Gogoratzen dituzu zure garaiko jolas haiek?

Teknologiarik ez zegoen garaietan jolas egiteko moduak asmatu behar izaten ziren, eta horretarako irudimena astindu behar izaten zen askotan.

Idoia Torregaraik orduko haur-jolasei buruz arituko zaigu Faktoria saioan. Garai batean edonon ikusten ziren haurrak soka-saltoan, kaniketan, kromotan... Eta zuek gogoan dituzue garai bateko jolas haiek? Zertan aldatu ote dira gaur egungo jolasak? Entzuleek ere beraien gogoko zenbait jolas ekarriko dizkigute gogora.


Saio osoa hemen entzun dezakezu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU ETXEZORTU.- Zein da gaurko galdera, Idoia?
IDOIA TORREGAI.- Ba aste honetan alabak, etxeko lan, etxeko lan polit bat ekarri du etxera. Bai. Amonari galdetu behar zion ba, hura txikia zenean, ba bizitza nolakoa zen orokorrean, baina zehazki nola jolasten zuten garai hartan.
MANU ETXEZORTU.- A, begira!
IDOIA TORREGAI.- Eta egia esan, hiru belaunaldiko berriketaldi polit-polita izan genuen, arratsalde-pasa polit-polita egin genuen…
MANU ETXEZORTU.- Oso ondo.
IDOIA TORREGAI.- Eta amona, amona Pepik esan zigun ba, besteak beste, beraiek nola tomate-poto hustutako horiek hartu eta lokarri batzuk jartzen zizkieten eta takoiak balira bezala ibiltzen omen ziren txorkatilak hautsi beharrean. Horrela ibiltzen zirela eta bueno ba, egia esan, oso, oso modu polita izan zen arratsalde pasatzeko eta gehiago jakiteko, ezta?
MANU ETXEZORTU.- Oso ondo.
Idoia. Izan ere, arrakala handia egon daiteke ba amonen eta biloben artean.
MANU ETXEZORTU.-… artean.
IDOIA TORREGAI.- Ezta? Nik uste dut mundua asko aldatu dela, tarte horretan bizitzeko modua. Eta jolasak orain ere ikusi dugu, beno batzuk errepikatu egiten direla, eta hain zuzen ere, horri buruz hitz egingo dugu gaur.
MANU ETXEZORTU Bale.
IDOIA TORREGAI.- Ezta ? Zertara, zeintzuk ziren gure jolas gogokoenak, zertara jolasten genuen…
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGAI.- Eta galdera hori izango da, ezta?: nola jolasten zenuten txikitan, zertara, zeintzuk ziren zuen jolas gogokoenak, zein zen zure kuttunena?
MANU ETXEZORTU Beno. Aizu, entzuleak ja hasi dira mezuak bidaltzen.
IDOIA TORREGAI.- Ai, oso ondo, animatu zarete.
MANU ETXEZORTU Entzun egingo dugu entzule batek zer dioen garai bateko haur-garaiko jolasei buruz. Begira, entzun, hara, entzun, e!
ENTZULEA 1. Aupa, egun on. Ba ni gogoratzen naiz gu txikitan ibiltzen ginela soka-saltoan. Eta gero, eskuekin egiten den txalo-joko horretan. Lehenago, pentsatzen jarrita, ze letra-klase kantatzen genituen: «aita, ama: zenbat urte(re)kin ezkonduko naiz? Txikia naiz, eta ez dakit». Hori iruditzen zait, hori berritu beharko litzatekeela. Eta berritu beharko litzateke, beste «Santo Domingo mató a su mujer, la hizo picadillo y la echó a cocer». Hori, ari naiz konturatzen, umeak izanda ere ze letra itsusik kantatzen genituen, eta bueno, ba pentsatzen dut hori aldatzeko garaia izango dela.
MANU ETXEZORTU.- Bueno, aizu, gogoeta sakona egin digu entzule honek…
IDOIA TORREGAI.- Bai. Bai. Bai. Egia!
MANU ETXEZORTU.- Ahotsa oso ezaguna egin zait. Baina tira! Bueno, hasi gara txirristarekin e!
IDOIA TORREGAI.- Hori da, txirrista egin, txirristatu. Etorri gara…
MANU ETXEZORTU.- Beste jolas bat: txingoka!
IDOIA TORREGAI.- Bai, txingoka.
MANU ETXEZORTU.- Txingoka.
IDOIA TORREGAI.- Gainera, izena izugarri gustatzen zait.
MANU ETXEZORTU.- Oso polita da txingoka…
IDOIA TORREGAI.- Txingoka ba da, tiza (klarion) batekin margotzen dugu lurrean 1etaik 8rako halako lauki batzuk, batzuk 1, 2 eta 3 bata bestearen gainean, gero 4 eta 5 elkarrekin, 6 erdian eta 7 eta 8 berriro elkarren ondoan izango litzateke. Eta hor izan behar zen… Harri bat bota. Lehenengo zenbakian, eta gero salto, hanka bakarrarekin salto eginez, txingoka, txingoka…
MANU ETXEZORTU.- Bere oroitzapenak haur-garaiko jolasen inguruan kontatu nahi dizkigu Olatzek. Olatz, egun on.
ENTZULEA 2. Aupa, egun on.
IDOIA TORREGAI.- Ai, ze ondo.
ENTZULEA 2. Ba kromotan! Gainera, kaxak, txapazko kaxatan gordetzen genituen eta han ibiltzen ginen batak besteari kromoak kentzen.
MANU ETXEZORTU.- Beste mezu bat.
ENTZULEA 3.- Egun on. Ba nik entzun dut ari zaretela jolasei buruz hitz egiten Idoiarekin eta gu txikitan jolasten ginen «chorro, morro, pico, tallo, qué».
MANU ETXEZORTU.- … «chorro, morro, pico, tallo, qué».
ENTZULEA 3.- Gogoratzen duzue zein zen jolas hori?
MANU ETXEZORTU.- Bai. Bai. Bai. Bai. «Chorro, morro, pico, tallo, qué». Bai. Hori bai
IDOIA TORREGAI.- Bai. Bai. Bai. Gerri-aldea ederki gelditzen zitzaizun, e, baten bat gainera.
MANU ETXEZORTU.-. Bueno!  Beste mezu bat? Beste mezu bat? Beste entzule bat hoska?
IDOIA TORREGAI.- Hola, hola gustua ematen du ostiraletan..
ENTZULEA 4.- Gu gaztetan zera jolasten genuen, txapakin eta simulatzen genuen Tour-a korritzen genuela…
MANU ETXEZORTU.-. (barreak)
ENTZULEA 4. Garai ederrak.
 

B2
2018-09-26
16146473
03:27
4095