Alaia Garro, adimen handiko gaztea

Alaia Garro hamabost urteko gaztea da eta datorren urtean AEBtako unibertsitate batera joango da programa berezi batekin. Adimen handiko pertsona gisa bere bizi-esperientzia kontatzera datorkigu ETB 1eko Biba Zuek saiora.

Orain oso ondo egon arren, adimen-gaitasun handiak edukitzeak umetan eragozpenak sortu zizkion. Ikus ezazu bideoa egoera bere ikuspegitik ezagutzeko.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Garro, adimen handiko gaztea

Maddalen Arzallus esataria. Urki, Alaia eta Leire.

Leire. Bai.

Maddalen Arzallus. Leire, zu zara ama, noski.

Leire. Bai.

Maddalen Arzallus. Eta aurkeztu zure klana, zure bikotea.

Leire. Urkik hamahiru urte dauzka eta Alaiak hamabost.

Xabier Sukia esataria. Alaia, zuk hamabost urte dituzu…

Alaia Garro. Bai.

Xabier Sukia. …eta datorren urtean unibertsitatera zoaz.

Alaia Garro. Hori nahiko nuke.

Xabier Sukia. Eta nola da hori?

Alaia Garro. Ba programa berezi batekin noa. Orain nago egiten lehenengo urtea batxilergokoa, baina programa berezi batekin, ba ja, ikasturtea bukatutakoan joan ninteke unibertsitatera. Ez hemen, baina Estatu Batuetan.

Xabier Sukia. Leire, orain Alaia oso ondo dago, ezta?, oso bolada onean.

Leire. Bai.

Xabier Sukia. Baina beti ez da horrela izan.

Leire. Ez. Aurreneko(z) diagnostikatu zienen (ziotenean) gaitasun altu(a)k, hasi zi(r)en bullyingak, hasi zen arazoekin. Aurretik joaten zen eskolan ez zeuden presto [prest], edo ez zen ikusten edo… Eta oraingo eskolara joan, San Luis La Sallera, joan zen arte, asko sufritu gendun (genuen) bai guk eta bai, batez ere berak.  

Maddalen Arzallus. Esan dugu hasiera batean ez zenuela ongi pasa, ezta?

Alaia Garro. Ez nuen ondo pasa, ze(ren)…  Aber, nire lehenengo eskolan, nire herrian. Ni egon naiz hiru eskolatan. Lehenengoa non LH egin nuen nire herrian, gero 6. maila eta DBH egin nituen San Luisen, San Luis La Sallen… Eta Bakartxo hemen dago. Bakartxo hona etorriko da, eta zuzendaria da. Orduan bueno… Eta orain nago beste eskola batean, San Luisen ez dagoelako batxilergoa. Eta nire herrian ba gaizki pasa nuen, bullyinga eta jasan, sufritu nituen, eta gero horrek ba, pentsatzen dut marka bat utzi zitela (zidala), geroz eta, geroz eta hobeto damakitena (daramadana), geroz eta hobeto damakit (daramat), baina marka hor uzten du.

Xabier Sukia. Somatu duzu gabeziaren bat irakaskuntzaren aldetik, irakasleen aldetik?

Alaia Garro. Nahikoa eta gehiegi.

Xabier Sukia. Zertan?

Maddalen Arzallus. Zertan?

Alaia Garro. Ba nik pentsatzen dut bueno, egia da, bueno…  Alde batetik, eskola batzuk ez daude prest, ez daukate prestakuntzarik, hau da ez, nire herriko eskolan gertatu zena. Ez daukate prestakuntzarik, ez daukate sentsibilizaziorik eta ez daukate gogorik aniztasunak eta tratatzeko.  Ez gogorik eta ez jakintasuna, eta ez gogorik. Askotan ez da jakiten. Adibidez, nire amak esan duen bezala, nire diagnostikora ailegatzeko beste pila bat egin zizkidaten. Aurrena pentsatzen zen autismoa neukala, eta tratamenduak eman zizki(da)ten eta ez zuten funtzionatzen. Noski, ez zuten funtzionatzen ez neukalako autismorik, baina hori pentsatzen da. Edo ez da inoiz jakiten Eta ez da inoiz laguntza ematen. Ez dugula laguntza pila bat behar, baina piska bat behar dugula.

