Zer dago amesgaiztoen atzean?

Diotenez, lotan gaudela, denok egiten dugu era bateko edo besteko ametsen bat. Baina, zer gertatzen da amets horiek amesgaizto bihurtzen direnean?

Andoni Egaña bertsolariak kontatuko digun adibidean bezala, zenbait amets behin eta berriz errepikatzen dira, eta gehienetan ez dakigu zergatik.

Amets horien esanahiaren eta jatorriaren berri jakiteko, Saioa Otegik, Ordiziako Saiatuz psikoterapia zentroko psikologoak, zenbait argibide emango ditu. Eta kaleko inkestari erantzun dioten zenbaitek askotan izaten dituzten amesgaiztoen adibideak emango dituzte.

Irratsaio osoa hemen entzungai.
 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1.- Aizue. Ez dakit gogoratzen duzuen duela hamabost egun hemen Andoni Egañak hemen utzi zigun gogoeta, gai librean utzi zigun gogoeta. Sarritan errepikatzen zitzaion amesgaizto bati buruz hitz egin zigun berak.
ANDONI EGAÑA.- Oraindik neuk karrera bukatu eta 34 urtera tarteka amesgaizto bera izaten dut: latina. Latina daukat aprobatu (gainditu) gabe. Azterketa egin behar dut eta burutazio bera dabil nire buruan. “Joeer, nola egin behar dut? Kopiatzeko moduko azterketa ez da. Bi gau pasa enpollatzen (ikasten) eta ez dut ezer konponduko. Hain dakit gutxi, zer egingo dut? Ez daukat irtenbiderik, ez daukat”. Eta halako batean, izerdi patsetan esnatu egiten naiz.
ESATARIA 1.- Beno, ba horri tiraka gaur galdera egin nahi dizuegu: amesgaiztorik izaten al duzue zuek? Eta ba al daukazue behin eta berriz, Andoni Egañari bezala, errepikatzen zaizuen amesgaiztorik? Gu kalean galdezka ibili gara. Beno, gu, Olaia Otxoteko lankidea joan da kalera. Eta hauexek Bilbon bertan bildu dituen erantzunetako batzuk.
INKESTATUA 1.- Playa (hondartza) batean nagoela, eta olatu handi bat etortzen dela eta ezin dudala ikasi. Izan daitekeelako ba beldur bat daukazuna hori pasatzearena. Hori ametsean bertan ba gaizki pasa nuen, baina bestela, gero iratzarri eta ja ondo.
INKESTATUA 2. Ateratzen naizela etxetik eta igual oinetakorik gabe eta horrela, eta ezin dudala ondo ibili, baina ezin dudala etxera bueltatu ez? oinetakoen bila. Eta orduan ba, geldirik bezala geratzen naizela, inora joan gabe.
ESATARIA 1. – Amesgaizto horien atzean zer dagoen argitu nahi dugu.
ESATARIA 2.- Bai eta hori argitzen saiatu nahi dugunez, Saioa Otegiri deitu diogu. Bera Ordiziako Saiatuz Psikoterapia Zentroko psikologoa da.
ESATARIA 1.- Saioa, egun on!
SAIOA OTEGI.- Egun on, bai.
ESATARIA 1.- Eta mila esker gaur gurean izateagatik.
SAIOA OTEGI.- Ez da ezer.
ESATARIA 1.- Aizu, zuk ere amesgaiztoak izango dituzu, noski?
SAIOA OTEGI.- Bai, gizona.
ESATARIA 1.- Eta hori sanoa izango da, ezta? Normala izango da?
SAIOA OTEGI.- Bai, gorputzaren eta gure barnearen prozesuaren baitan dago.
ESATARIA 2.- Beraz, Saioa, denok ditugu amesgaiztoak.
SAIOA OTEGI.- Bai, ametsak, azkenean amesgaiztoak esan behar dugu ametsak direla. Ametsak azkenean egon daitezke sentsazio atseginekin eta sentsazio ez atseginekin. Beraz, amesgaiztoak lirateke amets gaiztotuak ez? Azken finean.
ESATARIA 1.- Aizu eta zergatik batzuetan errepikatzen dira amets horiek?
SAIOA OTEGI.- Bai, klaro. Eske hor pasatzen dena da azkenean sentsazioa dela errepikatzen dena, ez? Iruditegia baliteke pixka bat aldatzea, ez hain zehatza izatea, baina sentsazioa bai da errepikatzen dena, ez? Zergatik errepikatzen diren? Pues, askotan delako intentsitate-maila bat non errepikatzen ari garen ikaskuntza bat ari garelako jasotzen, estres-maila bat ari garelako bizitzen. Edo trauma edo, ez daukala zertan trauma bat izan behar, noski. Amaitu gabeko esperientzia bat daukagulako hor, ez? Informazio bat ematen ari zaiguna, eta inkontzientea ari delako lanketa bat egiten.
ESATARIA 2. - Alegia, kezkaren bat edo badagoela oraindik horri lotutakoa esan nahi duzu?
SAIOA OTEGI.- Bai, hori esan nahi dut.
ESATARIA 2. – Aizu, eta amesgaiztoak ekiditeko, lagungarri batzuk badaude? Alegia: ordu jakin batzuk lo egitea, jarraitu beharko genituzkeen gomendio batzuk badaude, Saioa? Sekretu batzuk?
SAIOA OTEGI.- Uhmm, egoera desatseginen aurrean teknika batzuk izan, ez? Bai arnasketa-teknikak izan, baita ere izan, bueno ba, meditazio-teknika batzuk, hau da, denak eragingo dizunak arnasketa-egoera bat, lasaitze-maila batera eramateko.

 

Interesatzen zaizu



B2 B1
2018-04-30
16143427
03:18
2701