Heldua naiz eta jolastu nahi dut

Haurrek bakarrik ez, helduek ere jolas egin beharko lukete; ona omen da eta bizitza hobetzen omen du.

Non Stop Jolasa proiektua martxan jarri duen Peru Calabaza Sabanekin hitz egin dute Euskadi Irratikoek.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MANU ETXEZORTU. Noiz uzten diogu jolas egiteari? Zeren denok izango dugu oroitzapena, txikitan ume ginela ordu asko ematen genituela jolasean anai-arrebekin, gurasoekin, lagunekin, bakoitza bere kasa… Baina egia da helduaroan ez dugula inola apenas jolasik egiten, ezta?
KAZETARIA. Bai. Eta arrazoia ez da berez helduok ezin dugula jolasik egin: ez dela komenigarria, gure burua beste zerbaitetan jarri behar dugula… Ez. Ohitura-kontua da gehiago, konbentzioak, gizarteak berak ez duela ulertzen akaso jolasean dabilen helduak zergatik egiten duen jolas… beste gauza batzuetara bideratu beharko genukeelako gure aisialdia, ezta? Arrazoiak milaka izan daitezke, baina esate baterako, psikologoek diote helduok ere jolasten jarraitu beharko genukeela ume izaten utzi eta gero ere, bizimodua errazten duelako eta bizi-kalitatea hobetu. Horretara animatu nahi gaitu Peru Calabaza Saban-ek. Diziplina arteko sortzailea da bera, sormen-heziketan, jolas librean eta hezkuntza aktiboan dabilena eta Kuid Epizentroak Aldatuz ekimenaren sortzailea. Ekimen honetan sartzen da, esate baterako, Non Stop jolasa izena duena, eta hortik abiatu nahiko genuke berarekin gaur.
MANU ETXEZORTU. Peru Calabaza Saban, egun on, ongi etorri Euskadi Irratira, zer moduz?
PERU CALABAZA. Egun on, eskerrik asko.
MANU ETXEZORTU. Peru, beharko genukeena baino gutxiago egiten dugu jolas helduok?
PERU CALABAZA. Bai. Hori hala da. Hala da, jolasa alde batera uzten dugu bizitzaren momenturen batean.
MANU ETXEZORTU. Umeen gauza balitz bezala, ezta?
PERU CALABAZA. Umeen gauza balitz bezala, eta esango nuke gaizki ikusita dagoela eta guzti, jolastea. Bai.
MANU ETXEZORTU. Eta… Bai. Esan, esan, Peru.
PERU CALABAZA. Bai. Nik inoiz kartel batean jarri nuen neure burua aurkeztuz, gaztelaniaz: Peru Calabaza Saban, Padre, educador y jugador. Eta klaro, horrek ematen du ja gauza, oso gauza ilunetan sartuta zaudela, ez?…
MANU ETXEZORTU. Jendeak gaizki ulertuko zuen, ezta? Klaro, jugador
KAZETARIA. Eta zergatik gertatzen da hori, Peru? Zein da zure iritzia, ze guk esan dugu izan daitezkeela konbentzioak, ez dakit, gizartea. Ez dakit: helduok beste zerbait egin behar dugula, jolastea denbora alperrik galtzea dela… Zein da arrazoia, zure ustez?
PERU CALABAZA. Zergatia, zergatia, zergatia ez dakit inportantea den. Inportantea da…
MANU ETXEZORTU. …jolas egitea.
KAZETARIA. …hori gertatzen dela, ez?
PERU CALABAZA. …horretaz jabetzea, horretaz jabetzea, eta horri, horri ekitea, jolas egiteari ekitea.
MANU ETXEZORTU. Zuk proposatu nahi diguzu, Peru, Non Stop jolasa, ez? Zer da Non Stop jolasa?
PERU CALABAZA. Non Stop jolasa. Orain dela lau urte hasi nuen proiektu bat, ba hain zuen helduon artean, pertsona nagusien artean jolasa sustatzeko. Ba asko entzuten da jolasari buruz hitz egiten, ba hain zuzen ere umeak ere galtzen ari direlako, pantailak direla, bestea direla, eta hezkuntza-munduan bereziki asko erabiltzen ari da jolasa ba ikasteko modu bezala eta horrela, baina, baina helduen jolasari buruz inork ez zuen hitz egiten eta nik esaten nuen: “Eta guk zer?, nik ere jolastu nahi dut”. Eta orduan, martxan jarri nuen alde batetik ikerketa bezala, ba ea zer gertatzen den, ea nola funtzionatzen duen honek eta zer egin daitekeen. Orduan, saio batzuk proposatzen ditut, saio, jolas libreko saio irekiak. Horrek esan nahi du ez dagoela araurik, espazio batean material batzuk eta giro jakin bat proposatzen dela, eta han gaudenez hezitzaileok ez dugula ezer proposatzen: zu jolastera zatoz, zure beharren arabera jolastuko duzu. Jolasak ez dauka helbururik.
MANU ETXEZORTU. Eta ez dago irabazle eta galtzailerik imajinatzen dut.
PERU CALABAZA. Ez dago; egon daiteke. Segun eta zein jolasetan murgiltzen zaren gertatu daiteke. Baina izan daiteke indibiduala, izan daiteke kolektiboa, edozer izan daiteke jolasa. Baina plazerrarekin eta norberaren beharrekin lotutako gauza bat, eta helbururik ez daukana.
B1
2020-02-18
21538017
00:04:05
560