Dokuteka
Iruña-Veleia auziaren epaiketa
Abiatu da Gasteizko epaitegian Iruña-Veleia auziaren epaiketa. Gertakariak 2005 eta 2006 urteetan jazo ziren.
Iruña-Veleiako aztarnategian topatutako ondareek, besteak beste, euskara III. mendean agertu zela erakusten zutela esan zuten, eta aurkikuntza historikotzat jo zen.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
ESATARIA. Gaur hasiko da Gasteizko Justizia Auzitegian Iruña-Veleia auziko epaiketa. Akusatuen aulkian eseriko dira Eliseo Gil, ustezko faltsifikazioak gertatu zirenean Lurmen enpresako eta Iruña-Veleia aztarnategiko indusketen zuzendaria, Oscar Escribano, Lurmen enpresako geologoa, eta Rubén Cerdán, analisi fisiko-nuklearraren arduradunaren aurkakoa. Arantxa Agirre.
ARANTXA AGIRRE. Akusazio nagusia, erromatarren garaiko 470 pieza faltsutu zituztela, zeukatena baino balio historiko handiagoa emateko. Horretarako marrazkiak eta hitzak egin zituztela jasotzen du akusazioak, balio historikoa zuten piezei atzeratu ezinezko kaltea sortuz. Ane Zuazubiskar.
ANE ZUAZUBISKAR. 2006ko ekainaren 8an egin zuten prentsaurrekoa, Gasteizko hotel batean. Eliseo Gil Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendari eta Lurmen enpresako arkeologoa buru zuen lantaldeak ezohiko aurkikuntzen berri eman zuen: Kristo ondorengo III. mendeko 400 pieza baino gehiago aurkeztu zituzten, Kalbarioaren adierazpenik zaharrena izan zitekeena, besteak beste. Aurkikuntza horiek Pompeia eta Vindolandako aztarnategien pare jartzen zuten Iruña-Veleia. Astebete geroago eman zuen albistea Euskadi Irratiak ere.
EUSKADI IRRATIA. Hitz-multzo bat aurkitu dute, eta ez izen propioak bakarrik, eguneroko hitzak daude. Horrek esan nahi du V. mendean eta VI. Mendean –eta akaso lehenago– euskaraz idatzi egiten zela.
ANE ZUAZUBISKAR. Ordurako hasiak ziren benetakotasunari buruzko lehen zalantzak; kezka horien atzean zegoen besteak beste, Jokin Gorrotxategi filologo eta euskaltzaina.
JOKIN GORROTXATEGI. Lehenengo inpresioa izan zen: euskara honek dituen ezaugarriak antzinaroko ezaugarriekin ez datoz oso bat.
ANE ZUAZUBISKAR. Baita Joseba Lakarra filologoa ere, 2006ko urrian argitaratu zituzten prentsan haien zalantzarako motiboak. Aurkikuntza publiko egin eta urtebete geroago aztarnategia utzi zuten lanean ari ziren hiru arkeologok. Prentsari azaldu zioten grafitoak garbitu ondoren agertu zirela beti, eta ez landa-lanean. 2008an, Arabako Foru Aldundiak batzorde zientifikoa osatu zuen. Ondorioztatu zutenez, euskarriak –zeramika-zatiak eurak– erromatarren garaikoak izan zitezkeen, baina ez ordea idazkunak. Lorena López de la Calle Kultura-diputatuak Iruña-Veleiako aztarnategia ixteko foru-agindua eman zion Eliseo Gili. Gili neurrigabea iruditu zitzaion erabakia, eta salatu zuen faltsutasunaren aldeko argudioak baino ez zituztela ontzat jo batzordean. 2009ko martxoan epaitegietara jo zuen Arabako Foru Aldundiak. Urte hauetan SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Argitu plataformek bildu dituzte benetakotasunaren aldeko ahotsak, Juan Martin Elexpuru filologo eta idazlea tartean. Gaur astebete, epaiketaren atarian, berretsi zuten ikerketa berriak egiteko eskaera.
JUAN MARTIN ELEXPURU. Foru Aldundiari eskatzen diogu auzipetuen aurkako karguak baztertu eta azterketa arkeometrikoak eta indusketa kontrolatuak bideratu ditzala, hauexek baitira auzia betiko erabaki dezaketenak.
ANE ZUAZUBISKAR. Lehen prentsaurreko hartatik 14 urtera, goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da epaiketa Gasteizko Justizia Jauregian.