detalle dokuteka-generico-fitxa

Gabonetako argiak

Euskadi Irratiko Jin eta Joan  saioaren entzungai honetan gure hiriburuetako Gabonetako argiak dituzte mintzagai.

Eguberriak halabeharrez desberdinak izango diren honetan, ba al du zentzurik Gabonetako argiei eusteak? Herritarren iritzi eta testigantza desberdinak ezagutuko ditugu entzungai honetan.

 

 

 

Argazkia: Pxfuel

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Aste honetako Jin eta Joan Eguberrietako, Gabonetako argiei buruz. Alegia, pandemiaren eraginez halabeharrez Eguberriak ezberdinak izan behar diren honetan esaten ari bagara ohiturak aldatu behar ditugula eta murriztu, badu zentzurik, Aritz, Eguberrietako argiei eusteak?  

Edozein kasutan, aurten Aritz, Eguberrietako argiekin hiriburuetan zer ikusiko dugu? Zer asmo dago? 

Aritz kazetaria. Ba ikusiko ditugu e!, guztietan Eguberrietako argiak. Aldaketarik handiena, akaso, Biarritzen, ohikoa izaten baita urteko azken asteko argi-ikuskizuna, horiek guztiak bertan behera utzi dituzte. Baina Eguberrietako argiak egonen dira. Bilbon ez dute argitu  zenbat argi jarriko dituzten eta non, baina argiak egonen direla, bai. Kasu honetan udalak nabarmentzen digu beraien jabetzakoak direla milioi bat led bonbila horiek, duela 4 urte 800.000 euroko inbertsioa egin zuten. Eta beraz, gastua ez litzatekeela handia, behintzat jartzearena. Gero, aparte, dago kontsumoa. 

Iruñean aurreko urteetan baino % 25 gehiago… 

Esataria. Gehiago?  

Aritz kazetaria. Bai. 146.000 euro. Gasteizen % 33 gehiago argietan: 165.000 euro. Donostian oraindik ez digute erabat zehaztu baina zertxobait gutxiago, 250.000 eurokoa izan daiteke gastua. Jarrita daude jada euskarriak, jada esleitu zelako horiek jartzen dituzten enpresari, eta  ordaindu zitzaion faktura (ordainagiria)… Portzierto, Gasteiz, Iruñea eta Donostian, Iluminaciones Ximenez, Kordobako enpresak egiten du zerbitzu hori. Eta Baionan gaur hartuko dute erabakia.  

Esataria. Ba entzule batek esaten digu: “Niri ez zaizikit Gabonak gustatzen, baina egia da garairako goxotasun pixka bat ematen diela gure kaleei Gabonetako dekorazioak, ze(ren) askotan triste eta gordinak suertatzen dira”. Zuri kalean, zer esan dizute, Aritz? 

Aritz kazetaria. Bueno, Amaia Rubio lankideari esker, lankideari esker bildu ditugun testigantzek Jin eta Joan hori erabat islatzen dute.  

Elkarrizketatua 1. Esaten ari baldin badira aurten ezin direla jaiak ospatu, eta gauza guztiak bertan behera gelditzen ari baldin badira, logikoena iruditzen zait izango litzatekeela argien kontu hori ere bertan behera geratzea.  

Elkarrizketatua 2. Ba behar duen jendeari laguntzeko. Adibidez, jende askok ez da(u)ka jateko, eta argietan gastatzen dugu dirua. Ez zaizkit gustatzen. O sea que (Beraz), ez.  Eta ez badituzte jartzen, ba berdin zait. Alferrik dirua gastatzea iruditzen zait.  

Elkarrizketatua 3. Iruditzen zait orain ez dela momentua horretarako. Uste dut bai, orain mantendu dela pixka bat izpiritua, eta familiarekin egon, eta holako gauzak, eta listo.  

Elkarrizketatua 4. Covidarekin dagoen desastrearekin, alde guztietatik… Ez zait ondo iruditzen halako gastua egitea argietan.  

Esataria. Hortxe Jin, ezezkoa, eta Joan, baiezkoa. 

Elkarrizketatua 5. Anbiente (giro) pixka bat ematen dio herriari, ez?  Azkenean, argi gabe ez dago Gabonik, ez? Ez gara amargatuko (ernegatuko) azkenean etxean denak, ez? Nik uste gauza horiek mantendu egin behar direla. 

Elkarrizketatua 6. Bai. Gustatzen zaizkit. Eta iruditzen zait ba polita jartzen dutela herria.  

Elkarrizketatua 7. Bai. Gustatzen zaizkit, eta iruditzen zait momentu honetan, gauden egoeran, interesgarria dela argiak jartzea, ze(ren) jendeak pixka bat itxaropena behar du, eta horrek pixka bat jendearen poztasuna bultzatzen du.  

Esataria. Eta zer sentimendu eragiten digute argiek? Ba horretan ere Jin eta Joan, ziurrenik Eguberriek eragin digun sentimenduaren arabera. 

Elkarrizketatua 8. Ba, poztasuna bai, eta kontsumitzeko gogoa, ba bueno, baita ere esan beharko dugu. 

Elkarrizketatua 9. Sentiarazi gauza gutxi. Bakarrik(an) Gabonak direla, baina kontsumismoarekin lotzen ditut.  

Esataria. Ez da maila gutxiko eztabaida.       

detalle2

Dokuteka

B2
2020-11-23

x61pRelaContWAR

23261520
00:03:21

x61pViewCountWAR

6819

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR