Gure basoak
Martxoaren 3an Basabizitzaren Munduko Eguna ospatzen da. Aitzakia hori hartuta, gure inguruko basoen egoera zein den jakiteko, Miren Onaindia Olalde unibertsitateko irakasleak irratsaio honetan azalpenak emango ditu.
Miren Onaindiaren ustez, baso naturalak orain duela urte batzuk baino hobeto daude, baina hariztiak berreskuratu ezinik jarraitzen dugu. Bestalde, basoen ezaugarriez eta funtzioez ere azalpenak emango dizkigu.
Jaime Otamendi kazetaria. Miren Onaindiarekin ari gara hizketan. Miren Onaindia eta, eta bere lankide batzuek basoak aztertu dituzte 20 urte hauetan. Berezko basoak zeri deitzen diozue, Miren?
Miren Onaindia Olalde, unibertsitate-irakaslea. Berezko basoak, espezie naturalak. Hori, hemengo pagadi, bai artea, harizti eta abar. Horrek, esango nuke baso naturalak, edo autoktonoak, nahi baduzue. Eta landaketa, kanpoko landaketa dira pinu-landaketa, batez ere koniferoak, kanpotik ekarrita, ekarritako zuhaitzak, ba, hemen etekin handia ateratzen dutelako oso arin hazten direlako. Eta gainera, ba, egurra oso, oso ondo saltzen da, edo behintzat merkatuan oso ondo mugitzen da, ez? Orduan, esaten dudanean berezko basoak dira “gure basoak”, modu batean ondo, ondo ulertzeko, ez? Bai, sistema naturalak-edo esango nuke.
Jaime Otamendi. Hor gauzak hobetzen joan direla esan diguzu. Eta nola, nola ikertzen da baso bat 20 urtez?
Miren Onaindia. Nola ikertzen da?
Jaime Otamendi. Bai, ze(ren) nola egiten duzue lan hori?
Miren Onaindia. Aspektu ezberdinak ikertzen ditugu. Alde batetik, zer espezie dauden, zer espezie dauden basoetan, zer, hor espezie (hor zer espezie) adierazgarri dauden. Ba, baldin badaude landare mota batzuk edo, goroldioak eta abar, adierazten du, ba, lurzoru ona daukagula eta biodibertsitate-maila ona eta abar, o sea (alegia) baso heldua daukagula. Eta beste espezie batzuk agertzen direnean adierazten du egoera txarra, ez?
Beste alde batetik, garrantzitsua da ere zein tamaina daukan basoak. Ze(ren) basoak baldin badauka oso tamaina txikia edo tamaina txiki horiek, baldin badago basoa harizti moduan eta batetik bestera distantzia (tarte) handia badago, ba, horren etorkizuna galtzea litzateke, ez? Eta hori gertatzen da, ba, batez ere hariztietan Bizkaia eta Gipuzkoa aldean.
Orduan, ikasten dugu batez ere espezien egitura, ikasten dugu zelan banatzen diren espazioan eta baita ere tamainak, zer tamaina eta zer forma daukaten basotxoek, ez? Hau, aipatzen nago (ari naiz) batez ere hariztien kasua, ba, bueno, beharbada, ba, hori da gehien berreskuratu behar dugun basoa, ez?, gure, gure lurraldean. Besteak, aipatu dudan moduan, pagadiak… Hori, pagadiak, batez ere mendietan ziren, metrotik gora agertzen direnak, edo baita ere kostaldeetan agertzen diren artadiak, arteak. Horiek ez daude hain degradatuak (hondatuak). Segur aski, ba, bueno, pagadien kasuan, ba, altueretan dagozelako (goialdeetan daudelako) eta artadien kasuan, ba, bueno, kokatzen direlako lurzoru nahiko pobreetan, lurzoru lehorretan. Orduan, klaro (noski), hor ezin da kendu artadia eta landatu pinudia, esate baterako, ez?
Jaime Otamendi. Aja!
Miren Onaindia. Eta zentzu horretan, hobeto mantendu dira, biodibertsitateen aldetik, egoera naturalean, eta abar. Baina bueno, azkenean garrantzitsuena da basoek daukaten funtzioa gizartearentzako, ez?
Jaime Otamendi. Eta zer funtzio daukate?
