detalle dokuteka-generico-fitxa

Bihotzak ze soinu egiten ote du euskaraz

Esataria: Onomatopeien edo hotsen mundua oso berezia da eta hizkuntza bakoitzak bere aldetik jokatzen du. Gauza bera gertatzen al da zuen eremuan ere?

Jabier Agirre:
Bai, bai, osasunean ere euskarak egin ditu bere bideak. Gertatzen da askotan ez ditugula ezagutzen, baina nik uste dut aipatuko ditudan batzuk jendeari oso ezagunak egingo zaizkiola. Nik honekin erreibindikatu nahi dudana da euskarak bere bideak egin baldin baditu, hobe dugula horien bila ibili eta aurkitzen ditugunean erabili eta ez kanpotik, besterik gabe, kanpokoek esaten duten bezala erabili.

Esataria:
Onena adibide batzuk jartzea izango da.

Jabier Agirre:
Bai, bai. Adibidez, bihotzak zer soinu egiten du beste hizkuntza batean? Ba ez dakit gaztelerak edo frantsesak zer emango duten, baina euskarak taup-taup egiten omen du. Eta, pentsa, ekarriko dizuet Bizkaiko kopla bat, liburu batean bildua, ez nik buruz dakidalako: "Neskak entzun ezkero / danbolinen hotsa / taup-taup bular-barruan / dauke euren bihotza". Agian taup-taup ez da oso ezaguna, baina bihotzak taupada egiten duela denok dakigu. Beraz, bihotzak taupadak baldin badauzka eta taupatu egiten baldin badu logikaz horren soinua taup-taup da. Orduan, euskarak hori eman du. Ez dugu zertan joan behar espainolak ez dakit nola egiten duela, edo frantsesak... Badakigu euskarak taup-taup egiten duela... Hortxe daukazu bat.

Esataria:
Bihotzaren adibidea ekarri diguzu, kopla eta guzti. Baina besterik bururatzen al zaizu?

Jabier Agirre:
Bai, beste bat..., bueno, ez da zehatz-mehatz onomatopeia bat, baina euskaraz atxis egiten dugunean zer egin dugula okurritzen zaizu zuri?

Esataria:
Doministiku.

Jabier Agirre:
Eta zer da doministikua? Doministikua ez da euskara, doministikua teorian da garai batean kortesiaz zuk doministikua egiten zenuenean jendeak esaten zizun Dominus tecum (Jaungoikoa zurekin). Eta hortik poliki-poliki euskarak bere egin du, eta garai batean latina zen Dominus tecum hori orain doministiku bihurtu da. Hor euskarak ere egin du bere bidea. Usina edo doministikua da soinua, atxis edo soinu horren izena, baina doministiku berez euskarak ez zuen berea eta jan egin du.

Esataria:
Eta amaitzeko, ba al duzu beste perlarik?

Jabier Agirre:
Bueno, perla baino gehiago... Beste bat okurritzen zait, eta hori da urak irakiten duenean egiten duen soinu hori, ez dakit nola, ba euskarak bor-bor egin du. Orduan, okurritzen zait urak bor-bor egiten duen bezala, odola hipertentsioaren eraginez-edo aurrera doanean zirkulazioan, eta hala dago bilduta, bor-bor egiten duela. Beste perlatxo bat.
Jaitsi

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

2007-03-12

x61pRelaContWAR

  • Agirre , Jabier
16509772

x61pViewCountWAR

4134

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR