Sukaldean aritzeaz Arguiñanorekin

Otorduak prestatzen jakitea garrantzitsua dela esaten du Karlos Arguiñano sukaldariak.

Supermerkatuetan gero eta janari prestatu gehiago ikusten dela aipatzen du Euskadi Irratian egindako elkarrizketaren pasartean.

Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 

 

Argazkia: Luis MGB (Pixabay)

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Maite Artola esataria. Behin baino gehiagotan entzun dizugu esaten oinarrizkoa dela etxean sukaldean aritzea. Orduak horretan ematea, eta ez, zer dakit ba nik, telebista-saioei begira.  

Karlos Arguiñano sukaldaria. Bai, askotan esaten det (dut) nik etxean prestatuko janaria… Eske gero zuek, ni bezala, eta entzuten ari direnak, joango gera (gara) dendetara, karnizerietara (harakindegietara) supermerkatuetara, eta ikusiko dute zenbat janari eginda dagoen: ensaladilla rusa, (entsaladilla errusiarra), kaneloiak, patata-tortilla, plastikoan bilduta, ya (jada) eginda. Eta euskaldun batek nola ez du ba egingo patata-tortilla bat etxean, 20 minutuan? Baina zer da? Non gaude? Hainbeste urtetan eskolara bidali, ikastolan 8 urte, institutua, unibertsitatea eta gero, patata-tortilla plastikoan bildutakoa erosteko? Joder, hori ez da kultura, hori da a la deriva, a la deriva (noraezean) da hori. Eta nik beti esaten diet: etxean egindakoa da askoz gozoagoa, eta hori, osasuntsuagoa, askoz merkeagoa eta askoz gozoagoa.  

Eta aita eta ama gazteei, ume txikiarekin, batzuetan farmazian igual, ikusten ditut, eta ni begira. Ni aspirina bila edo. Eta azenario, zaingorri- krema erosten edo ilarra-krema erosten farmazian, umearentzako. Zaingorri-krema farmazian? Farmaziara sukarrarekin! Horretarako joan behar da azokara. Kilo-erdi bat azenario, zaingorri erosi, patata bat nahastu, 5 minututan egosi eta trituratu (txikitu). Eta hori ez al daukagu egiterik? Ez, baina frantsesez eta ingelesez egiten omen du. A, joño, oso ondo, ingelesez egiten badu, joan dadila farmaziara berriro, zera, krema bila.  

Ez dakit. Pixka bat esajeratzen ari naiz, baina hala da pixka bat. Edozein tokitara joan eta ikusten dezu (duzu) geroz eta gehiago, janari gehiago, eginda. Makarroiak tomatearekin. Makarroia tomatearekin? Baina zer da? Hainbeste urte eskolara joanda makarroiak tomatearekin egiteko kapazidaderik (gaitasunik) ez?  

Umeak, umeak zaintzeko gero umeak zaintzeko denborarik ez; klaro, denbora, gimnasiora: sling, spilin, klinin, flinin, tanin, fonin eta flunin.

Esataria. Emaiguzu errezeta bat datorkigun garai honetarako.  

Karlos Arguiñano. Bueno, orain dator beroa. Errezeta, errezeta, jatekoa, ez? Bestelakoa...

Esataria. Bueno, nik bestelakoa eskatzen nizun, baina nahi baduzu, bietatik eskertuko dizugu.  

Karlos Arguiñano. A, bestelakoa! Errezeta? Bueno, ez. Nik jendeari esango nion sukaldatzeko. Orain hasi direla, azkenengo bi hilabete hauetan, pizzarekin eta aspertu direla eta zera, oilasko-bularrarekin, eta pixka bat sukaldatzeko. Eta pixka bat sukaldatzen badute, osasunez ondo ibiliko dira, diru gutxiago gastatuko dute, eta osasuna baldin badaukazu, beti modu onean egongo zera (zara) edozein problema, problemari aurrera botatzeko [aurre egiteko].  

Eta errezeta sukaldekoa, vichyssoise izena, frantsesa du. Baina hori porrusaldatik dator.  

Esataria. Hori esan behar nizun.  

Karlos Arguiñano. Eta bai, krema hotz bat, porruarena. 10 porru, zuria, zuria, parte berdea, pittin bat badago jartzea, baina, 10 porru zuri, patata bat eta 2 tipula. Rehogatu (sueztitu) lapiko batean, gatza jarri. Rehogatu eta gero urez estali, eta 4 minutuko, olla expresean (lapiko lasterrean) 4 minutu eman, 4 minutu.  

Gero baso, batidoran (irabiagailuan), batidora americana (irabiagailu amerikarra) esaten zaiona, batidoak eta (irabiatuak eta) egiten diren baso horietan trituratu (txikitu) ondo minutu batean eta gero esne-baso bat nahastu…

Esataria. …erantsi.  

Karlos Arguiñano. ...erantsi, eta berriro eman kolpea, beste minutu-erdiko kolpe bat, eta krema hori, bai hotza, beroa, eta epelean, izugarri ona da, izugarri ona.  

Aste honetan bi aldiz egin det (dut) etxean. Eta nire, nire andrea, Luisi, oso exijentea (zorrotza) da, eta irribarrea bota du bitan. O sea que (alegia) irribarrea bota badu Luisik seinale oso ona, zergatik (zeren) la inspectora Guía Michelin ( Michelin gidako ikuskaria) nik etxean daukat.         

B1
2020-06-30
22344563
00:04:46
483