detalle dokuteka-generico-fitxa

Jantzi txapela

Bartzelonako Euskal Etxeak txapela janztera gonbidatzen gaitu.

Bazkide bila dabil Bartzelonako Euskal Etxea eta horretarako kanpaina original hau jarri du martxan. Euskaldunak eta katalanak txapela janztera animatzen ditu, bazkide egin eta deskontuez gozatzeko.

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jantzi txapela, Bartzelonako Euskal Etxea bazkide bila dabil eta ideia orijinal hau izan du hori lortzeko. Katalanak txapela jartzera gonbidatu ditu, horrela bazkide egin eta antolatzen dituzten ekitaldietan beherapenak izateko, zozketetan parte hartzeko eta bazkide izateak dituen abantailei etekina atera ahal izateko.
Iritsi gara akordioetara momentu honetan 16 enpresa ingururekin, orduan, guzti horiekin deskontuak dauzkagu, bai Bartzelonakoak bai Euskal Herrikoak.
Txapela da identifikatzen gaituen elementuetako bat eta Bartzelonako Euskal Etxeak keinu xume honekin katalanak euskal kulturara hurbildu nahi ditu.
Bostehun bazkide ditu orain Euskal Etxeak. 12 euroko kuota ordaintzen dute hilero. Astelehenean hasi zuten jantzi txapela kanpaina eta ekainera arte iraungo du.
Monserrat Carulla.- Jantzi txapela!

 

detalle2

Dokuteka

B1
2012-12-12

x61pRelaContWAR

16363424
01:067

x61pViewCountWAR

4368

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR