Maradonari abestia: “Nork egin zaitu Jainko? Marado, Marado…”

Gaztea Irratiko Dida  saioaren entzungai honetan, Maddalen Arzallusek Maradonari abestu dio.

Bertsolariak Maradonaren balorazioa egin eta, futbol jokalaria izateaz gain, pertsona ere badela adierazten du abesti honetan.

 

 

 

 

Argazkia: Cadaverexquisito (CC BY-SA 3.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Zuzenean, Di Dan, Maddalen Arzallus, aktualitatea, Maradona eta beste. 

Maddalen Arzallus bertsolaria. 
Imajina nezakeen
etxe pobre baten
ama umil bat haur bati
titia ematen.
Nahiz eta lehendik ere 
nahikoa zeukaten, 
han sortu zen Maradona.

Kaleetan hazia,
kaleak hezia, 
neskekiko zeukan 
interes berezia,
eta berekin zuen
famaren grazia, 
ustez bazuena dena, 
ustez lortu zezakeena
nahi zuen guztia.

Goazen! 
Esataria 1. Eup. Santa Maddalena esango dugu. 

Imajina nezakeen
etxe pobre baten
ama umil bat lau haurri 
titia ematen.
Nahiz eta lehendik ere 
nahikoa zeukaten, 
han sortu zen Maradona.

Kaleetan hazia,
kaleak hezia, 
neskekiko zeukan 
interes berezia,
eta berekin zuen
famaren grazia, 
ustez bazuena dena, 
ustez lortu zezakeena
nahi zuen guztia. 

Kolpe eta zartako, 
Marado, Marado, 
irain eta halako, 
Marado, Marado, 
Jainkoaren eskua: 
bikotearen kondena. 
Nork egin zaitu Jainko?,
Marado, Marado,
huts egin duzu nahiko, 
Marado, Marado,
baina egun more batez
iritsi zaizu orena.
 
Gizaki jainkotua, 
Elizak gurtua, 
baloi-kontuengatik 
heroi gaurkotua, 
ohore guztiekin 
edonon sartua, 
miresmenez agurtua. 

Nahiz izan futbolari,
izugarri ona, 
nahiz eta barne-gatazkek
nahasi gizona, 
pertsonak izan behar du
lehenik pertsona, 
baina azkenean heldu da
Jainkoa infernura. 
Adios Maradona. 

Kolpe eta zartako, 
Marado, Marado, 
irain eta halako, 
Marado, Marado, 
Jainkoaren eskua: 
bikotearen kondena. 
Nork egin zaitu Jainko?,
Marado, Marado,
huts egin duzu nahiko, 
Marado, Marado, 
baina egun more batez
iritsi zaizu orena.
 
Esataria 1. Nork ez du nahi momentu batez argentinarra izan nahi kantu hau entzunda, akordeoi hau entzunda. 

Joan da, eta beraz goian
bego, bego. 
Nahiko gerra egin duzu
Diego, Diego, 
Joan da, eta beraz goian
bego, bego. 
Nahiko gerra eman duzu
Diego, Diego.  

Kolpe eta zartako, 
Marado, Marado, 
irain eta halako, 
Marado, Marado, 
Jainkoaren eskua: 
bikotearen kondena. 
Nork egin zaitu Jainko?,
Marado, Marado,
huts egin duzu nahiko, 
baina egun more batez
iritsi zaizu orena. (2 aldiz)
iritsi zaizu zure orena. 

(Txaloak) 
Esataria 1. Eta amaitu da abestia. 
Esataria 2. Oso ondo Arzallus. 
Esataria 1. Amaitu da kantua. 
Esataria 3. Oso ona. Ederra. 

B2
2020-12-02
25182761
00:05:08
2220