detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman Lesakan

Kerman Lesakara joan da Estitxu Fernandezek gonbidatuta. Estitxuk dio Lesakako San Fermin festak bezalakorik ez dagoela. Kermanek, berriz, Algortakoak direla onenak.

GONBIDATU aditzak NOR-NORK eskatzen du: 'Estitxuk Lesakara gonbidatu nau.' Bestalde, familia izenek ez dute MUGATZAILERIK. Hala, AMATXOK, AITATXOK eta IZEKOK esango dugu.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KERMAN: Estitxu! Kaixo. Bi muxu. Bueno, edo hiru, edo lau,
ESTITXU: Bueno, Kerman. Nahikoa da. Zenbat muxu!
KERMAN:Eske, aspaldian ez naizela etorri.
ESTITXU:Ba etorri Lesakara
KERMAN:Bai. ez didazu gonbidatzen eta!
ESTITXU:Ez zaitudala gonbidatzen? Faborez!
KERMAN:Bueno, bai. Askotan gonbidatu didazu, baina azkenaldian oso lanpetuta ibiltzen naiz beti
ESTITXU
:Lanpetuta? Edo, Mikel Pablorekin parrandan?
KERMAN: Hori ere bai. hurrengoan, nik gonbidatu behar dizut Algortako jaietara.
ESTITXU: Ea egia den, ea egia den. Nik hitza hartzen dizut. Baina, hori bai, bestarik onenak, jairik onenak, Lesakako Sanferminak dira, e?
KERMAN: Ez, ez, ez, andereño, Algortako jaiak
ESTITXU: Lesakakoak
KERMAN: Algortakoak
ESTITXU: Lesakakoak

Gonbidatu aditzak Nor-Nork erregimena eskatzen du "Estitxuk Lesakara joateko gonbidatu nau" esango dugu. Kontuz, horrenbestez, eta ez esan "Estitxuk Lesakara joateko gonbidatu dit"

ESTITXU: Nire amatxi zenaren baserria erakutsiko dizut. Ikusiko duzu zer polita den. 
KERMAN: Zu txikitan hemen bizi zinen zure amatxiarekin?
ESTITXU: Ez, ez, ez, amatxi herrira ezkondu zen, ama ere kalean bizi zen eta ni, kale-umea naiz.
KERMAN: Ba nik txikitan ere, nire aitatxoarekin eta amatxoarekin bizi nintzen, Algortan. Baina guk ez daukagu baserririk. Zuk zer nahiago duzu, baserria ala kalea?
ESTITXU: Bueno, ni ez naiz sekula baserrian bizi, orduan, herrian eta hirian bai, ordea, eta gustatzen zait, batzuetan hemen eta bertzetan bestean.
KERMAN: Bestean pixkatxo bat, e? Bueno, txikitan, izekoarengana joaten nintzen, zeren, izekoa Karrantzan bizi da eta baserria dauka, e?
ESTITXU: Ba, ea gonbidatzen nauzun Karrantzara, aizu!
KERMAN: Bueno. Baina, hasteko, euskaltegira gonbidatuko zaitut. Eta ea han hitzaldiren bat ematen duzun.
ESTITXU: Baina, zer hitzaldi emanen dut nik ba!
KERMAN: A! Ez dakit. Baina horrela ez dugu idazlanik egingo.
ESTITXU: Hori azala!

Familia izenek ez dute mugatzailerik hartzen. Esate baterako, "amatxo", "aitatxo", edota, "izeko". "aitatxok kontatu dit" edota, "izekok egin du" esango dugu. Kontuz, hortaz, "aitatxok kontatu dit" edota "izekok egin du" ez baitira zuzenak izango. 


KERMAN: Ai Estitxu, zeinen polita den Lesaka, benetan. Mikel Pablo ere gonbidatuko dut.
ESTITXU: Ez. Biak elkarrekin, a zer beldurra ematen didazuen!
KERMAN: Ai, ez, ez, ez. Formal-formal etorriko gara. Eta opariak ekarriko ditugu zure amatxorentzat eta amatxirengana joango gara bisitan. Eta aitatxorekin joango gara mendira.
ESTITXU: Gonbidatu nauzu. Baina, ez ahantzi, e? Zuk ere gonbidatu behar nauzu ni Algortara.
KERMAN: Bueno, bale. Aizu, baina lehenago gaur, kafetxo bat ordaindu behar didazu. Zeren, ibili eta ibili baina ez dugu ezer jan.  
ESTITXU: Egia. Eta pintxo bat ere aterako dizut. Zer nahi duzu?
KERMAN: Patata-tortilla!
ESTITXU: A! Aukera ona! Hemen aunitz goxoa egiten dute.
KERMAN: Bueno, baina patata-tortilla, nire amatxorena, onena, e?
ESTITXU: Nire amatxorena, hobea.
KERMAN: Nire amatxorena, mundiala.
ESTITXU: Nire amatxorena, siderala!

Gogoan izan "gonbidatu" aditzak nor-nork erregimena eskatzen duela. Beraz, "gonbidatu du" esango dugu, eta ez, "gonbidatu dio".
Bestalde, familia-izenek ez dute mugatzailerik hartzen. Beraz, "amatxorekin, aitatxorekin edo izekorekin" esango dugu. Eta ez, amatxoarekin, aitatxoarekin edo izekoarekin"


Eta zuk, amatxorekin, aitatxorekin, mundu guztiarekin, honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Dokuteka

A2
2010-05-06

x61pRelaContWAR

16498944

x61pViewCountWAR

12683

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR