detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 11: Hori enigma!

 

Egilea: Harkaitz Cano
Musika: Jean Louis Argus

Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Néstor
: Peio Artetxe.
Jaime: Joxe Felipe Auzmendi.
Inés: Nekane Sarobe.
Indigenak: Mikel Fernández eta PatxiSantamaria
Esataria:  Iñaki Beraetxe

 

 

 

 




 

Esataria: Pazifikoaren erdian gau trumoitsu batean.

Néstor: Honek itxura txarra dauka! Ikusi al duzu nire emaztea?
Jaime: Kamarotean egongo da honez gero!
Néstor: Ez dut uste, handik nator oraintxe.
Jaime: Goazen behera Néstor!
Néstor: Ez! Zaude apur batean. Inés! Inés, hor al zaude?
Jaime: Alferrik gabiltza Néstor! Hemen ez dago inor! Gainera kapitainak kubiertan egotea galarazi du.
Néstor: Inés!!!
Jaime: Jainkoarren, gertu pasa da Néstor! Hurrengoan berarekin eramango gaitu! Espe han izango da, eta zugatik kezkatuta. Zaude ziur!
Néstor: Agian arrazoi duzu. Goazen behera.
Inés:  Lagundu! Lagundu!
Néstor: Entzun duzu hori? Inés da. Inés, Inés, non zaude?
Inés: Hemen nago Néstor!
Néstor: Jainkoarren. Goiko korredorean dago. Goazen! Larrialdietako eskaileretatik igoko gara.
Jaime: Txalekoa jantzi beharko genuke.
Néstor: Tori hau.
Inés: Néstor! Néstor!
Néstor: Zaude lasai laztana. Oraintxe noa!
Jaime: Néstor, kontuz! Olatu bat!
Inés: Hemen nator.
Néstor: Inés!
Jaime: Jainkoarren Néstor, kontuz! Heldu sokari! Heldu! Ontzia hondoratzen ari da! Ekaitzak zuloa ireki dio a baborrean, ontzi-kaskoari.
Néstor: Ez naiz iristen!
Inés: Ezin dut gehiago Néstor. Ezin dut, ah!!!
Néstor:  Eutsi laztana, eutsi!
Inés: Ah!!!!! Ah!!!!!!
Néstor: Eeeeeez!! Ineeeees!!
Jaime: Néstor! Uretara goaz! Uretara goaz!
Néstor/Jaime:Lagundu!!!

(ur-hotsa)

Jaime: Oju, oju, oju! Jainkoarre! Ze, non hago? Néstor. Néstor.
Néstor: Hau hotza!
Jaime: Zer gertatu da?
Néstor: Ze kristo da hau?
Jaime: Ez al zara gogoratzen? Kubiertan geunden ontzia hondoratzen hasi zenean.
Néstor:  Oh, ez! Amesgaizto bat zela uste nuen. Eta Inés?
Jaime: Agian irlako beste hondartzaren batera iritsiko zen. Hau buruko mina! Gatza biriketaraino sartu zaidala uste dut.
Néstor: Inés gajoa. Zerbait gertatuko balitzaio ez nioke neure buruari sekula barkatuko.
Jaime: Animo, gizona! Gu iritsi bagara, bera ere iritsiko zen agian. Gainera, txalekoa soinean zeraman berak ere.
Néstor: Biziko ote da norbait irla honetan?
Jaime: Auskalo, harrituko nintzateke. Txikia ematen du itxura batean.
Néstor: Bai. Arrazoi duzu. Begira hor.
Jaime: Ez gara hona iristen garen lehendabizikoak.
Néstor: Zer da? Egurra ere ematen du.
Jaime: Norbaitek sua egin du hemen. Duela ez hainbeste gainera.
Néstor: Guk ere pentsatu beharko dugu zerbait. Hotz egingo du hemen gauean. Edozer emango nuke sutondo bero baten truke. Edozer.
Néstor: Dagoeneko kostazainak gure bila arituko direla uste duzu?
Jaime: Kostazainak? Ze kostazain Néstor? Esnatu. Pazifikoaren erdi-erdian gaude. Gure itsasontziak hondoa jo du. Ez dut uste guk kenduta beste inor bizirik aterako zenik. Tira, agian Inés... bere ere kubiertan zegoen.

(hegazkin-hotsa)

Néstor: Entzuten al duzu hori?
Jaime: Ze?
Néstor: Ez al da hegazkin bat?
Jaime: Arrazoi duzu. Goazen! Uretatik gertu bagaude, ikusiko gaituzte.
Néstor: Eh!!
Jaime: Eh!!
Néstor/Jaime:Hemen gaude! Lagundu. Hemen! Eh! Eh!!
Néstor: Ikusi gaituztela uste duzu?
Jaime: Ez dago jakiterik. Agian bai. Gure bila norbait dabilela esan nahi du behintzat. Laster etorriko ote dira.
Néstor: Goikoak entzungo ahal dizu!

Esataria: Handik zortzi egunera.

Néstor: Hasi dira berriz ere danbor-hotsak.
Jaime: Lasai horregatik, gaur arte ezer egin ez badigute, ez digute orain eraso egingo.
Néstor: Pozik dabiltzala ematen du, zerbait ospatuko balute bezala, bai?
Néstor: Nazka-nazka eginda nago belar txatxu hauek jateaz. Nazkagarriak dira.
Jaime: Ezin gaitezke kexatu. Janaria behintzat badugu.
Néstor: Ba bai, eta hotza ere bai. Zer ez nuke emango...
Jaime: Zer ez nuke emango sutondo bero baten truke! Bai. Badakit, Néstor!
Néstor: Danbor-hots nazkagarriak. Hemen ez dago besterik. Hegazkin ziztrin bat ere ez da pasa astebetean. Galdutzat eman gaituzte ala?
Jaime: Onena lo egitea izango dugu. Bihar beste begi batzuekin ikusiko ditugu gauzak.
Indigena 1:  Panda bila, no, no, uale panda ue...
Indigena 2: Kuba patakuba, dogo panda ue...
Inés: Baina ez! Ez! Mesedez! Baina zertan, zertan ari zarete? Zertarako dira labana horiek?
Indigena 1:  Panda bila, kuba bilayo, biyale, bilayo, bilayo...
Inés:  Eeeeeeeeeez!! Ajj!!

Esataria: Pazifikoaren erdian bada "hodilayu" izeneko tribu antzinakoa, sudurgorriak beraien hizkuntzan. Goizero-goizero sakrifikatzen duten animalia baten odolarekin sudur-punta margotzen dutelako deitzen zaie horrela. Urtean behin purifikazio eta jainkoekiko barkamen-eskaerazko ekintza bezala bi gizon sakrifikatzen dituztela ere uste dute antropologoek, xehetasun hau guztiz egiaztaturik ez badago ere.


 

 

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20656126

x61pViewCountWAR

1220

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR