Lapurrak etxetik uxatu nahi dituzu?

Hona hemen lapurrak zure etxetik uxatzeko balioko dizuten hainbat objektu lagungarri.

Lapurretak saihesteko objektu lagungarriak aurkeztu ditu Usoa Arbelaitzek 'Airean' saioan. Alfonbrak eta maletak, lapurrak uxatzeko prest!


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Usoa Arbelaitz.- Gaurkoan ere beste bildumatxo bat ekarriko dizuet, e? Kasu honetan, lapurretak saihesteko bilduma edo objektu lagungarriak dira.
Ikus dezagun lehenengoa: atarian jartzen den tapiz edo alfonbra horietako bat da. Hor ikusten duzuen hori, e? Lehenengo bistara arrunt samarra ematen du, baina segidako bideoan ikusiko dugun bezala, alfonbra edo tapiz moderno-modernoa. Smart deitzen den horietakoa da, e? inteligentea, benetan. Nonbait radiofrekuentzia bidez funtzionatzen omen du alfonbra honek. Tartean halako kable edo antena mehe bat dauka eta horrek denda batean edo etxe batean gertatu dena detektatzen omen du. Hortaz, zerbait lapurtuta eraman baldin badute, bada, alfonbra horrek detektatu egingo luke, e?
Horretaz gain, alfonbra honek ere balio omen du jende asko espero den momentu edo lekuetarako, ez? ze jendea neurtzeko ere erabiltzen omen da alfonbra inteligente edo smart hau, e? eta denda askotan jarrita omen daukate, e?. Eraginkorra omen da eta gainera, ba bueno, bestelako barra indiskretu horiek ere ekidingo omen ditu ze alfonbra hau, bada, ikusten duzuen bezala, diskretua da.
Guri bestelako bat ere gustatu zaigu. Askozaz ere eraginkorragoa iruditu zaigu, gainera. Ea, ikus dezagun irudia. Hor jartzen duen bezala, e? gauza hobeak dituzte, beraz, guri ez lapurtu ezer. Hau aurrekoa inteligentea izango da, baina hau, seguru, ze badakizue askotan tapiz hauek ere eraman egiten dituztela lapurrek… bada, hau seguru askoz ere eraginkorragoa dela.
Bestelako, lapurretarako bestelako objektu bat: maleta bat, aizue!
Eta maleta hau ere benetan listoa atera zaie. Ze kontua da aireportuan maleta galtzen baldin bazaizu, atzetik segitzen dizula. Mugikorrera seinale bat iristen da eta bera joaten da zure atzetik, zuk ez duzu maletaren atzetik ibili beharrik. Beraz, galdu edo lapurtuz gero, zure mugikorrera edo berari iritsiko zaio seinale bat eta atzetik etorriko zaizu.
Maleta inteligenteen kontu hau ohartu gara erredakzioan egin dugun ikerketan atzeragokoa dela, ze beste bideo bat ere badaukagu. Ikus dezagun, e? Ikusten duzue hor maleta, maleta marroi elegantea eta norbaitek lapurtzen baldin badizu, begira zer… begira zer ateratzen zaion!
Eraginkorra, seguru badela, lapurra ez da berriz saiatuko, seguru, baina guri… gu aurrekoarekin geratzen gara ze ez da oso praktikoa egunerokoan, behintzat, ez zaigu iruditu. Eta hauxe bilduma, e? lapurretak saihesteko bilduma. Tira, bada ez bada ere, hor daukazue, aukeratu gehien gustatu zaizuena.
Jaime Otamendi.- Bat aukeratu. Aspaldi honetan lapurretaren bat egin dizuete zuei? Hemen ez, telebistan esan nahi duzu? Besterik ez genuen behar! Aramendi!
 

B2
2013-10-28
16292695
03:04
4481