Telelanerako tresnak

Erreminta batzuk besteak baino baliagarriagoak izan litezke telelanerako. Hona, jarraian, zenbait proposamen.

Entzungai honetan Maite Goñi eta Gorka Julio adituek tresna ezberdinak proposatu dizkigute, telelanaren bidez, modu errazagoan lan egin ahal izateko.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Maite Goñi, kaixo!
MAITE GOÑI. Egun on, kaixo!
MAITE ARTOLA. Eta Gorka Julio, honek ere badaki zerbait etxetik jarduteaz eta gaur bion artean laguntza handia eman behar diguzue, gainera. Bueno, Maite, Mondragon Unibertsitatean ematen dituzu zuk klaseak.
MAITE GOÑI. E, bueno, guk Mondragon Unibertsitatean, adibidez, ba, urte asko-asko daramatzat on-line irakaskuntzan. Eta plataforma nagusienak erabiltzen ari direnak telelana edo urruneko irakaskuntzarako edo birtualki erakusteko, ba, gure errealitatea da, Moodle oso zabalduta dagoela -Moodle tresna librea da- eta Moodle horrekin egin liteke, ba, ia-ia aurrez-aurre egin liteken guztia, ez? Hor baliabide guztiak ipini, foroa dago, atazak bidali, zuzendu: denetarik. Orduan, kontua da, normalean aurrez-aurreko irakaskuntza ematen baldin badugu, Moodle hori edo beste edozein plataforma erabiltzen dela lagungarri edo "apoyo" gisa, ez da, hola, garatuta erabat. Orduan, bueno, hori, pauso ezberdinak daude garatzeko, topera iristeko, ezta? Baina, bueno, Moodle izan liteke oso zabalduta dagoen plataforma bat eta beste bat ere, Google ere, oso-oso, gure ikastetxeetan oso hedatuta dago. Googlek, dakigun bezala, ez da software librea eta ematen dutena, eskaintzen dutena da baliabide mordo bat oso-oso modu konektatuan, ba, denak modu errezean lan egiteko. Orduan, horrelako plataformak, adibidez Moodlek, ematen du aukera holako beste tresna libre batekin aldi berean aritzeko. 
MAITE ARTOLA. Gorka Julio, kaixo!
GORKA JULIO. Kaixo!
MAITE ARTOLA. Zer moduz?
GORKA JULIO. Ondo, hementxe...
MAITE ARTOLA. Etxean, eta telelanean segitzeko pronto. 
GORKA JULIO. Bai ba!
MAITE ARTOLA. Talaios kooperatiban zer tresna darabiltzazue?
GORKA JULIO. Bai, ba, dauzkagu GitLab: horrek balio du proiektuak kudeatzeko eta pixka bat informazioa eramateko proiektuak nola dauden eta kontrol hori eramateko. Ezagunagoa da Github: Github erabiltzen da kodea programatzeko eta horrelakoak egiteko baina balio du ere proiektuak zerrendatu, ze egoeretan dauden, komentarioak egin, zuzenketak, fitxategiak gehitu eta kontu bat ere sortu daiteke. Hori da bat. Gero komunikaziorako, bideokonferentziarako Jitsi deitzen den plataforma bat erabiltzen dugu -software librekoa da- eta zerbitzua eskatzen du Jitsi -eske, ez dakit nola esan, Jitsi, j, i, t, s, i.org eta hor sortzen da bideokonferentzia gela bat eta partze hartzaileei ematen zaie helbide bat, bai? eta jendea sartu daiteke helbide hori emanda eta, ya esta, listo, jende guztia agertzen da beraien bideokamara eta mikrofonoarekin eta, hor gainera, partekatu daiteke pantaila, ohikoak, bideokonferentzia batean ohikoak diren gauzak baina gainera tresna librea da.
MAITE GOÑI. Bai, Gorka, eta gainera ez da kontua sortu behar, ezta?
GORKA JULIO. Hori da, hori da!
MAITE GOÑI. Hori oso garrantzitsua da.
GORKA JULIO. Gainera sakelekorako ere badauka bere aplikazioa, beraz, denak dira abantailak. Gero ere, bideokonferentziarako eta norbanakoen artekorako, ere gomendatzen ari gara Signal aplikazioa erabiltzea eta pribatutasuna pixka bat gehiago behar duten lanetarako, ba, Signal gomendatzen ari gara baldin eta ez bada taldekoa. Signalek ematen du aukera bideokonferentzia mugikorren bidez eta baita ordenagailuaren bidez egiteko, baina mugikorren bidez, sinple-sinple, botoiari eman eta listo.
Eta azkenik, gomendatu nahiko nuke software librean Nextcloud izeneko suite bat  Driven ordezkoa edo izan litekeena. Bertan, fitxategiak, egutegiak, kontaktuak, chat-a edo bideokonferentziak egiteko aukera, emaila ere kudeatu daiteke eta, beraz, hori litzateke nere azken gomendioa: Nextcloud.
MAITE ARTOLA. Hitz egin dugu telelaneko herramintez baina entzuleak ari zaizkigu eskatzen errepikatzeko eman ditugun helbideak.
MAITE GOÑI. Bai! Nik emango nuke agian bat, librezale.eus-era sartuta, badago komunikazio eta elkarlanerako baliabideak eta hortxe topatuko dituzte bai Gorkak eta nik aipatutako hainbat telelanerako edo komunikaziorako ta abar.
MAITE ARTOLA. Jaso besarkada estu bana.
GORKA JULIO. Eskerrik asko!
MAITE GOÑI. Agur, agur!
C1
2020-03-23
21738601
00:04:26
580