Erro biologikoen bila

Garazi adopzioan hartutako neska zarauztarra da eta betidanik ezagutu nahi izan ditu bere erro biologikoak.

Kolonbiara bidaiatu zuen bere sorterria hobeto ezagutu eta hango familiaren arrastoak jarraitu nahian.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Zer moduz joan da zure sorterrira egin duzun bidaia hori?
GARAZI, ELKARRIZKETATUA. Primeran!
MAITE ARTOLA. Zu zarauztarra zara, jaio berritan ekarri zintuzten adopzioan hartuta eta, orain, zergatik itzuli zara Kolonbiara?
GARAZI. Nik aukera hori eduki ahal izan detelako (dudalako) eta, gainera, nik txikitandik esan izan dut: 15 urterekin joan egingo naiz, 15 urterekin joan egingo gara danak (guztiok) batera.
MAITE ARTOLA. Eta zergatik behar zenuen Kolonbiara joan?
GARAZI. Nire txostenean -adopzioko txostenean- jartzen zuelako (zituelako) izenak eta nere amak ja kontaktua lortu zuelako. Hori gehien bat, baina...
MAITE ARTOLA. Zure amak, ez ama biologikoak, baizik eta, zure amak: Txusek.
GARAZI. Bai.
MAITE ARTOLA. Zuk, beti izan duzu, hortaz, behar bat baina, urratsa ematea?
GARAZI. Bueno, eske, esan kolonbiarra naizela baina ez jakitea nire herriari buruz asko, ez naizelako egon, ba, ez dakit, nik jakin nahi nuen eta aukera ez nuen nahi desaprobetxatu.
MAITE ARTOLA. Eta, zure hango familiaz, zer jakin nahi zenuen?
GARAZI. Ama bizirik zegoen, aita bizirik zegoen, baneuzkan anaiak edo, ahizparen bat badaukat?
MAITE ARTOLA. Zutaz bai ote dakiten?...
GARAZI. Bai, beraiek esan didate bazekitela bizirik nengoela, adopzioan hartu nindutela, baina ez zekiten ezer gehiago, ez, familiak.
MAITE ARTOLA. Zer familia daukazu Kolonbian? 
GARAZI. Daukat ahizpa bat eta, gero, anai(a) bat, ni baino zaharragoak biak.
MAITE ARTOLA. Orain dela hiru hilabete ez zenekien anaia hori bazenik ere? 
GARAZI. Ez.
MAITE ARTOLA. Ahizparen berri bai baina anaia honen berri ez?
GARAZI. Ezer ez jakiteaz, orain dakiten informazioa jakite(r)a, kristoren saltoa dago.
MAITE ARTOLA. Eta, ama? Amaren arrastorik? Ama biologikoaren arrastorik?
GARAZI. Bai, ama, orain badakit bizirik dagoela eta ezin izan dugu ikusi ere ez,  baina lasai, ze nik ezagutuko dut.
MAITE ARTOLA. Txiki-txikitandik jakin izan duzu non erditu zintuen amak, ezta?
GARAZI. Bai, bai. Erditu ninduen 80. kaleko zubipe batean, eta...
MAITE ARTOLA. Bogotako autopistan?
GARAZI. Bai, bai: Bogotan. 
MAITE ARTOLA. Zu autopistaren leku horretara itzuli zara?
GARAZI. Bai. Bidaia honen zati garrantzitsu bat hori zen: nire sorterria ezagutzea, ze nire historia kontatzerakoan, ni jaio izan naiz zubipe baten azpian eta ya esta. 
MAITE ARTOLA. Eta, jakin duzu, ama saiatu zela zu zaintzen, ezta? 
GARAZI. Bai, bera saiatu zen ni zaintzen, eta...
MAITE ARTOLA. Nahi izan zuela baina ezin izan zuela.
GARAZI. Hori da: ezin izan zuen droga kontuengatik eta niri poztasuna ematen dit hori jakiteak, ze, gainera, badakit asko maite zituela umeak, haurdun zegoen bitartean bazekiela gure izena...
MAITE ARTOLA. Hala ere, pentsatzen dut, norberarentzat, inportantea izango dela oso, jakitea, amak nahi zintuela.
GARAZI. Bai, bai, noski! Jendeak pentsatzen du ez zintuelako nahi ez zintuela maite eta, horrela, eta niri beti geratzen zitzaidan duda hori, igual ez ninduela maite, baina badakit gezurra dela, orduan, ni pozik nago. 
MAITE ARTOLA. Eta gero iritsi ziren zure aita, zure ama eta anaia: zure bila.
GARAZI. Bai, nire anaia, bi urterekin, joan zen Bogotaraino nire bila: poztasuna ematen dit, ze, kristoren suertea eduki dut nire familiarekin, beraz, ez naiz damutzen, o sea, damutu, ez! (Barreak)
MAITE ARTOLA. Bai, ulertzen da...zorte handia izan duzula.
GARAZI. Hori, hori!
MAITE ARTOLA. Batzuetan, hala ere, adopzioan hartutako haurrez, oso modu orokorrean hitz egiten dugu, eta esaten dugu motxila bat dakarzuela zuek, gero, modu gaiztoan, bai norberari, bai inguruan lehertzen dena.
GARAZI. Nik esango nioke ez dugula beldurtu behar, ez dugula ezkutatu behar nondik gatozen, gure jatorria.
MAITE ARTOLA. Ez zara kolonbiar egingo?
GARAZI. Eske, banaiz! (Barreak) Zarauztar-kolonbiarra naiz, bai!
C1
2020-04-08
21826355
00:04:24
727