Folklore kutsua musika-estilo berrietan

Mundu mailako hiru artista arrakastatsuren musika ekarriko du Ainhoa Vitoriak Gaztea Irratiko B aldea saiora. Zer nolako lotura dute musika-estilo horiek folklorearekin?

Entzun ezazu audioa Mon Laferte, María José Llergo eta Mikayla Simpsonen (“Koffee”) musikaren ezaugarriak ezagutzeko.

 

 

 

Argazkia: Connie_sf (Pixabay)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Ainhoa Vitoria. Gaur folkloreaz hitz egin nahi dugu. 
Julen. Mmmm.
Ainhoa Vitoria. Musika munduan beti gertatzen da normalean arrakasta izaten ari den estiloa edo patroi bera jarraitzen dela, ez? Normalean hola izaten da behintzat. Estilo batek arrakasta daukanean, ba, estilo bereko artista asko agertzen dira.
Kasu honetan, nik ekarri dotzutena (dizudana) da, pixka bat sustraiei eutsita dauzen (dauden) artistak.
Julen. Bai.
Ainhoa Vitoria. Emakumeak kasu honetan, eta hemen ja entzuten duzu bere ahotsa Mon Laferte ekarri dotzut (dizut)
Julen. Goazen entzutera pixka bat.
Ainhoa Vitoria. Bale.
Julen. Ondo kantatzen du gainera, e? Uau!
Ainhoa Vitoria. Oso, oso ondo kantatzen dau (du). Folklore kutsu hori ba, beti, bere, presente dago bere musikan. Mon Laferte txiletarra da, baina kasu honetan abesti hau mexikarra da, e...
Julen. Corrido bat da, ez? Bueno, ez naiz batere aditua, agian hanka sartzen ari naiz, baina...
Ainhoa Vitoria. Ni ez naiz, ez. Kantu mexikarra, holaxe definitu dabie (dute) eta ni ez naiz, ez naiz atrebitzen mariatxi edo corrido edo zer, zer ote den hau. Baina, bueno “Se me va a quemar el corazón” daukie (dauka) izena eta polita da zelan esaten daue (du), e: “maitasunaz desikasi nahi dot (dut)” edo, bueno, horrelako zerbait, oso-oso polita da. Bueno, e, askok, claro (noski) kasu honetan ze pasatzen (gertatzen) da, bera txiletarra da, kantu mexikarra, jabetze kulturala zer, zer gertatzen da? Bueno.
Julen. Claro (noski) Jo ze egurra eman zioten Rosaliari horrekin, e... 
Ainhoa Vitoria. Joe, ba, bai, bai. Ba mexikarrak oso pozik omen daz (daude), e? Nik behintzat Twitterren ikusi dotenagatik (dudanagatik), jendeari asko gustatu jako (zaio) eta gainera iruditzen jakie (zaie) oso ondo moldatzen dela, e, ba, estilo honetan Mon Laferte.
E, kasu honetan emakume honek egiten dau (du) denetik, baina denetik da denetik. Kasu honetan mexikarra da bat, baina baita boleroa eta ekarri dotzut (dizut) “Funerales” izeneko boleroa ia (ea) gustatzen jatzun (zaizun).
Julen. Gaur folklorea eta bueno, ba, pixka bat e, bolo-bolo dabilen musika hori, arrakasta duen musika hori, Ainhoa Vitoriaren eskutik, esaterako “Mon Laferte artista”.
(musika)
Gaur folklorea izango dugu esku artean. Folklorea oso presente dagoelako munduko artista arrakastatsu batzuenen (batzuen) artean eta folklore desberdinak gainera. Latino Ameriketatik orain...beste toki batetara goaz, ez?
Ainhoa Vitoria. Bai, Kordobara. Kordoban sortu zen neska gazte hau, denon  ahotan dagoen artista da, e?...
Julen. Ja, ja.
Ainhoa Vitoria. ...azken aldixan behintzet (aldian behintzat)
Julen. Egia da orain Cruz Campok egin duela iragarki bat, e, hor Lola Floresen... 
Ainhoa Vitoria. A, bai. Lola Floresen...
Julen. Bueno, bueno, badakizu nola egin duten hori?
Ainhoa Vitoria. Ez.
Julen. Twitterren ikusi nuen hori eta inteligentzia artifizialarekin (adimen artifizialarekin) egin dute hori. Claro (noski), Lola Floresek ez zuelako hori esan...
Ainhoa Vitoria. A!
Julen. Orduan, aktore bat jarri dute eta Lola Floresen ez dakit zenbat mila argazkirekin bere aurpegia berriz sortu dute.
Ainhoa Vitoria. ¡Ostras! (Arraioa!).
Julen. Esan nahi dut, ez dela benetako bideoa, Lola Floresena.
Ainhoa Vitoria. Ja, ez da bideo bat, aspaldiko bideo bat hartu eta listo (kito). Ba, emoten dau (ematen du), e? Oso ondo egina dau (dago)
Julen. Eta, eta poderío (indarra) esaten duen neska, hori María José da.
Ainhoa Vitoria. Bai. Tu tienes poderío esaten dau (du), María Josék. Bueno, tú tiene poderío edo ez dakit nola esango dauen (duen). 
Julen. Bai, bai. Hori da.
Ainhoa Vitoria. María José Llergo. Kasu honetan emakume hau ezin dugu ulertu bere sustrairik gabe. Ze, flamenkoa da beretzat, behintzat berak esaten du mantra bat. Berak esaten dau (du): “Que tus alas estén enraizadas y tu raíz te haga volar a donde tú quieras”. Sustraietatik, boom, hegan egin. Ze polita hori esaten dauena (duena). María José Llergo justu ahor... Bueno kasu honetan, jabetza kulturalaren asuntuan (kontuan) hemen ez dago ezer esaterik...
Julen. Mmmm.
Ainhoa Vitoria.... ze, bera Kordobakoa da eta berak esaten dau (du) oso garrantzitsua izan dela beretzako (beretzat) bere aitona, e, bere amaren aita. Bere aitona beti musikarekin lotu dau (du) eta beti ikusi du kantuan, eta, eta hortik dator, ez? María José Llergoren musikarekiko maitasuna. Aitona nekazaria zen, orain 93 urte omen ditu.
Julen. ¡Ostras! (Arraioa!).
Ainhoa Vitoria. Eta bueno ya. Baina, bueno, aspaldi, e, nekazaria zen eta bueno ba, sustrai horiek be (ere) bere diskoan entzuten die (dira), ze, “Sanación” izeneko diskoa kaleratu dau (du) María José Llergok eta lehendabiziko (lehenbiziko) kantuan entzuten da “De qué me sirve llorar” euki zun abestixak (eduki zuen abestian) entzuten da norbait lurra lantzen, atxurrarekin pum, pum...
Julen. ¡Ostras! (Arraioa!).
Ainhoa Vitoria. ...lurra nola lantzen ari den, ez? kolpe horiek. Eta orduan, jo ba ikusten da zein garrantzitsua den beretako (berarentzako) bere familia eta bere sustrai hori, ez? Lehen, “La luz”, bai.
Julen. “La luz” izenekoa María José Llergoren eskutik.
(musika)
Ainhoa Vitoria. Beitu (begira) ba, gaztea esan duzu María José Llergo. Hau gazteagoa da, 2000. urtean jaio zen, “Koffee”, eta honek beste folklore mota bat egiten dau (da). Ze, folklore definizioak dio behintzat: “herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika eta abarrek osatutako multzoa dela”. Beraz, reggaea folklorea da.
Julen. Claro (noski)
Ainhoa Vitoria. Mmmm. Ya, hori hola da.
Julen. Es que (izan ere). Esango dugu, ideario herrikoian oso barneratua dugula reggaea. Baina reggaea folklorea da. Esan nahi dut...
Ainhoa Vitoria. Hori da. Folklorea da.
Julen. ...Jamaikatik datorren musika eta aurrerago Etiopiatik datorren kultura bat, Rasta kultura ... 
Ainhoa Vitoria. Hori da.
Julen. Oso lokala (tokikoa) da berez.
Ainhoa Vitoria. Lokala (tokikoa) da baina beti e, ba, oso zabalduta egon den folklorea da.
Julen. Hori da italiar jatetxeak bezala, ez? Ematen duela mundu osoko janaria dela  baina ez, italiarra da.
Ainhoa Vitoria. (barrea) Eta, eta txinatarra. 
Julen. Baita ere.
Ainhoa Vitoria. Beitu (begira). Bueno, kasu honetan, e, generazio (belaunaldi) aldaketa bat egon da reggae-an, belaunaldi berri bat eta ba,  horien izenetako bat, e, ba, belaunaldi berri horren izenetako bat da “Koffee”, Mikayla Simpson da bere izena.
Julen. Simpson?
Ainhoa Vitoria. Bai. Simpson da bere abizena.
Julen. Ba, ze ona!
Ainhoa Vitoria. Bai, Ez dakit.
Julen. Gehiago gustatzen zait oraindik.
Ainhoa Vitoria. Ja, niri be bai (ere bai). Gainera neska maravillosa (zoragarria) da.
Julen. Gainera, gero, reggae-aren munduan neskak egon direla baina askotan beste, beste estilo batzuetan bezala bigarren plano batean beti, ez? Koroak egiten edo ta...
Ainhoa Vitoria. Hori da.
Julen. Hau ez. Hau bere proiektuko lider bezala dago... 
Ainhoa Vitoria. Bai. 
Julen. ...igorle bezala.
Ainhoa Vitoria. Berak esaten dau (du) bere helburua dela munduko gazteriara iristea eta iruditzen jako (zaio) reggaea eta dancehall-a ba dela alaitasunaren, ez dakit, oinarria daukan musika estiloa. Eta hori da gura dauena (nahi duena) zabaldu, alaitasun hori, rollo (giro) on hori. Eta reggaearekin lortu dau (du) eta “Lockdown” abestiak badauka rollo (giro) ona.
C1
2021-02-19
27988772
00:06:39
1050