Dokuteka
Oinez ala korrika?
Zer da hobea, korrika egitea ala oinez ibiltzea? Josu Irazusta EHUko fisiologiako katedradunarekin hitz egin dute Faktoria saioan gai honi buruz.
Irazustaren ustez, egun osoan zehar egiten dugun ariketa fisikoak du garrantzirik handiena.
Manu Etxezortu.- Jon Irazusta, Euskal Herriko Unibertsitateko fisiologia katedraduna da. Jon, egun on.
Jon Irazusta.- Egun on.
M.E.- Zuk zer egiten duzu, korrika ala oinez ibili?
J.I.- Nik korrika, korrika.
M.E.- Kar, kar, kar. Inportanteena, garrantzizkoena, mugitzea da, ez dago zalantzarik, ezta?
J.I.- Hori argi eta garbi, bai.
M.E.- Bueno, orain udaberria hasi da, Jon eta jendea gehiago ateratzen da oinez ibili edo korrika egitera, baina, era berean, sedentarismoa handitzen ari dela ere entzuten dugu.
J.I.- Bai, egia da, gero eta jende gehiagok egiten du ariketa fisiko egituratua, bada, bere orduerditxoa eta, edo bere ordubetea, baina beste aldetik, beste 23 edo 23 ordu eta erdiak, bada, geldirik pasatzen ditu. Eta hori ere arazo bat da. Hau da, ez da bakarrik ariketa fisiko hau egituratua egitea, berez zure ordu erdi edo ordubetea, baizik eta egun osoan egiten duzuna.
M.E.- Aja, bueno, Jon eta galdera nagusi hori, gaur mahai gainean jarri nahi duguna: oinez ala korrika? Ze jarduera fisiko aukeratu beharko genuke? Zer da hobea?
J.I.- Ez da galdera erraza eta xehetasun asko egin beharko lirateke. Baina horrela esanda, nik ere, bada, zuzen erantzunda, bada, egoera fisikoaren arabera. Zenbat eta egoera fisiko hobea, bada, agian korrika egiteari etekin gehiago atera diezaiokezu. Aldiz, egoera fisikoa kaxkarragoa baldin bada, hobe oinez hasiko bazina.
M.E.- Egoera fisiko on bat zer da?
J.I.- Egoera fisiko ona da, bada, bihotz eta biriketako funtzionalitate ona izatea. Hau da, bihotzak odola ondo eramatea muskuluetaraino eta birikek, baita ere, airea ondo sartzea kanpotik odoleraino.
M.E.- Norbaitek zalantza izango balu, izango balu “nik egoera fisiko on bat ote daukat?” aholkatuko zenioke, eta zalantzarik badauka eta ez badaki hori garbi erantzuten, oinez hasi dadila, gutxienez.
J.I.- Bai. Bai, oinez edo arazo traumatiko gutxiago dituen ariketa bat.Adibidez, bizikletaz poliki ibiltzea edo dantza lasai bat egitea edo patinetan poliki ibiltzea.
M.E.- Bere bihotz eta bere birikak ondo ote dauden jakiteko, esfortzu-proba bat egiteko aholkatuko zenioke?
J.I.- Bai noski! Bai, bai, hori argi eta garbi.
M.E.- Bale, bale.
Kazetaria.- Jon, gero eta gehiago entzuten da, bada, orain arte ez dut ezer egin, baina oraintxe, bada, ez dakit, berrogei edo berrogeita bost urte eta korrika hasi naiz, bat-batean. Jendeari ematen dio korrika egitearren eta hasten da korrika.
M.E.- Erabaki ona da hori?
J.I.- Bueno, erabaki ona… ez dakit, izan liteke, segun zeren arabera. Osasunaren aldetik arriskutsua izan daiteke, eta batez ere, batez ere arriskutsua da lehenago ariketa fisikoa egin bada, gero tarte handi bat egon bada ariketa fisikorik egin gabe eta orain, bat-batean egoera fisiko askoz kaxkarragoan, bada, korrika hasten bazara.
M.E.- Bueno, bai. Korrika, oinez, bueno, horrela pixka bat planteatu dugu, baina oinez ibiltzeak ez du esan nahi paseatu behar dugunik lasai, eskaparateak ikusiz. Oinez ibiltzea erabakitzen badugu, ezta? Ariketa fisiko gisa oinez ibili behar da nahiko bizi, ezta?
J.I.- Bai, batez ere bihotz eta biriketako gaitasunari begira. Hor behar da intentsitate minimo bat eta jende gehienak intentsitate minimo hori lortzen du oinez azkar eginda, ez dendak ikusiz edo horrelako erritmoan. Baina, baita ere, esan beharra dago dendak ikustea eta ateratzea hobea dela osasunaren aldetik, eta batez ere gizentasunari begira, eserita egotea baino.
M.E.- Hori da, etxeko sofan etzanda egotea baino.
J.I.- Bai.
