Nola egin aurre cyberbullyingari?
Berdinen arteko indarkeria gai kezkagarria da eta, azken urteotan, hainbat modutara agertzen hasi da. Horietako bat da cyberbullyinga edo ziberjazarpena.
Estefania Jimenez unibertsitateko irakasleak eta Ageda Lauradogoitia bullyingari aurre egiteko KiVa programako arduradunak azalduko digute eskola-jazarpenari aurre egiteko, zer-nolako neurriak ari diren hartzen hezkuntzan.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA.- Gero eta gehiago dira aztertzen diren kasuak, gero eta zorrotzagoak dira bullyinga lehenbailehen antzemateko neurriak. Eusko Jaurlaritzak, esate baterako, Bat, bullying-aren aurkako taldea sortu du, ikastetxeak leku seguruak izan daitezen ikasleentzat, eta dagoeneko martxan diren bullyingaren kontrako oinarriak sendotzeko asmoz.
Egindako hainbat ikerketaren arabera, haurren % 10ek sufritzen du jazarpen-mota hau, eta azken urte hauetan aurrez aurre egindakoari sareen bitartez egindakoa gehitu zaio.
MANU ETXEZORTU.- Ba bullyingaz edo jazarpenaz hitz egiteko, bi lagun gonbidatu ditugu. Gurekin da Estefania Jimenez, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria eta irakaslea Giza Zientzia eta Komunikazio Fakultatean. Estefania, kaixo, egun on.
ESTEFANIA JIMENEZ.- Kaixo, egun on.
MANU ETXEZORTU.- Eta gurekin da baita ere Ageda Lauradogoitia, Ikasten elkarteak bullyingari aurre egiteko martxan duen KiVa programako arduraduna. Egun on, Ageda.
AGEDA LAURADOGOITIA.- Bai. Egun on.
MANU ETXEZORTU.- Bueno. Ume baten, nerabe baten, gaztetxo baten bizitza goitik behera aldatzen duen jazarpena da bullyinga, beti gertatu izan dena seguru asko, baina azken urte hauetan neurri zehatzak ari dira hartzen hezkuntza mundutik eta erakundeetatik, oro har, jazarpen honi aurre egiteko. Garbi dagoena da, bai Estefania, bai Ageda, prebentzioa ezinbestekoa dela, ezta Estefania?: prebentzioa ezinbestekoa da.
ESTEFANIA JIMENEZ.- Bueno, niri gustatuko litzaidake azpimarratzea azken urteotan askoz sentsibleagoak garela, ezta? Eta egia da, biolentzia betidanik izan dela ikastetxeetan, eta egia da, orain izena edo etiketa hori jartzeko aukera daukagula, eta uste dut, bueno, hori ondo dagoela, ze badakigu zertan ari den, zer gertatzen den ez?
ESTARIA.- Estefania, esan duzu, besteak beste, Interneteko arriskuak aztertzeko ikerketa-talde batean zaudela, tartean cyberbullyinga aztertzen duzue…
ESTEFANIA JIMENEZ.- Bai. Hala da.
ESTARIA.- Mediatikoki egia da cyberbullyingak indar handia hartu duela. Proportzioan ere askoz gehiago egiten da edo askoz handiagoa da modu honetan egiten den jazarpena?
ESTEFANIA JIMENEZ.- Ba, begiratu. Gauza da ez dela posible esatea, “begiratu, zeu bullyingaren biktima zarela, eta zeu beste aldetik cyberbullyingaren biktima zarela”. Batzuetan rol horiek beraien artean nahastuta daude: ez da batere arraroa aurkitzea neska-mutil batzuk cyberbullyinga jasotzen dutenak, baina baita ere kanpoan, edo offline izan daitekeen bere bizitza horretan ere bullyinga etiketaren biktima ere direla. Bai? Orduan rol horiek beraien artean superpuestoak (gainjarriak) daude.
Hau da, oso erraza izan daitekeela biktima izatea eta modu berean edo simultaneamente (aldi berean) agresorea (erasotzailea) izatea. Zigorrak ez dira baliagarriak honetarako. Soluzioa, baldin bada, dago arauak eta enpatia sortzerakoan eta baloreak, giza baloreak lantzean, ezta?
MANU ETXEZORTU.- Nola funtzionatzen du? Bueno, KiVa programa zuek ekarri zenuten Finlandiatik, ikusita, bueno ba, egoera larritzen hasita zegoela, eta erasoak eta zeudela, gertatzen ari zirela hemengo zentroetan. Nola funtzionatzen du? Beti entzun izan dugu garrantzizkoa izaten dela erasotzaile eta biktimaz haratago, inguruan daudenen papera (rola). Inguruan daudenek konturatu behar dute hor zerbait gertatzen ari dela?
AGEDA LAURADOGOITIA.- Bai, bai. Dudarik gabe. Gure… horretan oinarritzen da, horretan, ikusleen eta bueno, gelakideak, gelakideak eta ikastolan dauden ikasleek aldatu behar dutela euren jarrera, eta ez diotela, ez bizkar eman behar, ez txalotu behar, baizik eta enpatiaren bidez ikusi zer gertatzen ari den, zelako sufrimendua egon daitekeen hor, eta joan aldatzen jarrera eta horrela indarra kendu jazartzen dutenei.
ESTARIA.- Hor, diozu, ikasle-taldearen jarreraren arabera lortu daitekeela, hain zuzen ere, bullyingari aurre egitea, ezta?
AGEDA LAURADOGOITIA.- Bai.
ESATARIA.- …ikasleek beraiek badutela indar hori horretarako.
AGEDA LAURADOGOITIA.- Bai. Ze, klaro, gertatzen zaiguna askotan geletan, ikasleek oso ondo dakite zer gertatzen ari den, askotan irakasleek baino hobeto. Orduan, eurek badakite, baina askok, beldurragatik, nahiz eta ez gustatu, lepoa, bizkarra ematen diote ez dakitelako zer egin, eta azkenean bihurtzen da ba ohiturazko gauza bat.