Teknologiaz igurtzitako kosmetika

"Teknopolis" saioko bideo honetan ikusiko dugunez, Histocell enpresa bizkaitarrak dermokosmetikaren mundua aztertzen du, medikuntza eta kosmetika batuz.

Laborategian bertan sortzen diren ideiak garatu eta gero, Larrabetzun bertan fabrikatzen dituzte produktuak. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Medikuntzaren munduak eta kosmetikarenak gero eta lotura estuagoa dute. Horren adierazgarri da, adibidez, medikuntza birsortzailea. Gure zelulak, ehunak edo organoak berritzeaz, babesteaz edo birsortzeaz arduratzen den diziplina.  

Azken urteotan ehun- eta zelula-terapian egindako aurrerapenek teknologia berriak garatzea ekarri dute. Horrek guztiak bide berriak ireki ditu eta berrikuntza horiek kosmetikaren industriara ere salto egin dute.  

Histocell enpresa bizkaitarrak urteak daramatza medikuntza birsortzailean lanean. 2004an sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu gisa.  

Naiara de Paz, Dermoestetika linearen zuzendaria. Gure produktu guztiak diferentzialak dira. Histocellek [Histocellen] medikuntza birsortzailearen aktibitatea aplikatzen dugulako produktu guztietan. 

Esataria. Enpresa biofarmazeutikoa ikerketa-zentro gisa hasi zen, baina gaur egun, osasun-produktu baten garapen osoa burutzeko gai da, laborategian sortzen den ideiatik hasi eta fabrikazioraino. Azken urteotan metatutako esperientziak eta medikuntza birsortzailearen arloan ekoiztutako osasun-produktu eta osagaiek merkatu berriak zabaldu dizkiete dermokosmetikaren munduan sartzeko aukera ere emanaz. Goi-mailako enpresekin egindako elkarlanak ere lagundu die.  

Naiara de Paz. Cantabria Labs oso, Europan liderra da, nazioartean oso ondo kokatuta dago, eta haiek izan ziren ikusi zutenak nola Histocellen produktuak eta teknologiak potentzial (ahalmen) nabarmena eduki ahal zutela (zuten) dermokosmetikan 

Esataria. Horrela, lankidetza-proiektu bat martxan jarri zuten eta lehen produktua kaleratu.  

Naiara de Paz. Wharton Gel Complex agertu zen etapa (aldi), ikerkuntza-etapa luze baten ondoren. Osagaiak, alde batetik dira azido hialuronikoa eta beste alde batetik, glikosaminoglikano sulfatatuak. Glikosaminoglikano sulfatatuek [sulfatatua] izan daiteke bereziagoa, oso zailak direlako [zaila delako] sortzea sintesi kimika [kimikoaz] edo laborategian.  

Esataria. Printzipio aktibo honen berezitasuna horixe da. Biomaterial edo animalia-jatorriko matrize  estra-zelularra erabili dela produktua sortzeko. Azalean dauden ehunen sustantzia naturalak birsortzeko duen gaitasunak dermokosmetikan erabiltzeko egokia egiten du osagaia.  

Biomaterial honen kontzentrazio handia lortzeak iragazte-lan luze eta konplexua du.  

Jokin Elzo, produktu sanitario eta kosmetikoan zuzendaria. Gure produktu kosmetikoen aktiboa lortzeko erabiltzen ditugun lehengai naturalak erreaktore batean sartzen ditugu. Erreaktore honetan erreakzio kimiko batzuk eragiten dira….  Prozesuaren azken urratsean lortzen duguna da estraktu hau, gure krema eta serumetan aurkitu daitekeena.  

Esataria. Eman nahi zaion erabileraren arabera, osagaia kontzentratuago edo diluituago erabil daiteke, hau da, purutasun handiagoarekin edo txikiagoarekin. Eta horrela aktiboak erabilera kosmetikoa izan dezake, serum edo kremetarako, edo sanitarioa, dermis-barneko injekzioen tratamendurako.  

Medikuntzaren eta kosmetikaren arteko sinergiak ulertzeko beste adibide bat ere bada Histocell. Bere produktu guztiek, hala sanitarioek nola kosmetikoek ikuspegi komuna dute, zelulak eta ehunak estres oxidatiboak eragiten duen kaltetik babestea. Oxidazioa prozesu naturala da gorputz batean; azken finean, bizitzaren oinarrian dago oxigenoa arnastea. Prozesu horretan erradikal askeak sortzen dira. Substantzia horiek oso erreaktiboak dira, baina berez ez dira kaltegarriak beren funtzio bete ondoren deusezten (deuseztatzen) badira, gorputzean pilatzen direnean sortzen dira arazoak, zelulei kalte egiten dietenean eta estres oxidatiboa sortzen dutenean.  

Naiara de Paz. Estres oxidatiboa gertatzen da desoreka bat dagoenean erradikal libreekin eta nabarmena da, adibidez, inflamazio (hantura) asko daukaten patologietan, estres oxidatiboa ere aurkitzen dugu zaurietan, eta zahartzean. Orduan, horregatik gure produktu guztiek daukate ikuspegi terapeutiko berdina. 

Esataria. Histocellek produktu-katalogo zabala garatu du hasieratik. Eta nazioarteko 46 patente baino gehiago erregistratu ditu. Horixe da, adibidez, zauriak orbaintzeko prozesu naturala sustatzen duen osasun-produktu honen kasua.  

Jokin Elzo. Reoxcare produktua fabrikatzeko prozesua bakarra da munduan, eta patentatuta daukagu. Bi osagarriz osatuta dago. Alde batetik, matrize begetal bat eta beste aldetik, soluzio natural antioxidatzaile bat. Matrizea fabrikatzeko soluzio bat prestatzen da erreaktore batean. Soluzioa matrizearen forma duten moldeetan dosifikatu eta liofilizatzen da, hau da, ura kentzen zaio. Horretarako, liofilizatzaile bat behar da, seguraski lantegi honetako makinarik konplexuena. Matrize liofilizatua enblistatzen da eta esterilizatzen da. Beste aldetik, soluzio antioxidatzailea prestatzen da erreaktore batean. Soluzio hau dosifikatu eta esterilizatzen da. Eta honekin Reoxcare lortzen dugu.  

Nola erabiltzen da produktu hau? Matrizea soluzioarekin hezetu, eta sendatu nahi den zauri gainean jartzen da matrizea.  

Esataria. Enpresa biofarmazeutikoak bere produktuak Larrabetzuko instalazio honetan fabrikatzen ditu. Bertako hornitzaileekin egiten du lan eta higiene eta garbiketa zorrotzerako azken teknologia darabilte, eskuartean gama altuko osasun-produktuak baitituzte.  

Jokin Elzo. Instalazio hauen barruan gure produktu guztiak fabrikatzen ditugu gela sailkatuetan, gela klasifikatuetan. Hau da, hainbat ingurumen-parametro kontrolatzen diren geletan. Adibidez, ba kontrolatzen da airean dauden partikulen kontzentrazioa, presioa, tenperatura, hezetasuna…  

Esataria. Dermokosmetika oso merkatu lehiakorra da, eta berrikuntza funtsezkoa da. Horregatik da garrantzitsua beste enpresekin aliantzak sortzea eta teknologiak partekatzea. Horren adibide da liposomazioa. Produktu berriak sortzeko orduan aurrerapausoa izan da teknologia hau.  

Naiara de Paz. Termokosmetika sektorean, liposomazioari esker, aktiboak hobeto, hobeto sartzen dira azalaren, azalean, iraunkorragoak dira eta liberazio kontrolatuagoa dute.  

Esataria. Etorkizunari begira, Histocellek aurrera egin nahi du produktuak ekoizteko eta egiteko prozesuan, baina bereizten dituen ikerketa-lana alde batera utzi gabe.  

Naiara de Paz. Histocellen beti edukiko dugu ikerkuntza-aktibitatea, zeren merkatuari beti eman behar diozu [dizkiozu] produktu, produktu berriak.   

C1 C2
2021-02-01
27931090
08:59
3305