detalle dokuteka-generico-fitxa

Adopziora egokitzeaz

Adoptatutako seme-alabek familia berriaren maitasuna onartzea izaten da, dudarik gabe, guraso askoren erronka berria.

Haur gehienek umezurtz-etxeetan ez dute behin ere jaso ez arretarik, ez maitasunik, ezta estimulu-arrastorik ere, eta, jakina, horrek berebiziko eragina izan dezake umearen garapenean: bizpahiru urtekoek otorduetan ez dute mahaian eseri nahi izaten eta uko egiten diote elikagai solidoak jateari —biberoia nahiago baitute—, gurasoen besoetan baino ez dute egon nahi izaten, ez dute beroriengandik bereizi gura izaten, etab.

Bestalde, kanpoko herrialdeetan eginiko adopzioak direnean, arazoak larriagoak dira, haur txikien kultura, hizkuntza eta ohiturak bestelakoak direlako. Espainian 2005ean 35 herrialdetatik adoptatu ziren 5.423 haurretatik 2.753 Txinatik zetozen, 1.262 Errusiar Federaziotik, 394 Ukrainiatik, 224 Kolonbiatik eta 227 Etiopiatik.

Haur horien gabeziek gerora zaildu egiten dute famili bizitza, jokamolde zail eta okerrak edukitzen dituzte-eta. Nolanahi ere, denen ardura izango da —eta ez haurrarena bakar-bakarrik— familiako kide berriari egokitzen laguntzea: komunikazioan, elkarrenganako konfiantza eta errespetuan,  maitasunean eta familiaz kanpoko pertsonekiko harremanetan. Gogoan izan dezagun, askotan, gurasoak ez daudela prestaturik haur txikiaren arazoak kudeatzeko. Zergatik? Adopzioaz eta adoptaturiko haurraz itxaropen okerrak ezarri dituztelako, edota trebezia eskasa agertu dutelako liskar eta arazoak konpontzeko, edota profesionalen laguntza eskatzeko gauza ez direlako, etab.

Nola aurre egin arazo larrienei

- Ez du maitasun-keinurik egiten. Pazientziaz hartu behar da, luzera begira, konfiantzaz jokatu, harekin batera jardun eta lotura afektiboa osatzen laguntzeko aukerak eskainiko dizkiogu: eguneroko jarduerak berarekin partekatzea, jolasean aritzea, beren gauzekiko interesa agertzea, etab. Ez dugu behartuko, inolaz ere,  oraindik sentitzen ez duen maitasuna adieraztera.

- Familia arbuiatzen du. Oso garrantzizkoa da haurrak informazio gardena eta aberatsa izatea: bere famili egoera ezagutzea, garbi edukitzea zein diren jatorrizko familiarekin itzultzeko dituen aukerak, zer gertatu den ulertzea, etab. Etorkizuneko planak berarekin egiteak familia berrian izan dezakeen behin-behinekotasun sentimendua ezabatzen lagunduko dio.

- Samintasunez oroitzen da iraganaz. Lehenik eta behin, errespetatu egin behar zaizkio dituen sentimenduak, horrelakoak edukitzeko eskubide osoa du-eta; ezin zaio bere barne-bizitza ebatsi. Gainera, sentimendu kontrajarriak lantzeko laguntza eman behar zaio, atzean bizitza oso bat utzi baitu.

- Arreta eta maitasun gehiegi eskatzen du. Bere ingurukoen premiak ulertzen eta errespetatzen irakatsi behar zaio, eta, gainera, ulertarazi egin behar diogu denek errespetatu behar ditugula elkarrekin bizitzeko arauak.

- Adopzioak porrot egingo duen beldur dago. Gizakiak lotura afektibo iraunkorrak finkatzeko premia du. Norbaitengan sinetsi ahal izateko, oinarrizko premiak aseak eta bermatuak izan behar ditugu. Ezinbestekoa da haurrak familiako kide dela sendo sentitzea. Etorkizunarekiko ziurgabetasuna ezaba daiteke haur horrekin famili bizitzako hainbat alderdi antolatuz eta haurrari horretan parte harraraziz. Berari aldaketen berri eman, berarekin planak aztertu eta gertatuko dena aurreikusi behar da, nolanahi ere.

- Gezurretan dabil maiz. Lehen urteetan, askotan, umeak usteko du zilegi direla "bizirik irauteko" ahalegin guztiak egin eta zernahik balio duela. Defentsa mekanismo horiek —gezurra edo neurriz kanpoko fantasia— ezabatuz joango dira umeak beste baliabide batzuk eskuratu ahala. Gezurretan ari den bakoitzean berarengan ipini dugun konfiantza hautsi egiten dela azaldu beharko zaio, maiz azaldu ere. Gezurra esatearen ondorioak egia esatearenak baino okerragoak direla ere jakin beharko du lehenbailehen.

- Eskolan arazoak ditu. Adoptatu duten familientzako eskola da tentsio-gunerik latzenetako bat. Umeen gabezia, atzerapen eta arazoek sorturiko zailtasunek hankak lur gainean izatea eskatzen dute, ikasketen helburu eta erritmoei dagokienez. Eskolako emaitzak hobetu egiten dira abiapuntua umearen egoera denean, eta ez helduen ilusioa. Ikasketen aurrean haurraren motibazioa indartu behar da, bere autoestimua eta emozio-segurtasuna hobetuz.

 

*** laburtua eta egokitua.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2007-01-10

x61pRelaContWAR

16337384

x61pViewCountWAR

6723

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR