detalle dokuteka-generico-fitxa

Berandu, erreserba egiteko

Wazemank umore-saioko esketxa. Aste Santuko oporretarako erreserba egin nahi, eta ezin.

Dena beteta dago.

 

49. DVDa

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mutila.- Ai, berandu gabiltza, maitea, esan dizut.
Neska.- Badakit, Luis, baina oraindik nonbait egongo da tokia bost egun pasatzeko.
Mutila.- Probatuko dugu, baina nik uste dut alferrik izango dela, e?
Neska.- Aber. Ai, maitea!
Mutila.- Aber, bai? Begira, 2010 urteko Aste Santuan logela librerik ba al daukazue zuen agroturismoan.
Nekazal turismoko arduraduna.- 2010erako? Brometan, edo?
Mutila.- Bai, badakit nahiko berandu ibili garela denborarekin eta larri, baina…
Nekazal turismoko arduraduna.- 2010 konpleto dago. Planak denborarekin preparatu behar dira.
Mutila.- Bai, bai, arrazoi duzu… esto, begira, e, gauza bat eta bestea eta azkenean ba berandutu egin zaigu, baina 2011rako?
Nekazal turismoko arduraduna.- Konpleto.
Mutila.- Eta 2020rako?
Nekazal turismoko arduraduna.- Goraino, konpleto. Aste Santuko erreserbak goiz egiten ditu jendeak. Ez nekatu, ez duzue ezer aurkituko.
Mutila.- Ba begira, maitea, lortu dudan hoberena media pension, bost egunetik larunbatera. Eta igandea hartua omen dago…
Neska.- Bueno, bueno, ba ondo, 2030eko Aste Santurako orduan.
Mutila.- Ez, ez, ez, ez… 2038rako!
Neska.- Hala ba! Etxean pasa beharko ditugu oporrak, maitea. Lastima! Baina bitartean zeozer egin dezakegu, ezta? Ummm
Mutila.- Egin, zer?
Neska.- Ba umetxo bat edo horrela, zuk ez duzu aitatxo izan nahi, edo zer?
Mutila.- Itxoin, itxoin…
Neska.- Baina zer ari zara, Luis?
Mutila.- Aber, Mondragon Universidad? Bai, begira, leku bat eskatu nahi dut gure semearentzako. Zenbat urte? Oraindik ez da jaio. E? A! Eskerrik asko, bale, bale.
Neska.- Zer?
Mutila.- Konpleto.
Neska.- Ai!!!
 

detalle2

Dokuteka

B2
2006-04-03

x61pRelaContWAR

16261269
00:01:44

x61pViewCountWAR

4530

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR