Musukoak eta fauna

Egunero erabiltzen dugun musukoak, koronabirusetik babesten gaituenak, ondorio kaltegarriak izan ditzake naturan eta animaliengan, behar bezala bota ezean.

Bideoan ikusi ahal izango dugunez, musukoek faunan duten eragina aztertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea eta lan horretarako, gu guztion laguntza eskatu dute ikerlariek.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Gizakion biziak salbatzen dituzte, baina animalien hiltzaile ere izan daitezke maskarak. Itsasoan dauden plastiko eta mikroplastikoei gehitu zaizkie musukoak eta ugaztun eta hegaztiak ere ikusi ditugu heurekin, Malaysiako makakoak musukoak jaten, esaterako. 

Kalifornian kaio honi hanketara lotuta geratu zitzaion maskara, salbatzea lortu zuten. Beste kalatxori hau hilik aurkitu zuten Euskal Herrian. 

Ikertzailea. Ondarroa inguruan hil zela, musuko batekin engantxatuta (katigatuta) agertu zela portu inguruan. Eta horrek ebidentzia ematen digu musukoak ingurunean botatzean, zer ondorio izango dituen denbora gutxian. 

Esataria. Hala ekin diote musukoek gure faunan daukan eragina ikertzeko lanari. Biodibertsitatearen zaintzarako garrantzitsua izatea espero dute. Eta horretarako, jendeak parte- hartzea nahi dute. 

Ikertzailea. Zure ibilbidean maskarilaren (maskararen/musukoren) bat ikusten baduzu, hegazti bat horrekin interakzionatzen (elkarreraginean) edo horrelako zeozer, hori, horri argazki bat atera eta gero, guri bidali. Eta guk informaziño (informazio) hori hartuko dogu (dugu) eta erabiliko dugu. 

Esataria. Urte beteko epean bildu nahi dituzte datuak. 

B1
2021-02-25
28006713
01:14
1984