detalle dokuteka-generico-fitxa

Txapela buruan... komeni da eta.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]



LEHEN ESATARIA: "Txapela buruan eta ibili munduan", hori dio esaera zahar batek behintzat. Beno ba, txapelik erabiltzen ote dugun, hori da galdetu nahi genukeena gaur ala ez, estetikoa izan ala ez,  osasunarentzat onuragarria ote da txapela erabiltzea? Beno ba, galdera hauek eta beste asko argitu nahi ditugu hurrengo minutuetan behintzat bai.
BIGARREN ESATARIA: Hori da, eta Felix Zubia medikuak esango digu adibidez ba  txapelak osasunari mesederik egiten ote dion.
LEHEN ESATARIA: Hori hasteko...
BIGARREN ESATARIA: Felix, egun on. Felix, egun on?
FELIX ZUBIA: Bai. Bai. Bai. Egun on.
BIGARREN ESATARIA: Ze, txapela buruan jarrita zenuen,  zenuen ala?
F. Z:  Beno, ez dakit, belarrietan edo...
BIGARREN ESATARIA: Kar, kar... Baina ba al duzu zuk ohiturarik txapelik erabiltzeko?
F. Z: Oso gutxi, oso gutxi.
BIGARREN ESATARIA: Oso gutxi, eta erabiltzen duzunean, euskal txapela ala bestelakoren bat?
F. Z: Bestelako txano bat.
BIGARREN ESATARIA:  Nolakoa, kontatu baliteke?
F. Z:  Ba, ez... gaur egungo goretex-ezko edo "forro polarrezko", horrelako txano bat, hotza egiten duenean.
BIGARREN ESATARIA:  Beno, Felixek euritarako eta ez, hotzerako...
F. Z: Hotzarentzat, bai.
BIGARREN ESATARIA: Hori esan nahi nuen, ze badirudi gizonezko askok alergia diotela aterkiari eta horren ordezkotzat erabiltzen dutela txapela.
F. Z:  Beno, denetarik dago, bai.
BIGARREN ESATARIA: Behin baino gehiagotan entzun dugu, zuk esango diguzu egia ote den, gorputzeko berotasunak  burutik ihes egiten digula, burutik galtzen omen dugu gure gorputzeko berotasunik handiena. Hori egia da ala sekulako astakeria esaten ari gara?
F. Z: Ez. Hala da, hala da. Gorputzak beroa galtzeko dituen moduen artean ba garrantzitsuenetako bat behintzat berak botatzen duen beroa da, eta bero hori batez ere hiru puntutatik dihoa, bat burua da, eta beste biak galtzarbeak edo besazpiak,  eta izter-barrenak dira. Orduan besteak arropaz estalita daudenez, ba.
ESATARIAK:  Kar, kar
F. Z: Burua geratuko litzaiguke estaltzeko. Edo gehienetan estaltzen direnez, ba...
BIGARREN ESATARIA: Eta gainera bustia eramaten badugu oraindik eta okerrago, ez?
F. Z: Hori da. Beno, behin busti hori ondo lehortzen ez baldin bada, horren lurrunketak ere beroa kenduko digu. Baina esango genuke gorputzaren beroaren erdia hiru puntu horietan galtzen dela, eta burua izan liteke beharbada gutxien zaintzen duguna.
BIGARREN ESATARIA: Eta, ez dakit, berotasun hori galdu ez dezagun txapela erabiltzea benetan osasungarria da ala ez du horrenbesteraino garrantzirik galtzen dugun beroak?
F. Z:  Ez, ez. Garrantzitsua da. Bai beroari aurka egitea... beroa ez galtzeko eta inguru berotan ere  burua ez berotzeko. Bi aldetan.
BIGARREN ESATARIA: Um!
F. Z:  Bai jasotzeko eta bai galtzeko burua estaltzea komeni da.  
BIGARREN ESATARIA: Beraz, udaran ere komeni zaigula burua babestuta erabiltzea, ibiltzea.
F. Z:  Bai, eta hotza egiten duenean ere hotzik ez galtzeko ere bai. Eta beno, konturatzen bazarete kultura guztietan bada burua estaltzeko zerbait, ez?
BIGARREN ESATARIA: Guk badugu euskal txapela,
F. Z:  euskal txapela...
BIGARREN ESATARIA: gainera esan digute hemen, erredakzioan ere batzuek-batzuek, euskal txapela errebindikatu behar dugula...
F. Z:  Beno... Berez, uste dut historikoki ez dela inoiz euskal txapela ere, baina bai.
BIGARREN ESATARIA:  Beno, guk guretzat hartzen dugu.
F. Z:  Hori da. Baina beti...
BIGARREN ESATARIA: eta hemen oso zabaldua egon da. Horrekin geratuko gara gu.
F. Z:  Osasunaren aldetik behintzat, bai kanpora goazenean edo inguru oso hotzetan edo berotan jartzea komeni dela. Bai, hala ere, buruari edo ileei arnasa hartzen utzi behar zaiela.
BIGARREN ESATARIA: Um!
F. Z: Tarte txiki bat behintzat.
BIGARREN ESATARIA: Felix, gero galdetuko dugu ile-apaindegietan eta nola den, baina berez neguan ilea luzeago uzteak lagunduko liguke horretan, babes-lan horretan?
F. Z: Beno, hutsa! Gauza... pixka bat bai.
BIGARREN ESATARIA: Ez.
F. Z: Gaur egun ilearen lana hori izango litzateke ez? Guk garai batean edo hasiera batean, duela milioika urte izaki iletsuak ginen, eta ilea genuen toki guztietan...
BIGARREN ESATARIA: Beno, oraindik ere badira batzuk ere (barreak)
F. Z:  Hori da. Aurpegian... Baina ilearen lana hori izango litzateke, ez, eta oraindik ere hotza egiten duenean oilo-ipurdia jartzen zaigu, ez? Ile horiek goraka jarri, eta hor barrenean haizea bildu, eta hori ez berritzea galaraziz ba beroa mantenduko genuke.
BIGARREN ESATARIA: Ja!
F. Z: Eta buruko ileak ere lan hori dauka. Bakarrik aldea hutsa dela ez, motzagotik luzeagora, ba...
BIGARREN ESATARIA: Eta batere ez dutenek, burusoilei zer esan behar diegu, horiei baietz, komeni zaiela benetan txapela erabiltzea?  
F. Z: Horiei gehixeago esango genieke.
BIGARREN ESATARIA: Ja! Eguzkia egiten duenean beroaz babesteko eta orain horrelako egun gris eta freskoetan hotzaz babesteko, ba txapelaren alde egin beharko dugu.
F. Z: Bai. Txapelaren alde edo bestelakoen alde, baina...
BIGARREN ESATARIA: Edo kapelaren alde behintzat, burua estaltzearen alde esango dugu, horrela, orokortze aldera. - Askotan mito diren horiek, begira, beti ez direla mito. Batzuetan, egiatik ere badutela parte bat.
F. Z: Bai.
BIGARREN ESATARIA: Amak hainbeste aldiz esan digunak baduela fundamentua.
ESATARIAK: Kar, kar.
BIGARREN ESATARIA:  Hori da, Felix, eskerrik asko beti bezala.
F. Z: Zuei, eta nahi duzuen arte!
BIGARREN ESATARIA: Ondo segi.
F. Z: Berdin. Agur.

detalle2

Dokuteka

B1
2007-02-01

x61pRelaContWAR

  • Zubia , Felix
16280012
00:04:05

x61pViewCountWAR

5877

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR