Dokuteka
Kerman mintzalagun bila. Kermanen dieta ospetsua
Kerman dieta egiten hasi da, eta oso serio gainera.
Egiturak:
- Ez nahastu honezkero eta dagoeneko.
- Ez nahastu nor eta nork kasuak.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
KERMAN: Zein ederki gabiltzan Azkoitian. Gauza ederra da astegun batean jai izatea.
MARISA: Hala da, bai. lasai ibiltzeko tartea edukitzea gauza handia da. Lasai jaiki, gosaltzeko tabernan kafesnea, kruasana plantxan, patata-tortilla bat jan,
KERMAN: Kruasana plantxan eta patata-tortilla gosaltzeko? Baina, baina, Marisa, honezkero uda gertu dago eta!
MARISA: Eta?
KERMAN: Ba, dieta pixka bat egiteko garaia da, emakumea. Ni lehengo astean hasi nintzen eta pentsatzen dut dagoeneko kilo pare bat galduko nituela gutxi gorabehera.
MARISA: Eta zer dieta egiten ari zara? alkatxofarena?
KERMAN: Ez. Dieta hori modaz pasata dago honezkero. Ospetsuen dieta ari naiz egiten
MARISA: Ospetsuen dieta? Zer arraio da hori?
KERMAN: Koipeak, hidratoak eta proteinak neurtu behar dira. Nahiko zaila da, ez pentsa, gauza zientifikoa baita. Baina nik tamaina hartu diot honezkero.
MARISA: Bueno, bueno, ea gaur zer bazkaldu behar duzun. Utzi txorakeriaz...
KERMAN: Zer bazkaldu behar dut gaur? Ez dut gogoratzen. Amari deituko diot. Pentsatzen dut dagoeneko etxean egongo dela. Ene! Honezkero goizeko hamarrak dira eta!
MARISA: Eta?
KERMAN: Ba, nik hamaiketakoa egin behar dut. Hala dio ospetsuen dietak.
MARISA: Ene!
Azalpena:
"Dagoeneko goizeko hamarrak dira" esango dugu hamarrak direla dakigunean ziurtasun osoz. "honezkero kilo pare bat galduko nituen" esaten badugu, berriz, kilo pare bat galdu izanaren ustea adierazten egongo gara.
MARISA: Kerman, zer jaten ari zara?
KERMAN Bi galleta gazi, bi oliba eta kakahuete bat. Gaur hauxe jan behar dut.
MARISA: Zer hamaiketako da hori? Goazen tabernara txistorra-pintxo bat eta basoerdi bana eskatzera.
KERMAN: Ez, ez, ez. Nik ez naiz tabernara joango, nahiago dut nire hamaiketakoa jan. Ez pentsa, goxo-goxo dago.
MARISA: Baina, goazen, gizona, tabernara! Egun batengatik ez zaizu ezer gertatuko. Azkoitira etorri eta miseria hori jan beharra!
KERMAN: Nik serio nabil dietaren kontuarekin, Marisa. Gauza hauek serio hartzen ez badira, ba...
MARISA: Baina, zer dieta eta zer dieta-ondo, gizona? Ondo zaude zauden moduan.
KERMAN: Ba, nik ez nago konforme. Nire buruarekin gustura egon nahi dut.
MARISA: Kerman! Ba, zaindu pixka bat elikadura eta kito!
KERMAN: Dieta horiek ez dira batere osasungarria. Azkenean, gaixotu egingo zara.
MARISA: Lasai, Marisa. Dieta hau oso osasuntsua da. Oinarri zientifikoak ditu. Madonnak dieta hau egiten ari da eta Jennifer Anistonek ere bai.
KERMAN: Bai...utz ezazu dieta txoro hori, Kerman!
MARISA: Marisa!
Azalpena:
Gogoratu aditz iragangaitzari subjektua NOR ipini behar diogula eta ez NORK. Horrenbestez, "Madonna dieta hau egiten ari da", edota, "ni ez nago konforme" dira forma zuzenak. "Madonnak dieta hau egiten ari da", edota, "nik ez nago konforme", ordea, baztertu egingo ditugu.
KERMAN: Marisa, non utzi duzu nire hamaiketakoa?
MARISA: Jan egin dut, eta kito!
KERMAN: Ez da izango! Zer ordu da? Honezkero hamaiketakoa egiteko ordua pasako zen!
MARISA: Baina, hain larria al da hori? Bi kakahuete eta bi oliba besterik ez ziren eta!
KERMAN: Bi oliba, bi galleta gazi eta kakahuete bat! banengoen ba ni! Dagoeneko pasa da hamaiketakoa egiteko ordua!
MARISA: Hobe horrela, ezta? Ziur bi gramo argaldu dituzula!
KERMAN: Marisa, ni ez nago txantxetarako. Oso serio ari nintzen dietaren kontuarekin, baina orain, akabo! Huts egin dut.
MARISA: Jesus, gizona, ez zaitez haserretu. Egun batengatik ez zen ezer gertatuko.
KERMAN: Bai ba! Honezkero amaituko nuen ziur aski gosariaren digestioa egiten.
MARISA: Ba, begira, orain bainatu (leikezu) zaitezke
KERMAN: Marisa, benetan, ni ez nago txantxetarako
MARISA: Tira, Kerman, ez haserretu. Goazen olibak eta kakahueteak erostera!
KERMAN: Ni ez noa orain erosketak egitera. Hamaiketakoa egitera noa ni!
MARISA: Baina, ez al zenituen, ba, olibak eta jan behar?
KERMAN: Hori lehen zen, dieta egiten nuenean. Orain, txorizo egosia jango dut nik. Zuk egin nahi duzuna.
Azalpena:
Argaldu nahian ikusi dugu gaur gure Kerman xelebrea. Lehenengo zatian DAGOENEKO eta HONEZKERO esapideen arteko desberdintasuna ikusi dugu. Hala, "dagoeneko pasa da hamaiketakoaren ordua" esaten badugu, ziur gaude hamaiketakoa egiteko ordua joan egin dela. "Honezkero amaituko nuen digestioa" esanez gero, digestioa amaitu dugun ustea adieraziko dugu.
Bestalde, aditz iragangaitzen subjektuari NOR kasua erantsiko diogula esan dizuegu. "Madonna dieta hori egiten ari da", edota, "ni ez noa orain erosketak egitera" dira formak. "Madonnak dieta hori egiten ari da", eta, "nik ez noa orain erosketak egitera" eta tankerakoak baztertu egingo ditugu.
Hauxe gaurko saioa, lagunok. Zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

2011-05-05
16351457
6095