detalle dokuteka-generico-fitxa

Galdutako boligrafoen misterioa argitu da

Zuk ere boligrafoak galtzen dituzu? Inguruan asko eduki arren, behar duzunean ez duzu boligraforik aurkitzen? Misterio hau argitu dute!

ETB 1eko Zuek hor eta gu hemen saioko umorezko esketx honetan ertzaintzak gaizkile-talde bat harrapatu duela jakinaraziko digute.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

GAIZKILE-TALDE.- Grupo de malhechores.

DEUSEZTATU.- Deshacer.

NOLA LITEKE...-T(Z)EA?.- ¿Cómo es posible que...?

NON OTE DAUDE?.- ¿Dónde estarán?

GURE DESPISTEA EDO ALDAMENEKO LANKIDEAREN ESKU LUZEA ZIRELAKOAN GEUNDEN.- Creíamos que era un despiste nuestro o la mano larga de nuestro compañero de trabajo.

ZEUEN BURUARI GALDETU.- Preguntaros (a vosotros mismos).

BANENGOEN, BA!.- ¡Ya decía yo! 

 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Anjel Alkain.- Eguneko albiste ona, Aber ze egunkarian irakurria: polizia-operazio garrantzitsua euskal hiriburuetan.
Iker Galartza.- Boligrafoak lapurtzen zituen gaizkile-talde arriskutsu bat deuseztatu du ertzaintzak.
A.A.- Ez al zenioten sekula zeuen buruari galdetu “Nola liteke nik hainbeste boligrafo galtzea?” “Non ote daude nik bizitza osoan galdutako boligrafo guztiak?”
I.G.- Orain arte boligrafoa galtzeko arrazoiak gure despistea edo aldameneko lankidearen esku luzea zirelakoan geunden, bai.
A.A.- Ba, jakin ahal izan dugunez, gaizkile-talde batek gure lantokietako boligrafoak lapurtzen zituen gero Europa ekialdean erdi-prezioan saltzeko. Kito beraz, amaitu da, amaitu da boligrafo galduen misterioa.
I.G.- Barkatu, Alkain, hau lehen hiri erori zaik.
A.A.- A! banengoen, ba bat falta nuela!

detalle2

Dokuteka

B1
2014-10-15

x61pRelaContWAR

16345726
01:00

x61pViewCountWAR

3734

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR