detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 2: Bateri hotsak saguzarrak aztoratzen ditu

 

Egilea:  Jasone Osoro
Musika: Jean Louis Argus

Zuzendaria: Olatz Beobide
Aktoreak:
Itziar: Idoia Sagarzazu
Mikel: Martin Mendizabal

Mikel:  Orduan, bai?
Itziar: Bai.
Mikel:  Nire kotxea hartuko dugu. Kanpoan daukat aparkatuta.
Itziar: Uf, hau giroa!
Mikel:  Aitatxoren lantokian babesean egongo gara.
Itziar:  Ja, ja, ja! Ai-ta-txo-ren lantokian? Zure edadean deitu egin behar zaio aitatxo zaharrari.
Mikel:  Tira, zoaz pikutara!
Irratia: Zure bihotza, halaxe izango da laztantxua...
Mikel:  zu goxo-goxo, eta ni bero-bero...
Irratia: Gordinik nahi dut zure gorputza, gordinik ere zure bihotza,
Itziar:  Eh, kontuz, hozka egin didazu...  A ze sustoa, ikaragarrizko beldurra diet tximistei.
Mikel:  Hara gure amatxo ausarta. Je! Egon lasai, zuk askozaz elektrizitate gehiago sortzen duzu eta nigan, polit hori. Ummmm, aaaaah! Ze igoko al gara?
Itziar: Igo nazazu berriro laztana!
Mikel:  Ja, ja, ja. Tuntun hori!
Itziar: Eta, handia al da lokala?
Mikel:  Bai, baina makinaz betetako lantokia da, erreminta makinaz beteta.
Itziar: Eta argia?
Mikel:  Lasai, goazen barrura!  Gure taldeak entsegu-lokala dauka barrurako. Hango argia piztuko dugu.
Itziar: Mikel, Mikel, zer gertatzen da? Mikel!
Mikel:  Ezer ez. Gitarrarekin estropezu egin dut.
Itziar: Ez da ezertxo ere ikusten. Hara! 
Mikel:  Ikusten nola argitu den dena? 
Itziar:  Makinak erraldoiak dira, ez dira bat-batean martxan hasiko, ezta? Tornoren bat edo... eskua bertan harrapatzeko ere... 
Mikel:  Laztana, ekaitzei beldurra diezu, makina hauek mamuak iruditzen zaizkizu... Ahaztu al duzu zertara etorri garen nire Frankenstein txikia? Ummm, ah, ah, ah... 
Itziar:  Kontuz hor laztana, kontuz! Belauna, belauna...
Mikel:  Lasai, laztana "llave inglesa" izan da.
Itziar: Aaaaah!
Mikel:  Baina zergatik egin duzu oihu?
Itziar:  Ez dakit. Trumoiak izutu egin nau, eta gero tximista hori! Ez dakit, leku honek sentsazio arraroa ematen dit. Eta zure eskuak hotzak daude.
Mikel:  Goazen barrura, entsegu-lokalera, han erosoago egongo gara... Voilà! Ze, gustatzen?
Itziar:  Horrelako toki batean sekula egon gabe nengoen. Gitarrrak, bateria... zuk zer jotzen duzu?.
Mikel:  Bateria, baina askoz hobea naiz beste instrumentu batzuekin. Zatoz polit hori, sofan eseriko gara..
Itziar:  Zenbat neska ekarri ote dituzu hona, "llave inglesa" tartera?Ja, ja, ja... ah, ah...
Mikel: Ixxx, ummm, ah, ah.... Ze aho goxoa daukazun, eta zure azala, zure gerri hori... ah, ah,  ah....
Itziar: Argia joan da.
Mikel:  Lasai, ekaitzaren kontua. Berehala itzuliko da, ikusten? Zertan ari ginen? A! Nire mingaina zure gorputzaren palazioan irristatzen, ezta?
Itziar: Ja, ja, ja... Ai!?
Mikel:  Zer duzu orain?
Itziar: Hor goian, sabaian!
Mikel:  Hori? Saguzar bat besterik ez da.
Itziar: Puaj, higuina ematen didate.
Mikel:  Zuk Drakularen pelikula askotxo ikusi duzu, ezta? Ba al dakizu zein zen Drakularen gaitzetik sendatzeko modurik onena? Haginkadatxoak, haginkadatxo txikiak, umelak, pixkanaka ohitzen joateko....  Joder, argiak berriz.
Itziar: Zergatik ez gara hemendik joaten.
Mikel:  Joan, nora? Ekaitz ziztrin bat besterik ez da neska.
Itziar: Argirik gabe ezin dut segi.
Mikel:  Ezta Santimamiñako kobazuloak balira ere. 
Itziar: Zer?
Mikel:  Ez, ezer ez, zentralak salto egingo zuela. Berehala nator: eup!
Itziar: Nora zoaz?
Mikel:  Argia nahi duzu ala ez duzu nahi?
Itziar: Mikel, ze txantxa da, zergatik hasi zara bateria jotzen? Mikeeel!
Mikel:  Zer duzu orain?
Itziar: Non zinen?
Mikel:  Argia piztera joan naiz, esan dizut.
Itziar: Nora?
Mikel:  Katmandura, zera! Makinak dauden lokalera, Frankestein-enak, badakizu!
Itziar.  Eta bateria, nork jo du bateria?
Mikel:  Ringo Star izan da, goraintziak eman dizkit zuretzat.
Itziar: Ez nabil txantxetan.
Mikel:  Itziar, mesedez! Nahikoa da!
Itziar:  Norbaitek bateria jotzen zuela esan dizut, norbaitek bateria jotzen zuen, joder!
Mikel:  Hemen gu biok bakarrik gaude. Zure irudimena izango zen, ekaitzak ematen dizun beldurra. Lasaitu zaitez laztana, lasai, lasai. Nahi duzu masaje bat egitea? Itxi begiak. Horrela. Begietan hasi, masailak, lepoa ah, ah, ah... bularrak... ah...
Itziar:  Mikel, argiak berriz. Mikel! Mikel! Mikel, goazen hemendik, argia piztu, eta goazen!  Entzun duzu, bateria bat? Mikel, Mi... keel, kendu nire gainetik, Mikel. A, Argia! Aaaah, saguzar madarikatua,  baina Mikel, kendu saguzarra zure gainetik! Mikeeeel!!!!!
Mamua: Zu goxo-goxo eta ni bero-bero, ja, ja, ja....

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20655888

x61pViewCountWAR

1365

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR