detalle dokuteka-generico-fitxa

Dietak

Udaberriarekin batera gure pisu ideala bilatzen hasten gara.

Botikan pisatu eta dieta miragarri baten bila abiatzen gara kioskora edo gimnasiora.

 

16. zinta / 01:15:44

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 

Aurkezlea: Eguraldia nahasi samarra, Iñaki, baina zuk dagoeneko…
 
Iñaki Leturia: Bai, ezta? Biharko zer esan duzu, eguraldi…?
 
A.: Ba, euria dator, beraz, bikinia aurreragoko utzi beharko duzu.
 
I. L.: Bai, ni kezkatzen hasita nengoen, izan ere, atzo probatu nuen nire tanga eta, bueno, estu samar. Broma da, e…?
 
A.: Ez dakit, e, hasi orain zuri loreak botatzen; izan ere, lehen esan dugu: bikiniaren dieta Euskal Herriko Kontsumitzaile Elkarteak ikerketa bat egin du.
 
I. L.: Ikerketa bat egin du, izan ere, orain, udaberri aldera hasten dira kezkak, ardurak, preokupazioak, ezta?
 
A.: Bai, izan ditugu egun batzuk eguraldi onekoak, hortxe ikusten dugun bezala.
 
I. L.: Bai, eta jendea… aurreko egunetan hartutako irudiak dira hauek, Ondarretako hondartzan, eta, bueno, oraindik ere nahiko jantzita, baina jendea bazebilen hondartzan. Eta nion bezala, ba, zera, orain hasten direla kezkak, preokupazioak, hemendik aurrera geroz eta txitxi gehiago erakutsiko dugulako, ezta, bai hondartzan bai kalean, eta Euskal Herriko Kontsumitzaile Elkarteak ikerketa egin du botiketako pisuen inguruan, ea ba jendeak noiz… Ordua; adina: hogeita hamaika, hori nik sartu dut; sexua: gizonezkoa, hori ere zuzena; altuera: metro eta laurogeita bat; pisua: laurogeita bat kilo. Beraz, ehun gramo gizendu dut ehun metro oinez ibilita ere, eta pisu ideala hirurogeita hemeretzi, bederatziehun. Hirurogeita hamaika bakarrik pisatzen dut? Seguru? Ondo al dago hau?
 
Farmazialaria 1: A, barkatu, laurogei!
 
I. L.: Laurogei! Ai, ama!
 
Farmazialaria 2: Bai, gero, gauza hauek… gutxi gora behera da kontuan edukitzeko nola…, baina normalean ere bakoitza… oso diferenteak gara, hezurrak zabalagoak… edo hezurrak pisudunak…
 
I. L.: Eta nik uste dut nire hezurrek dutela pisu dezente, ezta, zeren nik, horrela begiratuta… Zenbat botako zenidake, horrela…?
 
Farmazialaria 2: Ba, laurogei kilo.
 
I. L.: Laurogei kilo, ja ja. Ikusita… Bueno ba, eskerrik asko, Jon. Tira, ikerketaren ondorioak: pisuek ongi pisatzen dutela baina gakoa edo arazoa ematen dituzten pisu idealetan dago.
 
A.: Hori da, haiek proposatzen dizute pisu ideal bat, zure adiskidea, eta pisu horretan dago, hain zuzen ere, arazoa edo.
 
I. L.: Bai, zeren, ikusi duzuen bezala, hiru botikatan izan ginen eta lehen botikan pisu erromatar edo horietakoa zen, orduan, paperik ez zigun eman. Bigarrenak zera eman zigun, pisu ideala, entzun duzuen moduan, hirurogeita hamahiru bederatziehun.
 
A.: Hortaz, zuk zortzi kilo galdu beharko zenituzke.
 
I. L.: Hori da, zortzi kilo bota beharko nituzke, ez dakit nondik, hezurren bat kendu edo… Jonek esan duen bezala.
 
A.: Gezurren bat…
 
I. L.: Eta honek pisu ideala ateratzen du nire sexutik eta adinetik. Eta, bueno, altueratik, garaieratik. Hortik bakarrik ateratzen du.
 
A.: Bada, hala ere, horrela, formula zientifiko bat esaten duena zein izan behar dun gure pisua, ez?
 
I. L.: Hirugarren botikan atera zitzaigun hori paperean, Jonek esan zigun zer zen GMI edo. Hemen dut apuntatuta: Gorputz Masaren Indizea.
 
A.: Hara, hortxe formula, e?
 
I. L.: Hemen atzean dugu. Eta horixe da formula, formula zientifikoa, horrek bai dioela edo argal gauden edo ongi gauden edo, bueno, zerbait kendu behar dugun. Eta zera da, Gorputz Masaren Indizea lortzen dugu pisua zati altuera ber bi. Altuera bider altuera (1,8, nire kasuan, bider 1,8) eta horrekin zatitu pisua.
 
A.: Eta emaitzak zein izan behar du?
 
I. L.: Emaitza niri hogeita bost irteten zitzaidan eta, bueno, hogei eta hogeita bost artean egon behar du pertsona normal batek pisuz-eta ongi egoteko.
 
A.: Hortik behera baldin bazaude…
 
I. L.: Hortik behera baldin bazaude, argal zaude …
 
A.: Hori da, eta loditu behar duzun seinale edo. Eta hortik gora baldin bazaude, flakatu behar duzun seinale.
 
I. L.: Eta, bueno, bigarren ondorio bat ere ateratzen zuten EKAkoek, eta zera zen, makina, balantza horietako batzuk erregimenak ere proposatzen dituztela, bueno, niri ez zitzaidan suertatu horrelakorik, ez dakit, ordenagailu modukoak edo izango dira, baina erregimenak proposatu, ezta?
 
A.: Goizean…
 
I. L.: Bai, jan ezazu ba…
 
A.: Bai, porrusalda, ur zikinen bat…
 
I. L.: Eta EKAkoek diote hori ez dela balantzen zeregina baizik eta medikuek, nutrizionistek eta horrelakoek jarri behar dituztela dietak.
 
A.: Dena dela, balantzak esan duzu, baina, bestela ere, aldizkariek urte-sasoi honetan gainera dieta mordoxka proposatzen digute.
 
I. L.: Bai, fuerte hasten dira, eta aldizkariak ere ez dira egokienak edonori erregimena edo behar duena esateko, ezta? Adibidez, ba gu han kioskoan izan ginen begira, ikusten duzue: “Cuerpo… ez dakit zer” eta…
 
A.: Batez ere, emakumezkoentzako aldizkarietan.
 
I. L.: Eta zera saltzen, dietak alde guztietatik: minestronearen dieta, pepinoarena.
 
A.: Hori gizonezkoentzat.
 
I. L.: Bikini-operazioa… ba ez dakit, horrelakoak ikusten genituen, ezta?
 
A.: Nolabait emakumeak nola izan behar duen esaten digute.
 
I. L.: Bai, aldizkari horietan… ba ez dakit, izenik ez dugu esango, denek dakigu zeintzuk diren… baina emakume eta gizonezkoen ereduak ematen dituzte. Hortaz ere luze hitz egin genezake. Datu batzuk emango dizkizut bakarrik: lehena, emakumeek jazarpen edo pertsekuzio hori gehiago nozitzen duzuela gizonezkoek baino. Emakumezkoentzako aldizkariak gizonezkoentzako ere orain hasi badira ere, ugariagoak dira. Beste datu bat: gizarte aurreratuetan, okzidentaletan, mendebaldekoetan, hamar emakumetik zortzi ez dagoela gustura duen gorputzarekin. Datu esanguratsua da, ezta?
 
A.: Bai, bai. Hamarretik zortzi ez dago, edo ez gaude gustura gure irudiarekin?
 
I. L.: Ez zaudete gustura, eta hortik anorexia, bulimia…
 
A.: Eta gaixotasun…
 
I. L.: Hainbat eta…
 
A.: Horiek ere gehienetan emakumezkoek izaten dituzte.
 
I. L.: Bai, geroz eta gehiago gizonezkoetan. Hirugarren datu bat: gizonezkoen, bueno, anorexia eta bulimia duten guztietatik ehuneko hamarra gizonezkoa dela. Beraz, bueno, ez dakit, guri ere badatorkigula eraso hori.  

detalle2

Dokuteka

B2
2001-03-26

x61pRelaContWAR

16284335
00:06:30

x61pViewCountWAR

5577

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR