Afalordua adinarekin lotuta

Adinaren arabera, afaltzeko ordutegiak aldatu egiten dira Aitor Ugalde farmazialari eta nutrizionistak dioenez.

Gazteek beranduago afaltzen dute, eta helduek, aldiz, goizago. Aitor Ugaldek gaiari buruzko azalpenak eman dizkigu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1. Zer ordutan afaltzen dugu?
Jende helduarengan ikusten duzu, eta guk lehenengo kontsultan egiten dugun galdeketa batean, ikusten dugu beraien bizi-estiloa eta beraien antolakuntza nolakoa den… Ikusten duzu 20:00ak, 20:30ak,  jada afalduta edo afaltzen ari direla. Jende gaztearengan 21:00ak, 21:30ak, 22:00ak, afaltzen dute gaur egun.

Nik ikusten dudana da gehienbat igual laneko ordutegiak, ikasketak, kirola… Jende asko dago: “Ez, entrenamendua nik daukat arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara”. Orduan, claro (noski) horrek baldintzatzen duela asko gero bizi-estiloa edota guk egunerokotasunean mantentzen ditugun ordutegiak. Baina oro har nik uste dudana da egiten dela berandu oheratu, eta gero goiz jaiki. Orduan, lo egiten ditugun orduak asko murriztu direla, lehen egiten zirenetikan (zirenetik).
 
2. Kaltegarria da hain berandu afaltzea?
Bai, nik uste dut ez dela onuragarria, eta gehienbat ordutegia atzeratzeaz baino kaltegarriena ikusten dudana da gaur egun dagoen estresa, dagoen ordutegiak bete behar hori eta beti korrika eta presaka gabiltzala alde batetik bestera. Horrek askotan eramaten gaitu antolakuntza falta batera: etxera iritsi, edozer gauza afaldu; afaldu dudan horrek ez dit ongi deskantsatzen uzten; eta azkenean dena gurpil bat da, ziklo batean sartzen zara; eta azkenean, gure bizi-estiloa eta bizi-kalitatea okertzen ari gara, nahi gabe.

Baina bai, nik uste dut berandu afaltze horrek, gero goizean jaiki behar horrek ez digu uzten tarte bat uzten afaritikan (afaritik) oheratzeko ordura arte eta gero ba hori, ni lo nagoen bitartean, digestioa edo liseri-prozesua (liseriketa-prozesua) egin behar baldin badut, ez dit ondo atseden hartzen utziko.

B1
2020-01-24
  • Malutafilms
21386510
00:02:54
989