Maddalen Arzallus. Zure ustez zer egin beharko lukete eskolek edo irakasleek Adimen Handiko Pertsonekin?

Alaia Garro. Bale. Niri adibidez, San Luisek…  Eskola berezi bat da. Hor dauden denak ez dira adimen altukoak, baina prestatuta daude, beste eskola asko baino prestatuago daude Adimen Handiko Pertsonentzako eta bere iniziatiba ona iruditzen zait, ba adibidez, ba zabaltze-gela bat daukate… Bueno, gero Bakartxok azalduko dizue hobeto… Baina nire ustez ez da nahikoa, ze(ren)... Bat, Gipuzkoako, adibidez… Gipuzkoako, gu gipuzkoarrak garelako, Gipuzkoako haur guztiak, Adimen Handiko Haur guztiak ezin dira eskola bakar batean sartu, ze(ren) Adimen Handiko Pertsona askoz ere gehiago daude uste duguna baino, ehunetik bi, esaten dut… Imajinatu, ehun haurretik bi, hirurehun pertsonako eskola batean, ezin dira sartu. Eta gero baita ere, eskola gehiok (gehiagok), horregatik(an), eskola gehiagok behar dutela prestakuntza gehio (gehiago), prestakuntza, sentsibilizazioa, jakitea zer den Adimen Handiko Pertsona bat, eta nola tratatu. Eta nire ustez gainera, hori ez da nahikoa. Nire ustez  behar dena egitea, sistema aldatzea, ze(ren) niri arreta asko deitzen ditena (didana) da Ameriketako sisteman, Estatu Batuetako sisteman, adibidez,  

Xabier Sukia. Bai?

Alaia Garro. Irakaskuntza momentu batean, ikasleei ematen zaiela aukera bere ikasketen kontrola edukitzeko. Ikaslea dagoela bere ikasketen kontrolpean [kontrolpea duena]. 

Maddalen Arzallus. Ikasleekin orduan, zuk esaten duzu bueno, kontrola ematen zaiela. Ikasleekin orduan zehazki zer, zer egin behar da?

Alaia Garro. Nire ustez, kurtsoz aurreratzea edo errepikatzea, ze(ren) gertatzen da errepikatzea… Hori aber, ezer ez baino hobea da, baina sozialki eta izan leike (liteke) baita ere kaltegarria ze(ren), nire klasean daude pertsonak hamazazpi urte bete behar dituztenak eta nik ez dakit zer… Beraiek dauzkate esperientziak guztiz desberdinak…

Maddalen Arzallus. Desberdinak

Xabier Sukia. Bai. Guztiz.

Alaia Garro. …ze(ren) hamazazpi urte dauzkate eta nik hamabost urte dauzkat, eta ume bat naiz; umea sentitzen naiz. Garrantzitsua da Adimen Handiko Pertsonei ematea aukera bere adineko, edo bere, gutxi gora behera bere adineko pertsonekin egoteko. Baina baita ere gela barruan, igual ba taldeak egin gaitasunaren arabera. Adibidez, matematikan, matematikan oso ona baldin bazara ba talde bate(a)n eon (batean egon), eta hola, lan gehiago ez dizute jartzen. Ze nire ustez lan gehiago jartzea…  Adibidez, begira, zu oso ona zara matematiketan, eta orduan bost ariketa gehiago jarriko dizkizut. Hori da contraproducente [kalterako]… Nik pentsatuko dut, joe ba, kaskar egingo dut matematiketan, eta hola ez dizkidate bost ariketa gehiago jarriko… Baina gaitasun-maila desberdinak, hola, ni nire adinekoekin nago, edo bueno, gutxi gora behera nire adinekoekin, ze(ren) ni abendukoa naiz, baina(n) aldi berean nire burua estimulatuta dago, ez dut motibaziorik galtzen. Eta gainera ikusi egiten da, hau da, ikusi egiten da [direla] pertsonak adimen altukoak, eta horrek baita ere bullyingak eta holako gauzak egiten ditu nola jaitsi [jaitsi bezala].

C1
2021-01-29
27924668
00:05:37
1376