Kroaziar bat euskara ikasten

Marija Louvric-ek ez zekien zer zen euskara Euskal Herrira iritsi zenean, baina orain ikasten ari da.

Euskadi Irratikoek Marijarekin hitz egin dute. Zestoako (Gipuzkoako) Uzkudun harategian aritzen da lanean, eta euskaraz egin dute elkarrizketa.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KAZETARIA. Marija Louvric kroaziarra da, Zestoan gaude eta berarekin euskaraz hitz egiten ari gara. Marija, zer egiten du kroaziar batek Zestoan? Eta euskaraz hitz egiten, gainera.
MARIJA LOUVRIC KROAZIARRA. Etorri nintzen duela bi eta erdi urte (bi urte eta erdi) Zestoara. Eta hemen nire senarrak lan egiten du, eta orain nik ere bai.
KAZETARIA. Eta zer dela-eta etorri zineten hona? Kroazian zer bizimodu zenuten?
MARIJA LOUVRIC. Gaizki, oso gaizki. Nire senarrak eta biok lan egin genuen Kroazian, eta aber, ezin dugu ezer egin, ezer egin soldatarekin. Orduan ezin dugu horrela bizi.
KAZETARIA. Kroaziako bizimodutik zerbait faltan botatzen duzu?
MARIJA LOUVRIC. Bai. Familia, eta bakarrik familia. Ez dakit, kultura ia-ia berdina da. Baina nire familia osoa han dago. Eta bai, pena pixka bat.
KAZETARIA. Baina bueno, Kroaziatik Euskal Herrira etorri eta euskara ikasten hasi zinen. Zergatik hartu zenuen erabaki hori?
MARIJA LOUVRIC. Entzun dut dendan eta tabernan euskara, eta pentsatzen nuen: “Zer da hizkuntza hori?”. Ez dakit: “Nongoa da?” Eta zergatik ez dut (zeren ez dudan) hitz egiten gazteleraz, eta horregatik, bueno, probatuko dut.
KAZETARIA. Beraz, hona etortzean ez zenekien euskaraz zer zenik (zen)?
MARIJA LOUVRIC. Ez.
KAZETARIA. Eta erabaki zenuen gaztelera ez, baizik eta euskara ikastea. Zergatik?
MARIJA LOUVRIC. Zailagoa delako, eta gero, hau da zuen hizkuntza, hau da Euskal Herria, eta pentsatzen dut, orain ere bai: euskara inportantea da. Jendeak ez badute (badu) nahi euskaraz hitz egin, hizkuntza, nola esaten da?
KAZETARIA. Galtzeko arriskuan egon daiteke.
MARIJA LOUVRIC. Bai, bai. Hori da, hori da.
KAZETARIA. Eta euskara ikasten hasi zinen garai hori nola gogoratzen duzu?
MARIJA LOUVRIC. Hasi nintzenean ikastolan euskara ikasten bi hitz bakarrik esaten nekien. Bai zaila! Oso-oso zaila! Baina poliki-poliki nire irakaslearekin ba ondo, ondo. Uste dut ondo moldatzen naiz (naizela).
KAZETARIA. Pixkanaka aurrera egin duzu eta hau, oker ez bagaude, hirugarren ikasturtea da euskara ikasten ari zarena, ezta?
MARIJA LOUVRIC. Bai. Bai. B1 mailakoa.
KAZETARIA. Eta zuk euskara ikasteko prozesuan dauden pertsona horiei zer esango zenieke?
MARIJA LOUVRIC. Ba probatu behar duzue. Eta zaila, zaila da, hasieran oso zaila da; eta hori egia da. Baina ez baldin baduzu probatu, ezin, ezin duzu jakin.
KAZETARIA. Eta segi dezazula euskaraz gozatzen, eta bizitzen. Segi ondo
MARIJA LOUVRIC. Eskerrik asko.
A2
2020-02-03
21444886
00:03:50
2158