Liburuen izenburuekin, kontaketa egin

Etxean eskura zituen liburuak hartu eta izenburuak josi ditu Monika Arratibel Goñi irakasleak kontaketa honetan.

Bideoan grabatu du Monikak bere kontaketa.

Gauza bera egingo al zenuke zuk?

Grabatu eta argitalpenak@habe.eus helbidera bidaltzen badiguzu, oparitxo bat jasoko duzu trukean. 

Jatorrizko bideoa, helbide honetan duzu ikusgai.
 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Arturo eta Klementina kezkaturik daude, bihotzen sendagilea behar dute. Kezkamuxelak ere egin dituzte, beldurra goxatzeko.
Askotan, nire oinen azpian sentitzen dut gure mundua, baina zaindu edo xahutu egiten dugu? 
Telebista piztu eta txorimaloa mintzatu zen: 
-Ai, tontolapiko ugari dago munduan. Kaka putza! Hainbeste egun etxean sartuta, koloretako munstroaren koloreak nahasten zaizkit! Baina, hala ere, munstro arrosa da nire gustukoena.
Nire maitea ikusteko irrikatan nago. Ama, ezetz asmatu zenbat maite zaitudan! Eta ezetz jakin zein koloretakoa den musu bat !
Niretzako, arrosa eta leuna da eta moko txikiek ematen dituztenak ditut gogokoen Eta lokartu aurretik ematen direnak ere bai.
Kontu zaharrak ditugu biziaren historian. Gartxotek Itzaltzuko azken bardoak, abesten zituen ugari. Joxe Miel Barandiaran ataundarrak ere jaso zituen beste hainbeste. Egungo bizipenak ere Euskal Herriko historian jasota geldituko dira.
Idatzi, idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako.
Bitartean, hartu liburu bat, irakurri xomorro-poema bat gauero, berehala etxetik irten eta bidaiatu ahal izango dugu, piztiak bizi diren lekura.
“Neu naiz indartsuena” esan behar diogu geure buruari, izugarriak baikara, eta izango garelako betiko.
B1
2020-04-24
  • Monika Arratibel Goñi
21899003
02:23
843