Lehen emotikonoaren historia

1982ko irailaren 19an, Scott Fahlmanek bi puntu eta parentesi bat :) marraztu zituen bere lankideei broma bat egin nahian.

Aurpegi irribarretsu bat irudikatzen zuten bi sinbolo horien atzetik etorri ziren gaur egun hainbeste erabiltzen ditugun emotikono edo emojiak.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1982ko irailaren 19an, Scott Fahlmanek bi puntu eta parentesi bat :)marraztu zituen bere lankideei broma bat egin nahian. Aurpegi irribarretsu bat irudikatzen zuten bi sinbolo horiek gure komunikatzeko era aldatuko zutenik inor gutxik irudikatu zezakeen. “Broma bat irudikatzeko datozen ikonoak erabiltzea proposatzen dut”. Horixe bidali zien orduko ordenagailu erraldoi batean Scott Fahlmanek bere lankideei. Informatikoa eta irakaslea zen Fahlman eta bere lankideekin fisikari buruzko eztabaida bat izaten ari zela egin zuen proposamena, eta orduan, euren artean, ordenagailuan zeuden ikono ezberdinak erabiltzea proposatu zuten idatzitakoa broma bat zela adierazteko.
Neil Swartzek izartxoa * proposatu zuen, beste batek portzentajearen ikonoa % proposatu zuen eta goizeko hamabiak laurden gutxiagotan proposatu Fahlmanek bi puntuak eta parentesia erabiltzea.
Emotikonoaren erabilera asko aldatu da horrez gero, eta gure gizartean duen presentzia ukaezina da. Gure eguneroko hitz egiteko era ere erabat aldatu duela dio Asier Arrietak, Euskal Herriko Unibertsitateko sormen irakasleak.
Asier Arrieta.- Emotikonoak, bada, horretan zeresan handia dute, ezta? askotan, elkarrizketak dauzkagu whatsAppen bitartez eta bakarrik emotikonoekin eta bota genitzake, ez dakit, bi-hiru-lau esalditako tartean emotikonoak direla. Orduan, bada, bai, asko aldatu dute. Bada, hitzak galdu du, gero eta okerrago idazten dugu, dagoeneko normalizatu dira zenbait idazteko modu, oso urrun daudenak idatzi beharreko genukeen bezala, baina bai, bai, beste lengoaia bat daukagu.
Duela bost urte, lehen emotikonoaren erabileraren 30. urteurrenean, Fahlmanek elkarrizketa bat eskaini zuen eta gertaera hura tontakeria bat zela esan zuen eta une hartan broma horrek izango zuen dimentsioa sinetsi ezinezkoa zela adierazi zuen.
Berak azaldu zuenez, euren elkarrizketa inguruko unibertsitateetara zabaldu zen eta hala hasi zen hedatzen.
Emotikonoak gustatzen zitzaizkion galdetuta, itsusiak zirela adierazi zuen. Asier Arrietak, ordea, ez du gauza bera pentsatzen.
Asier Arrieta.- Ausartuko nintzateke esatera lehen emotikonoa smileya izan zen. Acid house musika marka, mugitzen zen aurpegi irribarretsu hura, horia, hori izan da lehen emotikoia eta gero, hortik aurrera, bada, dauden bertsio guztiak. Politagoak izan daitezkeela? Nik uste dut bere xarma badutela.

B2
2017-09-20
16175584
03:38
2588