Gure etxebizitza babesteko neurriak
Etxea babesteko har ditzakegun neurriei buruzko argibideak eman dizkigu Lejarreta Seguridad enpresako arduradun batek.
Ana Maite Zapirain enpresa horretako Hernaniko dendaren arduraduna da. Batez ere sarrailekin lan egiten dute.
1. Lejarretak 75 urteko ibilbidea du. Asko aldatu da egoera urte horietan?
Azkenean, 75 urtetan, dena aldatu da asko, baina gizartea eta, bueno bai, delinkuentzia ere bai. Azkenean, guk beti gure lan-erritmoa lapurrek markatzen dute, eta lapurrak bere teknikak hobetzen joan adina (ahala), guk ere gure sistemak hobetu behar ditugu. Orduan, gure helburua beti da beraien aurretik joatea. Bai konstrukzioko (eraikuntzako) kalitatea, bai guk daukagun pertzepzioa segurtasunarekiko, etxeetan zer daukagun, zer jaso nahi dugun, familiaren segurtasuna eta hor aldatzen joan izan dena dira sistemak eta guk nola aurre egin lapurtzeko modu berriei.
Azkenean, lapurrak, lapurtzeko moduagatik(an) lehen lapurtzen zuten modu batera eta orain teknikak hobetu dituzte. Hala ere, beti lapurreta baten atzean dauden bi faktore oso inportanteak beti berdinak dira: bat da aukera, eta bestea da motibazioa. Lapurra motibatuta baldin badago eta guk aukera uzten baldin badiogu, lapurtuko du.
Oso motibatua egon arren, guk aukera ez badiogu uzten, etxean daukagun sistema oso eraginkorra delako eta oso ona, ez du lapurtuko. Orduan, bai egia da krisi garaian eta, motibazio handiagoa zela lapurren aldetik(an), eta gehiago lapurtu izan zen, baina urteetan zehar, azkenean, gu ari gara trabak jartzen lapurreta horiek zailtzeko.
2. Zer egin beharko genuke etxebizitza “seguru” bat izateko?
Beti hasiz, lehen esan dugun bezala, etxebizitza bakoitza eta familia bakoitza desberdina dela, ez? Baina zer egin behar dugu? Nik beti gomendatuko nuke joateko leku batera, profesional batekin eta analizatu, analisi txiki batekin, ia zer da etxean daukadana? Segurua da edo ez? Zeren askotan gertatzen zaigu, jendeak gauza seguruak ditu eta ez da kontziente, eta lasai egon beharko luke daukanarekin, ezta?
Orduan, nik bideratuko nuke jendea leku profesionaletara joateko, bai eskatuko nuke fijatzeko (begiratzeko) zer den ateetan daukaguna eta enbellecedore huecoak (segurtasunik ematen ez duen burdin mehez eginiko apaingarria hutsa) baldin badira, aldaketa azkar bat eskatuko nuke, benetan erresistentzia fisikoa bermatuko duten sistemengatik; giltzen kopiak kontrolatzeko; eta beti, beti, beti, beti daukagun atea daukagula, daukagun ohitura daukagula, etxeko atea ixteko. Baldin eta etxera sartu naizen zapatak aldatzera bost minutu, ogiaren bila nijoan (noan), txakurra paseatzera edo asteburu pasa. Atea itxita egotetik, atea itxita ez egotera dagoen diferentzia da aukera ematea lapurrari lapurtzeko edo pixka bat zailago jartzeko. Eta gero, sistemaren arabera pixka bat zailago edo askoz zailago. Baina gutxienez pauso hori, oso erraza dena, mundu guztiak itxi dezakegula etxea, hori beti egin behar da.