Opera euskaraz

Urriaren 25a Operaren Munduko Eguna da. Andeka Gorrotxategi opera-kantari bizkaitarrak 2021 urtean "Euskal Operaren Urrezko Bristadak" CDan argitaratutakoaz eta euskaraz abestean sentitzen duenaz aritu da elkarrizketa honetan.

Aipatutako diskoaren eta Andeka Gorrotxategiren berri gehiago izateko entzun audio-pasartea. 

 

 

 

 

Argazkia: Pixabay

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA   

Urrezko bristadak. Urrezko distirak edo dirdirak.  

Ana Otxoa Pando sopranoa du lagun. Alegia, Ana Otxoak ere parte hartu duela diskoan.  

Ardura baino, poztasuna, ez? Hitz baten elipsia dago esaldian: ardura baino (gehiago),  poztasuna, ez? 

Ez dago zerekin konparaziorik egin. Ez dago zerekin konparatu, alderatu.  

Abenduak [abenduaren] 30ean. Gaur abenduak 30 da, edo abenduaren 30a, baina abenduaren 30ean entzun nuen.  

Zalea naizen heinean, eskertu egin nuen ahalegina. Zalea naizen neurrian, eskertu egin nuen ahalegina edo eskertu egin nuen saiatzea.   

Zaleok sartzen gara geureak ez diren eremuetan. Hitz egiten ari denak bere burua zaleen artean sartzen du, eta horregatik esaten du zaleok (zale + ok), eta aditza lehen pertsona pluralean: sartzen gara.  Era berean: gizakiok egiten dugu, bostok bizi gara Bilbon, guztiok etorri gara… 

Zeren opera nahikotxoen zatitxoak ditugu orain. –txo atzizkia txikigarria da: asto txikia, astotxo; zati txikia zatitxo… Baina nahikotxo hitzaren –txo hori ez da txikigarria, kontrakoa baizik. 

Ametsa besterik ez du, ez du emoten (ematen). Alegia, ametsa ematen du, besterik ez.  

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Arantxa Iturbe kazetaria. Hamazazpi pieza dira guztira, hamar euskal operetatik aukeratuak. Euskal Operaren Urrezko Bristadak. Andeka Gorrotxategi dator nabarmendua. Bera ez dago bakarrik, ordea. Ana Otxoa Pando sopranoa du lagun. Eta Bilbaoko Orkestra Sinfonikoa eta Bilbaoko Koral Elkartea Óliver Díaz zuzendariaren aginduetara.  

Hamar euskal operetatik bat dirudienez inoiz estreinatu gabea. Emango du ba(da) ardura pitin bat, Andeka, inoiz grabatu ez diren opera-zatiak zeure ahotsean grabatuak uzteak?  

Andeka Gorrotxategi tenorra. Bueno, ardura baino, poztasuna, ez? Gainera, justu aldrebes pasatzen da nik uste dut opera-munduan. Normalean operazaleak direnak eta operak pixka bat entzuten dituztenak opera bera, adibidez, opera italiar bat bada, opera bera aldi askotan entzun dute kantari hoberenekin eta, eta orkestra hoberenekin. Orduan, holako pieza bat abesten duzunean beti daukazu konparazio bat egiteko, edukitzeko aukera. Baina…  

Arantxa Iturbe. …hemen ez da arriskurik, ezta? 

Andeka Gorrotxategi. Klaro! (Jakina!) Lehenengo aldia denean, ba begiratu, ez dago besterik, orduan, ez dago zerekin konparaziorik egin.  

Arantxa Iturbe. Enrike, zu ez zaudela isilik. Zer moduz ari zara entzuten?  

Operazalea. Entzuten, entzuten da primeran! Azken finean, bueno, nik zaletasuna besterik ezin dut aportatu hemen (ekarri hona). Nik entzun nuen kontzertua abenduak [abenduaren] 30ean Euskaldunan. Eta nik behintzat, zalea naizen heinean, eskertu egin nuen ahalegina, bereziki erakunde, erakunde horrek egindako ahalegina. Chus Casado ezagutzen dut oso ondo. Nik badakit zenbait buruhauste izan zituen bere momentuan programa osatzeko, kontzertuari bidea emateko eta gero, bereziki, CD hori argitaratzeko, ze(ren) prozesua beti oso konplexua da, eta beharbada, zale, zaleok sartzen gara geureak ez diren eremuetan eta oso konplikatuak dira [konplikatua da] gauzak aurrera ateratzea, ezta? Baina nik jarraitzen dut berbera esaten. Hau da testimonio (testigantza) bat. Aldi berean oso positiboa da hainbat operen [operaren] zatitxoak ezagutu ditzake, ditzakegulako, baina baita ere erakusten digu zenbat eta zenbat gelditzen zaigun egiteko. Zeren opera nahikotxoen zatitxoak ditugu orain, baina egongo da egunen batean aukera holako opera oso bat entzuteko eta baldintza egokietan? Bueno, hori [horrek] oraintxe bertan ametsa besterik ez du, ez du emoten (ematen). Eta bueno, zaila izango da oso.  

Arantxa Iturbe. Euskarazko lanok kantatzerakoan, Andeka, beste hizkuntzetan kantatu ohi dituzunekin konparazioa eginez gero, ui!  

Andeka Gorrotxategi. Zer, zer esaten duzu, hizkuntzagatik? 

Arantxa Iturbe. Bai. Ea alderik sentitzen ote duzun… 

Andeka Gorrotxategi. A!... 

Arantxa Iturbe. …kantari, kantari bezala.  

Andeka Gorrotxategi. Bueno, ez. Azkenean, bueno, nik frantsesez eta italieraz bakarrik abesten dut. Eta erdaraz. Eta bueno, nahiko antzekoak dira. Adibidez, bueno, frantsesa igual pixka bat desberdina da, bokalizazioagatik. Baina, baina ez dago, hola, desberdintasun handirik. Azkenean, bokaletan abesten da eta bokalak nahiko antzekoak dira bai italieraz, erdaraz edo euskaraz.    

Arantxa Iturbe. Eta bihotza ez dizu ukitzen batean edo bestean… 

Andeka Gorrotxategi. Ahori bai, klaro (jakina!), honbre, euskaraz denean beti sentitzen duzu beste gauza bat, ez?, zure hizkuntza delako, eta horrek bai, eta sentimendua, beste sentimendu batekin kantatzen da. Ba ulermena ere askoz handiagoa da euskaraz abesten duzunean italieraz, edo frantsesez egiten duzunean baino.     

B2
2021-07-09
28522751
00:04:05
773