detalle dokuteka-generico-fitxa

Behobia-Donostia probarako gomendio psikologikoak

Aritz Olagoi kirol psikologoak proba handietarako prestaketa psikologikoa nola egin behar den azaldu digu.

Prestaketa fisikoa bezain garrantzitsua omen da prestaketa psikologikoa.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Asier Otegi.- Jendea kaletik korrika ikustea geroz eta ohikoagoa da, are eta gehiago une hauetan. Izan ere, Behobia-Donostia lasterketa hurbil dago eta prestaketa fisikoaz gain, prestaketa psikologikoa ere garrantzitsua izaten da, ezta, Aritz?
Aritz Olagoi.- Bai, bai, dudarik gabe zenbat eta hobeto prestatuak gauden arlo fisikotik eta gero, baita, arlo psikologikotik ere, bada, lagungarri izaten da biak ondo uztartzea, bai.
Korrikalaria1.- Luze, luze izaten da. Hilabete bat lehenago hasten naiz prestatzen, bi edo hiru egun astean.
Korrikalaria2.- Fundamentuz preparatu nahi baldin baduzu, ba bai, 20 kilometroko entrenamendu bat edo beste egin behar da eta horrek ordu eta erdiko denbora bat eskatzen dizu.
A.O.- Prestaketa psikologiko hori nola egiten duzu?
Aritz Olagoi.- Hitz egiten diegu batez ere helburuei buruz, norberak dituen helburu horiei buruz: ia errealistak diren, ez diren errealistak. Eta gero, helburu horietatik abiatuta, bada, joaten gara lasterketa bakoitzak nola korri egin nahi duen pentsatzen, ez? Bada, hasieran azkar aterako den eta gero saiatuko den eusten edo hasieran mantsoago ateratzea komeni zaion gero pixkanaka-pixkanaka abiadura handitzen joateko…
A.O.- Psikologikoki prestatuta egon behar da?
Korrikalaria1.- Bai, pixka bat bai. Pixka bat bai. Ni hasieran hasten naiz pixkanaka-pixkanaka eta gero, segun jada nola joaten den gorputza, hasten naiz joaten. Zergatik hasten baldin bazara hasieran a tope, gero jada, azkenean, ezin duzu eta horrela.
Berriemailea.- Behobian zer daukazu, jada, errekor bat, marka bat edo egitea da zure helburua edo daukazu…
Korrikalaria3.- Orain egitea, egitea. Hirurogei urte dauzkat! Daramat korrika egiten hogeita hamahiru urte!
Korrikalaria2.- Hombre, Behobia, nik beti esan dut lasterketa gogor bat dela, bai fuerte egitera doanarentzat eta popularrentzat. Ez da laua, dena aldapak daude, gora-behera denbora guztian eta azkenean gogorra egiten da.
Berriemailea.- Badaude, nolabait, puntu beltz batzuk edo kritikoak esan daitezkeenak, bada, Gaintxurizketa eta esaten genuen, ez? porturako bidean. Horiei nola egin ahal diegu aurre?
A.O.- Nik uste dut azkenean pertsona bakoitzak modu desberdin batean bizi duela lasterketa, ezta? Batzuentzat, agian, puntu kritikoa izan liteke Gaintxurizketa, beste batzuentzat portua, beste batzuentzat Mirakruzeko aldapa…eta bueno, bada, estrategiak badaude horrelako une kritikoetan. Batez ere da burua saiatzea une kritiko horietan agertzen diren pentsamendu negatibo eta nekearen zama hori pixka bat arintzen eta beste gauza batzuetan pentsatzen saiatzen.
Korrikalaria2.- Baita ere, aurrekoa harrapatzen edo atzetik ez harrapatzea edo horrelako… behintzat bai, burua beste gauza batean jartzea inportantea da eta ahaztu gaizki zoazela. Sobre todo, gaizki zoazela ahaztu.
Korrikalaria1.- Ohitua egon behar zara, o sea, pixkanaka-pixkanaka ikusten duzu gero eta gutxiago gelditzen dela eta bada, horrela joan behar zara, pixkanaka-pixkanaka. Eta sufritzen.
Korrikalaria4.- Nekatuta? Bada, izorratu! Ez dago besterik.
A.O.- Aurrera segi!
Korrikalaria4.- baina ez, ez. Nik Behobian ondo egiten dut.
A.O.- Askotan markekin, denborarekin, denbora jakin batean egin nahi horrekin, lagunek, ezagunek, familiakoek, senitartekoek sartzen dute batzuetan halako presio-puntu horrekin, bada, gozatze hori ahaztu egiten zaigu, ez? Eta batez ere, nik uste dut korrika egitea badela… badela osasuna, badela… bada, aisialdia benetan gozatzeko… gozatzeko momentua eta lasterketa batez ere, horrelako esperientzia bat, batez ere saiatu behar gara gozatzen eta disfrutatzen benetan.
A.O.- Bada, entzun dituzue zeintzuk diren gomendioak prestaketa psikologikoaren aldetik, baina batez ere garrantzitsuena da gozatzea, korrika egiten dugun bitartean. Zubietatik, Asier Otegi, Euskal Herria Zuzenean.


 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-10-30

x61pRelaContWAR

16292748
03:29

x61pViewCountWAR

4871

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR