Txina zaharreko ipuinak

Azken hilabeteotan Txina gora eta Txina behera gabiltza, birusaren lehen sintomak han azaldu zirela-eta, albistegietako titularrak bete ditu ekialdeko indarrak. “Txina koronabirusa baino askoz gehiago da”, pentsatu zuen Jexux Eizagirre Portillok, eta inguru haietan historian zehar sortutako ipuinak bilatzeari ekin zion, hautatu eta euskarazko bertsioak egin ditu.

Jatorrizko ipuinen bertsioak dira, garbi utzi nahi du hori Jexux Eizagirrek, abiadura, mugimendua, indarra jarri nahi izan baitie ipuinei eta horretarako, hizkuntza bakoitzak dituen baliabideak erabiltzea komeni baita, itzulpen zehatza egin gabe.
 “Jatorrizkoaren esanahia transmititu behar da, eta ondoen hizkuntza bakoitzaren formulekin transmititzen da”, dio Jexuxek. 

Pako Eizagirre Irurek ahotsa jarri die kontakizunei, Maitane Gartziandiak ilustrazioak gehitu dizkie eta Eneritz Arzallusek edizioa eginda, ARGIAk bere web orriko Literatura kanalean zintzilikatu ditu, egunean bat, denon gozamenerako. 

Gainera, ipuinaren testua ere irakurgai dago.

Hemen dituzue zazpi ipuinak:

 

Gogoratu, halaber, atari honetan bertan, IPUINAK atalean, kontakizun gehiago aurkituko dituzuela, mailakatuta. Gozatu literaturaz!
 

 


B2 B1
2020-04-28
21914630
1251