Higiene falta garraio publikoetan

Garraio publikoetako higiene falta arazo bihurtzen ari da hiri batzuetan.

Higiene ezari aurre egiteko, Bartzelonan eta Salamancan, esate baterako, neurri batzuk hartu beharra dagoelakoan daude. Horri buruz aritu dira Euskal Telebistako Egunak egin du programan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KLAUDIO LANDA. Ai ama, autobusera. Joaten zarete autobusez?, edo metroz?
KOLABORATZAILEA 1. Lehenago gehiago.
KOLABORATZAILEA 2. Gu bai.
KOLABORATZAILEA 3. Algortan ez dago metrorik.
KLAUDIO LANDA. Rakatumba News. Jarraian doaz albisteak. Etengabe gauzak gertatzen ari direla. Salamancan, bertako udalak araudi berria egin nahi du. Problema handia omen dago autobusetan. Autobusetara joaten zaretenean, batzuetan (usain txarraren keinua), ez? O sea, ondokoak, ze usaina duen eta…
Bueno ba, Salamancako udala araudi berria prestatzen ari da, eta nik badaukat hemen dokumentuaren parte bat. Entzun ondo: ”Gainerako erabiltzaileen deserosotasuna saihesteko, higiene-baldintza minimoak ezarriko dira”. Ez da udalerri bakarra. Adi, Bartzelonan gertatzen ari dena. Problema handia sortzen ari da higienearekin, hau da, garbitasun ezarekin, batez ere garraio publikoetan. La Vanguardia egunkariak egin du inkesta bat Bartzelonan. Adi zer-nolako ondorioak. Ondorioetariko bat, bidaiarien % 98k garraio publikoan ezarriko luke araudi bat higiene ona edo garbitasuna mantentzeko. Horrek esan nahi du, aizu, autobus batera igo eta aguanta ezina dela.
KOLABORATZAILEA 4. Zabor horrekin, autobusetako zikina hori da??
KLAUDIO LANDA. A bai?
KOLABORATZAILEA 4. Benetan. Askotan tokatu da. Usain hori dago… Ni gutxitan joaten naiz autobusera, benetan, baina tokatu izan(du) zait ondokoa usain ederrarekin. Eta nik gauza bat esan nahi diot jendeari, ez bazaizu inporta, etxean zaudeten guztioi. Jendeak gero erosten du desodorantea. Eta desodoranteak askotan jartzen du 48 ordu.
KOLABORATZAILEA 5. Baina hori batzuetan gezurra da, Mikel.
KOLABORATZAILEA 4. Horrek ez du esan nahi 48 ordutan egon behar duzula dutxatu gabe.
KOLABORATZAILEA 6. Dutxatu gabe.
KOLABORATZAILEA 4. Bale. Tartean ere dutxatzeko. Agian aguantatuko du 48 ordu usain horrek, baina dutxatu, mesedez. Dutxatu egin behar da, bai.
B2
2020-01-28
21405188
00:01:53
2465