Miren Onaindia. Hori da. Hori. Funtzioa, oso funtzio garrantzitsua izan daiteke aisialdirako, ez?, o sea (alegia) paseatzea basoren batean, edo egotea basoan… Horrek, ba, bere, bere balorea dauka: balio bakarra dauka, ez? Baina gero, beste alde batetik, basoek, ba, babesten dituzte [dute] lurzorua be (ere) bai, mantentzen dute [dituzte] lurzoru eta elikagaiak, higaduraren kontra. Baita ere, ba, fijatzen (finkatzen) dute, xurgatzen dute karbonoa, karbono-dioxidoa, eta zentzu horretan mantentzen dute karbonoaren oreka eta klima-oreka esango genuke. Eta baita ere, ba, ur-zikloetan bere paper (zeregin) garrantzitsua betetzen dute, ur-kalitatea mantentzeko.
Horiek, zerbitzu horiek edo funtzio horiek neurri batean dohain, ahal dugu esan, dohain egiten direla, ez? Baina nik uste dut garrantzitsua dela konturatzea, bueno, funtzio horiek beharrezkoak direla gizartearentzako, nahiz eta hor preziorik ez eduki. Zenbat balio du baso batek? Ba bueno, ba, karbonoa xurgatzen duelako ezin dugu kalkulatu, baina bueno, ba, kontu(t)an izan behar dugu balore inportanteak direla. Eta bueno, gure basoak ondo babestea eta ondo mantentzea gauza inportantea dela.
Jaime Otamendi. Ba horretantxe utziko dugu. Jon, Iñigo, Jabier, ez dakit zerbait aipatu nahi duzuen.
Gonbidatua. Bueno, oso interesgarria. Kontua da ez du [dute] dirurik ematen horrelako oihanek, e!
Jaime Otamendi. A, basoek ez dutela dirurik ematen.
Gonbidatua 1. Ez. Orduan, etekin ekonomiko azkarra atera ahal izateko pinuak plantatzen dira, landatzen dira. Hau da kakoa [gakoa]. Zu... e... haritzak hasten baldin bazara landatzen, haziko dira hortik 200 urtetara. Bueno, inork ez du itxaron nahi 200 urte. Eta horrenbestez, horrelako gauzak gertatzen dira.
Jaime Otamendi. Errentagarritasun azkarra nahi, nahi da, ez?
Gonbidatua 2. Kontua da lehen landatu izan bagenitu haritzak orain jasoko genituzke zikloan. Kontua da zikloa gelditu zen momentu batean eta inork ez, ez luke, ez, ez du hasten berriz zikloa, ze(ren) da landatzea eta ez jasotzea: da inbertsio bat egitea oso luzera begira.
Miren Onaindia. Bai. Bai. Ados nago zurekin. Hori, horregatik leku askotan hasi dira planteatzen ja halako kontzeptuak, zerbitzuen ekosistemaren (ekosistema-zerbitzuen) ordainketak. O sea, (alegia) ordaindu, jabeari edo, bai jabeari zerbitzuak, bere basoak edo bere lurraldeak, ba hori, karbonoa xurgatzen duelako, eta abar. Esate baterako, Costa Rican badaude esperientzia oso inportanteak horretaz. Zelan ordaindu ekosistemen zerbitzuak, ekosistemen zerbitzuak orokorki, ez? Baina kasu honetan, basoen funtzioak zelan ordaindu. Eta hor, bueno, hori izan daiteke bide bat. Baina beste alde batetik, nik badakit, (jabe) pribatu batek baldin badauka lurralde bat nahi du etekina atera, ez? Baina, baina administrazio publikoak nik uste dut beste ikuspegi bat eduki behar duela lurralde publikoetan, ez? Eta beharbada hor bai gehiago, gehiago kudea, kudeatu, kudeatu behar da era iraunkor batean, ez? Basoa, bai etekin ekonomikoa atera, baina baita ere beste balore horiek kontu(t)an hartuta.
Jaime Otamendi. Kontu(t)an hartuta. Ederki ba!
Miren Onaindia. Eta nik uste dut, administrazi(ñ)o publikoek badaukate bere erantzukizun inportantea ere.
Jaime Otamendi. Ederki ba! Miren Onaindia, eskerrik asko, e!
Miren Onaindia. Eskerrik asko zuei.
Jaime Otamendi. Ondo segi.
Miren Onaindia. Eskerrik asko. Agur.