Haurren beldurrak

Txiki-txikitatik sentitu ohi dugu beldurra, eta horregatik, garrantzitsua da haurrengan beldur horiek ondo kudeatzea.

Hik Hasi aldizkariak urtero antolatzen dituen Udazkeneko jardunaldiek txikitako beldurren gaia jorratu dute aurten. Aitzakia hori hartuta, Alexander Barandiaran HUEZIko irakaslea eta Ainara Gorostitzu HIK HASI aldizkariko kolaboratzailea beldurrei buruz aritu dira Euskadi Irratiko Mezularia saioan: zer den, zer garrantzia duen, nola egin aurre… 


Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
A.B.- Bai? Hombre!
A.G.- Kaixo, bueno, zuek eman zenuten hitzaldia izan zen beldurrik gabe bizi ote daitekeen eskolan. Eta bueno, ondorio bat atera genuena oso garbia beldurrik gabe ezin dela bizi, ez eskolan, …..
A.B..- Ezin da, ezin da. Ez inon. 
A.G.- … ez etxean, ez bizitzan. Beldurra bizi osorako...
A.B.- Hori da. Bai.
A.G.-  . bidelagun dugu, ezta?
A.B.- Hori da. Interesgarria dena da ez aktibatzea beldurra.
A.E.- Zer pasatzen da beldurra ez baldin bada behar bezala kudeatzen, gerora arrastoa uzten duela? Arrasto kaltegarria?
A.B.- Uzten du… angustia. Angustia ez bada desaktibatzen, beldurra angustiarekin bizi dugu, ez?
A.E.- Alexander.
A.B.- Orduan… Bai.
A.E.- Helduaren jarrera badakizu berehala izaten da haurra babestekoa, besoetan hartzekoa. Hori ondo egina dago?
A.B.- Aktibatua dagoenean, bai. Eta bueno, nik uste dut ere besarkatzea ez dela… , oso-oso esperientzia polita dela, ezta?
A.G.- Alexek egin zuen esperimentutxo bat, bai Bilbon…
A.B.- A, bai.
A.G.- … eta bai Donostian bildu ginenekin. Jarri zigun beldur-eszena bat, pelikula batena eta benetan, egia esan, izutu ginen asko. Eta beldur hori desaktibatzeko oso metodo erraza erabili zuen, hau da, ondokoa besarkatzea. Eta guztiok konprobatu genuen benetan lasaitu egin ginela, eta gure beldurra desaktibatu egin zela. Eta bueno, azkenean, hori da eman zenuen gakoetako bat, ezta? Segurtasuna atxikimendu-figura horiekiko, bai etxean, bai eskolan, ez? Segurtasuna emango diguten pertsonak behar ditugula ondoan.
B2
2019-11-22
21083137
03:39
1106