Euskal kostaldeko landarea

Bitxia da, baina 'Armeria euscadiensis' landarea Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean bakarrik hazten da.

Euskal Herriko kostan ugaria da, baina mundu osoan ez da beste inon ikusten, horregatik babestua dago. Euskadi Irratiko entzungaia landare horri buruzkoa da.

 

 

Armeria familiako landare baten lorea, 'Armeria euscadiensisen' oso antzekoa. Argazkia: Pxhere


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAIALEN OTERMIN 1. Gaur Bizkaian eta Gipuzkoan, gaur ez, bihar barkatu, Bizkaian eta Gipuzkoan jai eguna da eta orain bi lurralde horietako kostaldean bakarrik jaiotzen den landare bat ezagutuko dugu. Gure artean bakarrik hazten den landare bat da, lore txiki askoz osatutako bola baten forma du, Armeria euscadiensis da bere izena eta Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean bakarrik jaiotzen da. Landare honen historiari begira jarrita esan dezagun, botanikari frantses batek topatu zuela XIX. Mendearen amaieran Donostiara egindako bisita batean. Arantxa Irastortza.

ARANTXA IRASTORTZA ESATARIA 2. Lore polit-polit batez aritu behar dugu ondorengo minutuotan, Euskal Herriko Armeria landareaz. Armeria euscadiensis, hori da bere izena eta esan genezake mundu osoan Euskal Herriko kostaldean baino aurkituko ez dugun landarea dela. Eta horretaz hitz egiteko Anais Mitxelena biologoa dugu gurekin. Armeria landare horren deskribapena eskatu diogu lehenik.

ANAIS MITXELENA BIOLOGOA. Loretan dagonean oso lore polita da eta bueno izango litzateke behealdean hola  lantza moduko hostoak azaltzen zaizkion lore arrosa bat. Orduan, ateratzen zaio zurtointxo bat goraka, nahiko tentea dena eta goian lore txiki arrosa pila bat elkartzen dira bola bat formatuz eta hori gertatzen da gutxi gorabehera apirila bukaeran maiatza erdialdean. Berez, iraunkorra da baina, erdi ezkutuan pasatzen du negua. Horrek esan nahi du bere neguko kimuak gelditzen direla lurrari pegatuta, hotzaren babesean, negua pasatu ahal izateko eta orduan, ez ditugu ikusten baina gero berriro udaberria datorrela, ba hasten dira hostoak garatzen eta berriro ateratzen da zurtoina eta lorea, eta orduan ikusten dugu.  

Kostaldeko kresala behar duen landarea da eta topatuko dugu kostaldean ditugun itsaslabarretan topatzen diren zelaietan, belar zatitxo horietan topatuko dugu. Ba Jaizkibelera edo bagoaz, landarea dagoen tokira hurbiltzen bagara, irudituko zaigu bueno ba dezente ugaria dela, baina mundu mailan ikusten badugu, ba bere banaketa oso-oso mugatua da, gure kostaldean bakarrik azaltzen da, Bizkaian eta Gipuzkoan. Babestua dago, Euskal Autonomia Erkidegoko katalogoan zaurgarri modura, bigarren katalogoko maila da, bigarren mailakoa, eta baita ere espainiar zerrenda gorrian, baita ere zaurgarri modura dago.  

ARANTXA IRASTORTZA. Deigarria egiten zaigu Armeria euscadiensis landare hau Euskal Herrian bakarrik hazten dela jakitea eta horren harira galdetu diogu Anais Mitxelenari nola jakiten den munduan, beste edozein lekutan, ez dagoela horrelako landarerik.

ANAIS MITXELENA. Bai, datu base erraldoiak daude eta bueno gaur egun gainera, oso erraza da, beno ba jende aditu asko dago, gero baita ere botanika gustatzen zaien pertsonak ere badira eta bueno, aipuak jasotzen dira eta gero identifikatzeko ere badaude holako pertsonen elkarteak eta bueno jakiten da, baina ez da hain erraza identifikatzea, espezie bat beste batetik desberdintzea eta bueno hor aritzen dira taxonomoak lan eta lan. Kontutan hartu behar dugu Euskal Herria dagoela, Europa eta penintsula arteko pasoan edo ez? Orduan, bueno badaude endemismoak direnak, endemismo hertsiak eta horiek ba bai noski egongo dira, badaude katalogatuak, baina baita ere badaude beste batzuk ba  endemismo ez hain hertsiak direnak edo bueno ba nahiz eta mundu mailan askoz ere banaketa zabalagoa izan, bertan urriak direnak.

ARANTXA IRASTORTZA. Bueno ba, Armeria euscadiensis da ezagutu nahi izan dugun landare honen izena.

B2
2020-09-28
22832836
00:04:01
552