Dokuteka
Sextortsioa, irudi intimoak estortsio modura erabiltzea
Irudi intimoak zerbait lortzeko erabiltzea da sextortsioa: dirua, esate baterako.
Hasi dira jada lehen kasuak agertzen.
Berriemailea.- “Irudi hauek sarean zabaltzea nahi ez baduzu, bidali argazki gehiago”. Horrelako egoera batean egon bazara, sextortsioaren biktima izan zara.
Urko Fernandez.- Zure bikote ohiak, bai erlazioarekin jarraitzeko edo bai beste zeozer lortzeko, pues, bueno, grabatutako irudi horiek, bada, zure kontra erabiliko ditu.
Berriemailea.- Sextortsioa, gainera, negozio bilakatu da, dirua bilatzen duten profesional kriminalen eskuetara iritsi da.
Urko Fernandez.- Bada, kasu honetan, egiten dutena da ligatzeko foro eta txatetan biktimak bilatzen eta zibersexua praktikatzera animatzen diete. Orduan, behin sesioa garatua daukatenean, orduan bada, extortsioa burutzen dute.
Berriemailea.- Gizonezko helduak izaten dira horrelakoetan biktimak.
Urko Fernandez.- Badakite pertsona horiek dirua daukatela, ez? adibidez, gaztetxoek zailagoa izango lukete, adibidez, Interneten bidez transferentzia bat… edo VISArekin ordaintzeko aukerarik ez, ez dituzte izango, baina helduek bai.
Berriemailea.- Baina nerabeak ere badira sextortsioaren biktimak. Amanda Todd gazte kanadarra, adibidez, erasoaren ondorioz, bere buruaz beste egin zuen.
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da laguntza eskatzea eta xantaia horretan ez sartzea.
Urko Fernandez.- Gomendatzen dugu probak gordetzea, pantailaren, bada hori, argazkiak ateratzea, txaten mezuak gordetzea.
Berriemailea.- Ordenagailua babestea ere garrantzitsua da. Hori guztia eskuan salaketa berehala ipini.
