detalle dokuteka-generico-fitxa

Ura aurrezteko neurriak

Eskoriatzako udala izan da lehena urak aurrezteko arauak indarrean jartzen. Bertako teknikari batek ura zein modutan aurreztu beharko den azaltzen du.

Saioa entzun aurretik, hitz eta esaera hauen bidez saia zaitez saioa zeri buruz ari den irudikatzen. Ez ezazu oraindik hiztegian begiratu, entzun ahala testuingurutik esanahi gehienak atera ahal izango dituzu eta.

  • ordenantza
  • birgaitu
  • aurreztu
  • presio erregulatzaile
  • difusore
  • emari
  • tanga
  • deskarga bikoitza
  • hustuketa eten
  • ur gris
  • euri ur

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Aurreztu. Testuinguru honetan ez xahutu, alferrik ez gastatu. Adibidez: Eskoriatzako udalak diru asko aurreztu du ura galtzen duten hodiak konponduta.
Birgaitu. Berriz gaitu, lehen ez zeukan zerbait jarri. Adibidez: Autobus guztiak birgaitu egin dituzte, eserleku guztietan segurtasun-uhalak jartzeko. 
Deskarga bikoitza. Bi deskargaduna alegia. Adibidez: Gaur egun, komunetako ur-tanga gehienak deskarga bikoitzekoak dira. 
Difusore, Ura aurrezteko aparailua, iturrien muturrean jartzen dena.  Adibidez: Difusore batzuk filtro modukoak dira, eta urari haizea eransten diote. Baina kareak hondatu egiten ditu. 
Ur emaria. Ur kopuru isuria. Adibidez: Iturriaren ur emaria gutxitzeko kanila konpondu du. 
Euri-ur. Euritik datorren ura. Adibidez: Badaude euri-ura jasotzeko sistemak, eta gero, adibidez ur horrekin loreak ureztatzeko.
Hustuketa eten. Ur-hustuketa moztu. Adibidez: Komunetako ur-tanga husteko botoi bat  sakatzen da, baina sistema batzuek hustuketa eten ere egiten dute.  
Ordenantza. Administrazioak ematen duen arau-multzoa, lege edo dekretu bat aplikatzeko. Adibidez: Tabakoaren legea zela eta udal-ordenantzak atera zituzten udal askok.
Presio erregulatzaile. Etxean ura zein presiotan sartzen den jakiteko tresna. Adibidez: Uraren presio erregulatzaileak era askotakoak daude, hainbat diametrotakoak badira.
Ur-tanga. Urarentzako ontzia, tankea. Adibidez: Komuneko ur-tangan adreilua sartuta ura aurrezten da.
Ur gris. Ur erabilia. Adibidez: Donostiako udalak oraintsu arte ur edangarria erabiltzen zuen herri lorategiak zaintzeko. Orain ur grisak darabiltza.   

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Kazetaria G: Eta urari buruz hitz egin behar dugu. Bi hitz egin behar ditugu, apunte labur bat. Izan ere, etxeetako ur kontsumoa aurrezteko ordenantza berria onartu du Eskoriatzako udalak. 
Kazetaria E: Saioa Altzua udaleko teknikaria telefonoan dugu. Arratsalde on. 
Saioa Altzua, udaleko teknikaria: Arratsalde on. 
Kazetaria G: Noiz hasiko zarete ordenantza hau aplikatzen? 
Saioa Altzua:  Beno, ba ja onartuta dago, orduan ja. 
Kazetaria G: Ja! Honek zer esan nahi du, Saioa, Eskoriatzan egiten diren etxe berrietan… 
Saioa Altzua: Bai, beno, etxe berrietan jarri beharko direla ura aurrezteko sistemak, eta baita, ba beno, obraren bat edo birgaitzeren bat egin behar den eraikin zaharretan  be.   
Kazetaria G: Beraz, obra bat egin behar bada, eta gauza berriren bat egin behar bada etxean, hori ere errespetatu beharko da. Etxe berrietan ere bai. Ura aurrezteko sistemak, ze tipotako sistemak? 
Saioa Altzua: Beno, ba etxebizitzetan jarri beharko dira sarreretan presio erreguladoreak, kontrolatzen dutenak ze presiokin sartzen den ura gure etxeetara. Gero, txorrotetan eta dutxetan jarri beharko dira difusoreak, hauek emaria ere gutxitzen dute eta dexente aurrezten da honekin, eta gero, ur tangetan jarri beharko dira aurrezteko sistemak, izan beharko dira deskarga bikoitzekoak edo bestela hustuketa eteteko aukera daukatenak. Hori etxebizitzetan. Gero, oso bloke handiak baldin badira, ba 24 etxebizitza baino gehiago baldin badira edo ur kontsumo oso altua edukiko duten eraikinetan ur grisak berrerabili beharko dira, eta gero gainera… 
Kazetaria G: Ur grisa zein da, dutxakoa adibidez? 
Saioa Altzua: Dutxakoa eta lababoetakoa, bai.  
Kazetaria G: Horiek erabili ondoren, berriz erabiltzeko modua egin beharko da. 
Saioa Altzua: Hori da. Gero berriro komunetako tangak betetzeko erabili beharko da. Eta gero gainera, egiten diren eraikinek-eta edukitzen badute ureztatzeko mila metro karratu baino gehiagoko eremuak-edo, ba horiek egin beharko dute euri-urak jaso eta gero hauek ureztatzeko erabili.  
Kazetaria G: Beraz, ea ondo hartu ditugun gauza guztiak. Batetik, presioa kontrolatu beharko da. Bestetik, esan dugu, ur tankeak-edo bi deskarga egiteko moduan edo, behintzat, kontrolatu ahal izateko moduan jarri beharko direla.  
Saioa Altzua: beno, horiek, normalean ja, jendeak horiek erabiltzen ditu. 
Kazetaria G: Bai, horiek daude ja saltokietan, ezta? 
Saioa Altzua: Bai. 
Kazetaria G: Eta beste kontua izango litzateke, gure dutxako edo lababoko ur hori aprobetxatzea komunerako. 
Saioa Altzua: Horixe da. Baina hori etxebizitza berrietan eta 24 etxebizitza baino gehiagoko bloke handietan.  
Kazetaria G: Eta gero, euriaren ura aprobetxatzeko modua ere bai toki jakin batzuetan. 
Saioa Altzua: Horixe da.  
Kazetaria E: Eta zenbat ur aurreztuko da gisa honetan, Saioa? 
Saioa Altzua:  Ba, ez dakigu. Kopurua ez dakigu, baina beno, dezente, e? Horrelako sistemak jarriz gero-eta ehuneko nahiko altua izango da.  
Kazetaria G: Beraz, tonto-tonto dezente aurreztu da. 
Saioa Altzua: Horixe da. Oso ondo. Honelako neurriak toki askotan hartzeko asmoa dela iragarri iragarri izan da, baina, ordenantza ja martxan jarrita toki askotan dago Euskal herrian? 
Saioa Altzua: Ba, Euskal Herrian guk ez dugu besterik topatu. 
Kazetaria G: Lehenengoa izango litzateke hau? Ze toki askotatik esan izan da baietza, ordenantza tipo hau ja onartuko dela eta… 
Saioa Altzua: Ba… guk, behintzat, ez dugu topatu. 
Kazetaria G: Beraz, gaurtik aurrera ja, hau lege da eta errespetatu behar da. 
Kazetaria E: Saioa Altzua, milesker. 
Kazetaria G: Ondo segi. 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2009-11-03

x61pRelaContWAR

16352096
00:03:29

x61pViewCountWAR

6035

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR