtiaga. Bihotzak.
Eneritz Sanchez. Pin-pan! [Di-da!], bihotzak…
Olaia Urtiaga. Ostrak. Ostrak egunero jango bazenitu bezala…
Iñaki Cid. Ostrak. Gero, ojo! [adi! erne!] Gero daude uste dut…
Olaia Urtiaga. Bai?
Iñaki Cid. 20 boligrafo ezberdin.
Olaia Urtiaga. 20 boligrafo?
Iñaki Cid. Bai. O sea! eske, (Hara! Baina,) zertarako 20 boligrafo?
Eneritz Sanchez. Boligrafoak?
Olaia Urtiaga. Bai. Eta azukre pila bat. Uf! Azukre pila bat.
Eneritz Sanchez. Ai, eta niri gustatzen zait pila bat koloreak. Dituzte koloreak en plan [hala nola, esaterako]…
Olaia Urtiaga. Koloreak?
Eneritz Sanchez. Jartzen dituzte zirkulu gorri, berdeak, horiak…
Olaia Urtiaga. A, bale!
Eneritz Sanchez. Gero laukietan, en plan, zergatik, es que [esaterako, adibidez], hori zertarako da?
Iñaki Cid. Niri ez zaizkit gustatzen. Gero, zuk erabiltzen dituzu bihotzak, koloretako bihotzak…
Eneritz Sanchez. Pilo bat.
Olaia Urtiaga. Bai. Nik ere bai. Gainera, koloreak esanahi bat dauka.
Eneritz Sanchez. Zergatik? Nola? Aber! [Ea! Tira!] Berdea eko…, naturarekin…
Olaia Urtiaga. Eco friendly… (ingurugiroarekiko adeitsua...)
Iñaki Cid. Berdea…
Olaia Urtiaga. Ez. Baina gorria, gorria bada, maitasuna-maitasuna.
Eneritz Sanchez. Aha!
Olaia Urtiaga. Urdina. Igual, batzuetan zeozer txarra gertatu denean eta, bai… Maitasuna bidali nahi diozu.
Iñaki Cid. Hotz, hotz geratu zaizula.
Olaia Urtiaga. Ez. Ez.
Eneritz Sanchez. A bai?
Olaia Urtiaga. Maitasuna bidali nahi diozu baina gorria superfizialegia (arinegia) iruditzen zait,
Eneritz Sanchez. Bale.
Olaia Urtiaga. Esaterako. Beltza, esaterako, ez nuke erabiliko.
Eneritz Sanchez. Ostras! (Hara! Arraioa!) Beltza funeral (hileta) batean edo…
Iñaki Cid. Adibidez.
Olaia Urtiaga. Baina gero errealitatean ez duzu erabiliko, ze(ren) gustu txarrekoa da.
Iñaki Cid. Bai. Pixka bat macarra [itsusia, zatarra].
Olaia Urtiaga. Txuria. Txuria eta urdina nahiko antzekoak dira.
Iñaki Cid. Bai?
Eneritz Sanchez. Txuri-urdin, txuri-urdin…
Iñaki Cid. Es que [Tira] txuri-urdin da edo Realak irabazten duenean…
Olaia Urtiaga. Ya [bai]. Baina ni ez naiz futbolzalea. Ez nago talde horretan.
Iñaki Cid. Edo Donostia (San Sebastian) egunean.
Olaia Urtiaga. A, hori bai.
Eneritz Sanchez. A, bai, tipiko[a].
Iñaki Cid. Txuri-urdin eta gero danbortxo bat; zeren danborra ere badago.
Olaia Urtiaga. Es que, es que... [Izan ere...] danborrada aipatu eta urduri jartzen naiz. Ze(ren) aurten egongo da danborrada eta ja nago urduri.
Eneritz Sanchez. Hemen da! Hemen da!
Olaia Urtiaga. Ai ama! Baina, bueno... itxoin. Eta jokoa noiz egin behar dugu?
Iñaki Cid. A, venga [tira]. Egin dezagun!
Eneritz Sanchez. Venga! (tira!), zuk kideekin.
Iñaki Cid. Atera zuen Whatsappak.
Olaia Urtiaga. Venga! (Tira!), atera. Entzuleek ere, mesedez!
Iñaki Cid. Begiratu zeintzuk diren zuen azkenengo gifak.
Olaia Urtiaga. Bale, orduan konbertsazio batean sartuko gara.
Iñaki Cid. Gifak ez, barkatu, emojiak.
Eneritz Sanchez. Gifak ez, emojiak.