Dokuteka
Sexting-a, mugikorrarekin argazki intimoak ateratzea eta bidaltzea
Badirudi muga guztiak gainditu direla smartphonei esker.
Gero eta arruntago bihurtzen ari da geure buruari argazki erotikoak atera eta beste norbaiten esku uztea, baina tentuz jokatu behar dela gogorarazten digute.
Norberak mugikorrarekin argazki edo bideo intimoa grabatu eta beste pertsona bati bidali. Sexting-az ari gara eta Internetek eta batez ere smartphonek bidea ireki die.
Lourdes Lavado.- Ez dago mugarik. Dena errazten digute, baita geure gorputza erotizatzeko modua ere. Nerabe izan zein heldua izan, gero zabaltzeko.
Deustuko unibertsitatean gertatutakoak begiak ireki dizkigu, baina aurretik beste kasu batzuk ezagutu ditugu. Ezagunetakoa, agian, Scarlett Johansson aktorearena. Horrelakorik ez gertatzeko, oso kontuan izan behar dugu hau:
Estefania Jimenez.- Argazki bat ateratzen eta bidaltzen den momentuan jada ez dela zurea, ez dela pribatua izango.
Heldu nahiz gazteek egiten dute sexting-a, baina bereziki kezkagarria da nerabeen kasua. Profesionalek ligatzeko era aldatu egin dela ikusten dute.
Lourdes Lavado.- Bikoteari edo aurreko gauean ezagututako pertsonari bidaltzen diote argazkia.
Estefania Jimenez.- Gazteentzat sare sozialak dira halako, bueno ba, extensio naturala, ez? Bere bizitzaren edo bere bizitzaren partea denaren luzapena baino ez dira.
Argazki batzuk bai, ateratzen dira, baina biluz-biluzik ez.
Neurtzea zaila bada ere, Estatu Batuetan egindako ikerketek diote bertako nesken % 65 egiten duela sexting-a.
Praktika arazo bihurtu ez dadin, adituek hauxe gomendatzen dute:
Estefania Jimenez.- Zuhur jokatzea, esatea gazteei: kontuan hartu egiten duzun hau ez dela bakarrik zure telefonoan edo zuk bidalitako pertsonaren telefonoan amaitzen.
