detalle dokuteka-generico-fitxa

Egunero dutxa hartzearena berria omen

Norberaren garbitasuna asko zaintzen eta baloratzen den garai hauetan harrituta geratzen gara garai batean oso nekez garbitzen zirela entzutean.

Irratsaio honetan historialari honek dioenez, duela mende bat komunak partekatu egiten ziren,: hainbat etxebizitzek komun bakarra izaten zutelako. Entzun Euskadi Irratiko  irratsaio-zati hau eta ea garaiak aldatu diren aztertu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Egunero dutxa hartzea, astean behin baino gehiagotan, ilea garbitzea, egunero barruko arropa garbia janztea, edo etxe batean komun bat baino gehiago edukitzea… Higiene eta garbitasunaren kontuak asko aldatu dira azken urteotan; Mari Agirre.

 

MARI AGIRRE. Bai. Duela mende bat, ehun urte, ba komunak konpartitu egiten ziren: hainbat etxebizitzek komun bakarra izaten zuten. Egunero dutxa hartzearena, beno ba, pentsatu ere ez, eta barruko arropak ere ez ziren gaur egungo maiztasunarekin aldatzen. Norberaren garbitasuna asko zaintzen eta baloratzen den zerbait da gaur egun. Dermatologo batzuek  ba, diote garbitasuna muturreraino ere eraman dugula, hau da, ez ote dugun azala gehiegi garbitzen gaur egun.

 

E. Beno, etorri da Jose Antonio Aspiazu, edo Azpiazu? Azpiazu, historialaria. Beno, higienea, garbitasuna duela ehun, berrehun urte, nolakoa zen aztertu du berak. Eta hitzaldiak ere eman ditu. Egun on, Jose Antonio, ongi etorri.

 

AZPIAZU. Egun on, bai.

 

E. Beno, egunero dutxatzearen kontu hau, ilea garbitzea, barruko arropak garbitzea… Hau kontu berri samarra da.

 

A. Oso berria, gainera.

 

E. Oso berria. Zenbat urte?

 

A. Zenbat urte?

 

E. Hau egiten dugula?

 

A. Nik uste dut mende-erdi ez dela pasatuko, 50 urte ez dela pasatuko. Ze garai hartan dutxa edukitzea, lehenbiziko edukitzea, eta gero dutxatzea bera ere pixka bat luxuzkoa zen.

 

E. Um!

 

A. Etxean izanda ere ez zegoen ohiturarik garbiketa, hainbeste garbitzeko. Beharbada astean behin eta horrela garbitzen ziren. Baina hori orain, 40, 50 urteko kontuak dira.

 

E. Aja!

 

A. Ez gaur egunekoak. Zer bat, footing apur bat egin eta beraz dutxatzea berehalaxe… hori, hori ez zen… Orduan ere lan egiten zen, eta izerdia horrela…botatzen zen, baina ez zegoen ohiturarik garbitasun hori edukitzeko.

 

E. Ya! Adibidez, nola da kontu hori? Bainuontzietan, baineretan letxugak landatzen zituzten?

 

A. Beno, nolabait… Etxe berriak, etxe berriak hartzen zituztenean, batez ere ba ez dakit, kanpoko jendea etorri zenean, eta orduan…

 

E. Bai.

 

A. Bere herrietan, etxeetan eta komunik ez zegoen; eta orduan nik ezagutu dut jendea ba nolabait bainu horiek ikusten zituztenean, esaten zuten, “ba hau zertarako da?”

 

E. Ya!

 

A. Komuna oraindik ulertzen zuten, baina bestea ez. Garbitasun kontu hori sartuta ez zegoelako.

 

E. Ya!

 

A. Orduan, bere nolabait, soluzioa izan zen, lur apur bat jarri, letxuga sartu, eta gero ohartu ziren letxuga erregatzeko ere han zegoela, gainezka.

 

E. Ja, ja!

 

A. Orain berdin da, zerak, garbitasuna edukitzeko bidé edo, bidé edo…

 

E. Bidé.

 

A. Bidé hori, bidé hori zertarako erabiltzen zen. Eta jende askok ez zekien, jarrita ere: “hau zertarako da?” Eta Oñatiko batek eman zidan nolabait esplikazioa. Esan zuen: “Nik esplikatuko dizuet zertarako den? Hori zertarako da? Eta erdaraz esan zion: “eso para refrescar la mariposa” esan zion.

 

E. Ja. Ja. Ja!

 

A. Horrela esplikatzen pixka bat poetikoki. Ba horrelaxe esan zion. Bai.

 

M. A. Ari zara esaten orain dela 50 urte ere, ba komunak hasi zirenean etxean jartzen, ba jendeak ez zekiela askotan, zer egin komun horrekin gero, ezta?  

 

E. Beno, gaur egun jendeak ez dakit badakien zertarako den bidé-a, edo erabiltzen ote duen ere. Bidé-a, jendeak erabiltzen du? Ez dakit.

 

M. A. Gaur egun kendu egiten dira, ezta? Komun askotatik…

 

A. Bai.

 

E. Bidé. Bai.

 

A. Gero eta toki gutxiago dago, eta orduan bidé-a pixka bat baztertu egiten da. Baina garai hartan ere… Beno, ez dugu uste asko erabili denik, e?

 

E. Zergatik hasi zinen hau guztia ikertzen zu, Jose Antonio?

 

A. Begira. Nire asmoa zen nolabait kultura materiala pixka bat ikertzeko… Eta hain zuzen ere hasi nintzen Donostiako orain berrehun urteko kontuekin; baina…orduantxe, ordura arteko paper denak erre ziren eta… Orain berrehun urte eta hortik hona, aber zer, zer kultura material, eta hor agertzen ziren nolabait komuneko kontuak, eta garbitasun-kontuak, arropa-kontuak, eta esan nuen, “ba hau polita da, nolabait hitzaldi batzuek hemen, jubilatuengana eta besteengana joateko, eta emateko, oso gauza erraza da, eta jendeak gainera, nolabait ikusiko da, bere buruak ikusiko ditu gauza askorekin. Berek ezagutu dutenak, eta ohartzen direnak, eta entzun dituztenak, gauza zera bat…

 

E. Bai.

 

A. Ba komuneko kontuak, eta esaterako, “niri esan zidaten… Komuneko kontuak, ba gu, gu zera, arto, arto-sorora joaten ginen, eta nola garbitzen genuen?

 

E. Bai.

 

A. Ba, arto, o sea, orriarekin eta garbitzen genuen… Orduan paperik eta ez zegoen, noski.

 

detalle2

Dokuteka

B1
2012-11-26

x61pRelaContWAR

16363089
00:04:06

x61pViewCountWAR

4842

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR